Irakasleak
ENEKO ZULOAGA SAN ROMAN
- Ezagutza arloa
- Euskal Filologia
- Saila
- Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- eneko.zuloaga@ehu.eus
Euskal Filologian lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea, 2007), Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritzan masterra (UPV/EHU, 2010) eta Euskal Ikasketetan doktore (2020). Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasle izan da 2017-2020 tartean, eta egun Letren Fakultateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakasle atxikia da. "Fontes Linguae Vasconum" eta "Uztaro" aldizkarietako erredakzio-batzordeko kide da.
Ikergai nagusi ditu dialektologia, filologia eta hizkuntzalaritza historikoa, eta euskal testuen edizioak, dialektologia diakronikoari buruzko lanak eta soziolinguistika historikoari lotutakoak aurkeztu eta argitaratu ditu.