XSLaren edukia

Irakasleak

FRANCISCO JAVIER ALONSO ALDAMA

Ezagutza arloa
Filologia Grekoa
Saila
Ikasketa Klasikoak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
javier.alonsoaldama@ehu.eus

Filologia Klasikoan lizentziaduna EHUn (1988) eta Filologia Klasikoan doktorea Filologia Grekoan espezialitatea EHUn (2009).

Letren Fakultateko dekanordea (2011-2013) eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Hezkuntza Saileko Unibertsitate zuzendaria izan da 2013ko urtarrilaren 22tik 2017ko urtarrilaren 28ra. Era berean, EHUko Campus Birtualeko koordinatzailea izan zen Letren Fakultatean 2009ko abendutik 2011ra, eta European Society of Modern Greek Studies elkarteko Zuzendaritza Kontseiluko idazkaria 2010eko irailetik 2014ko irailera.

Greziar filogiaren hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta gai horri buruzko hainbat artikulu argitaratu ditu, bai eta hitzaldiak eta komunikazioak egin ere estatuko eta nazioarteko kongresuetan. Autore greko bizantziarren eskuizkribuak argitaratu ditu. Antzinako Greziar idazleen lanak gaztelaniara eta euskarara itzuli ditu, eta grezierazko Erdi Aroko testuak eta testu modernoak gaztelaniara.