Kontabilitatearen eta Kontu Auditoriaren Lege Markoa26413
- Ikastegia
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Gipuzkoako Atala
- Titulazioa
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- X
- Kreditu kopurua
- 5
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 26413
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
“Kontabilitatearen eta Kontu Auditoriaren Lege Markoa” irakasgaia Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko "Kontabilitatea eta beste Informazio Sistema batzuk" ibilbideko hautazko irakasgaietako bat da eta hirugarren ikasturteko bigarren lauhilekoan irakasten da. Graduko bost irakasgai juridikoetako bat da.
Irakasgai honen helburu orokorra, enpresariak kontabilitatea eramateko duen obligazioaren erregimen juridikoa eta, bereziki, urteko kontuen auditoriaren lege markoa aztertzea da, enpresariak kontuak modu egokian aurkeztea eta kontu horiek behar bezala ikuskatuak egotea baloratuko delarik. Zentzu honetan, titulazioko ikasle askok beren bizitza profesionala kontabilitatearen eta kontu-auditoriaren esparruan garatuko dutela kontuan hartuta, ezinbestekoa izango zaie beren lana inguratzen duten aspektuei buruzko legedia ezagutzea, erreferentziako arau markoa modu egokian interpretzeko gai izanaz.
Horretarako, honako arau hauek aztertuko dira: Kontuen Auditoriari buruzko Legea, Lege hori garatzen duen Erregelamendua, gai horiei buruzko Merkataritza Kodearen zatia, Kapitaleko Sozietateei buruzko Legean urteko kontuei eta horien egiaztapenari buruzko arauak eta Nazioarteko Auditoriako Arau batzuk. Ikasleek etengabe erabiliko dituzte lege horiek, bai eskola teorikoetan bai praktiketan.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
ZEHARKAKO GAITASUNAK
- Lortutako datuetan oinarrituz arrazoitutako iritziak emateko gaitasuna
- Autonomia maila altua lortzeko ikasteko gaitasuna garatzea
- Taldean lan egiteko gaitasuna, erantzukizunez, errespetuz, iniziatiba eta lidergoa erakutziz
- Pentsamendu analitikoa eta hausnarketa kritikoa egiteko gaitasuna
- Ikasleak gai izatea sormena, berrikuntza eta jarrera ekintzailea garatzeko
- Idatziz erraz komunikatzeko gaitasuna
- Ahoz erraz komunikatzeko gaitasuna
GAITASUN ESPEZIFIKOAK
- Irakasgaiaren edukiak modu ulergarri eta arrazoituan azaltzea, gaiaren kontzeptuak eta terminologia zehaztasunez erabiliz.
- Auditoria jardueran sor daitezkeen arazo juridikoak konpontzeko egokiak diren tresna juridikoak (legezkoak eta jurisprudentziazkoak) bilatu eta erabiltzea.
- Auditoria jardueran zehar planteatzen diren arazo juridikoen aurrean, legezko aukerak aztertu eta baloratzea, irtenbide gisa, kasu bakoitzean egokiena zein den erabakitzeko.
IKASKUNTZA-EMAITZAK:
- Kontuen auditoriaren arloko kontzeptuak ulertzea eta terminologia espezifikoa erabiltzea.
- Arazoak konpontzeko tresna juridiko egokiak bilatu eta erabiltzea.
- Planteatutako gatazkak konpontzeko dauden legezko aukerak aztertu, baloratu eta modu egokian aukeratzea.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
I. ZATIA: KONTABILITATEA ERAMATEKO ENPRESARIAK DUEN OBLIGAZIOA ETA KAPITALEZKO SOZIETATEEN ERAKUNDE BATZUK.
Sarrera Ikasgaia. MERKATARITZA ERREGISTROA ETA KAPITALEZKO SOZIETATEEN ORGANOAK.
1. ikasgaia: Kontabilitatea eramateko enpresariak duen obligazioa.
II. ZATIA: KONTUEN AUDITORIAREN MARKO JURIDIKOA
Kontuen auditoriaren Legea eta Lege hau garatzen duen Erregelamendua
2. ikasgaia: Kontuen auditoriari buruzko oinarrizko araudia.
3. ikasgaia: Kontuen auditoriaren kontzeptua eta oinarriak.
4. ikasgaia: Kontuen auditoreen erregistro ofiziala eta auditore izateko baldintzak.
5. ikasgaia: Kontuen auditoria txostena.
6. ikasgaia: Auditorearen independentzia eta bateraezintasunak.
7. ikasgaia: Kontuen auditoria sozietateak.
8. ikasgaia: Auditorearen erantzukizun zibila.
9. ikasgaia: Auditorearen betebehar batzuk: informazioa eskatzeko eskubide-obligazioa, fidantza emateko obligazioa, sekretu profesionala eta zaintza obligazioa.
10. ikasgaia: Arau-hausteak eta zehapenak.
11. ikasgaia: Kontabilitate eta kontu-ikuskaritzari buruzko Institutua eta auditoreen Korporazioak.
Auditoriaren aspektu desberdinak arautzen dituzten beste Lege batzuk
12. ikasgaia: Kapitaleko Sozietateei buruzko Legea eta Merkataritzako Kodea.
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgaia hurrengo eskolen egituraren arabera emango da:
KLASE TEORIKOA:
Irakasleak planteatutako galderak, ikasleek, beren eskura dituzten legezko testuak erabiliz erantzungo dituzte. Ondoren, irakaslearen azalpenek, irakasgaiaren edukia osatuko dute.
KLASE PRAKTIKOA eta/edo MINTEGIA:
Legezko testuak erabiliz, ikasleek, taldeka, suposamendu praktikoak ebatzi beharko dituzte, irakasgaia barneratu eta arauen erabilpenean trebezia har dezaten.
Hierarkikoki desberdinak diren auzitegien (Auzitegi Gorena eta Auzitegi Probintziala) epaiak irakurri eta azaltzea, bereziki, auditoreen eta auditoria sozietateen erantzukizun zibilari buruzkoak.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 25
- Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 5
- Galdera teoriko-praktikoak dituzten probak (%): 70
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
a) EBALUAZIO MISTOA. Azken notaren %70 balioko duten bi proba egingo dira: bata, lauhilekoan zehar egingo den tarteko proba bat (%45) eta, bestea, azterketa-egun ofizialean egingo den proba bat (%25). Gainerako %30a programatutako jarduera praktikoei dagokie. Ebaluazio sistema hau aukeratzen duten ikasleek nahitaez egin beharko dituzte programaturiko jarduera praktiko horiek, irakasleak esandako egunetan entregatu beharko dituztelarik. Klase praktikoetara asistentzia obligaziozkoa da. Lehen aipatutako bi probak gainditu beharko dira, jarduera praktikoetan lortutako kalifikazioa kontuan hartzeko.
B) AZKEN EBALUAZIOA. Azken ebaluaketa aukeratzen duten ikasleek, indarrean dagoen araudiaren arabera, azken notaren %80 balioko duen azterketa teoriko bat eta azken notaren %20 balioko duen azterketa praktiko bat egin beharko dituzte. Azterketa praktikoa egiteko, aplikagarriak diren arauak erabili beharko dituzte. Azken ebaluazio sistema hau aukeratzen duten ikasleek azterketa teorikoa gainditu beharko dute azterketa praktikoan lortutako kalifikazioa kontuan hartzeko.
Ebaluazio deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ikasleak ez badu ohiko deialdiko azterketa gainditu edo ez bada azterketa horretara aurkeztu, lan eta ariketatan lortu dituen puntuak ezohiko deialdirako gordeko dira.
Azken frogara ez aurkeztea nahikoa izango da ebaluazioko deialdiari uko egiteko.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Irakasleak egindako apunteak
Kontu auditoriari buruzko arau bereziak
Auditoreen erantzukizun zibilari buruzko Sententziak
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
BROSETA PONT y MARTÍNEZ SANZ, Manual de Derecho Mercantil, I.
MENÉNDEZ, A. y ROJO, A. (dirs.), Lecciones de Derecho Mercantil, I.
SANCHEZ CALERO, F. y SÁNCHEZ-CALERO GUILARTE, J: Instituciones de Derecho mercantil, I.
VICENT CHULIA, F., Introducción al Derecho Mercantil, I.
Eskuliburuak, beti, azken argitalpenak erabili beharko dira.
Gehiago sakontzeko bibliografia
ARANA GONDRA, F.J., Ley de Auditoría de Cuentas. Comentarios, dir. por Sánchez-Calero, Madrid, 1995.
ARANA GONDRA y AMAIA ZUBIAURRE, Verificación de las cuentas anuales de la sociedad anónima, dir. por Fernández Ruiz, Madrid, 2001.
AAVV., Comentario de la Ley de Auditoría de Cuentas, dir. por Ana Belén Campuzano y Alberto Palomar Olmeda, Valencia, 2016.
ILLESCAS ORTIZ, R., Comentario al régimen legal de las sociedades mercantiles, “Las cuentas anuales de la sociedad anónima”, tomo VIII, vol. 2º, “Auditoría, aprobación, depósito y publicidad de las cuentas anuales”, dir. por Uría-Menéndez-Olivencia, Madrid, 1993.
PACHECO CAÑETE, M., Régimen Legal de la Auditoría de Cuentas y Responsabilidad de los Auditores, Madrid, 2000.
PETIT LAVALL, Mª V., Régimen jurídico de la auditoría de cuentas anuales, Madrid, 1994.
RUANO MOCHALES, T., La Responsabilidad de los administradores y de los auditores en el proceso de elaboración de las cuentas anuales, Cizur Menor, 2017.
SARAZÁ JIMENA, R. y VELA TORRES, P., "Los Auditores de Cuentas", en Órganos de la Sociedad de Capital, Valencia, 2008.
VALMAÑA CABANES, A., La Auditoría Legal de Cuentas Anuales, Barcelona, 2016, pp. 1435-1645.
Aldizkariak
- Revista de Derecho de Sociedades. RdS.
- Revista de Derecho Mercantil.
- La Ley.
- Revista de Derecho Bancario y Bursátil.
- Kontabilitate eta Kontu-ikuskaritza Institutuaren Aldizkaria - Boletín del ICAC (BOICAC).
Web helbideak
- www.icac.gob.es (Kontabilitate eta Kontu-ikuskaritza Institutuaren Web orria. Bertan, kontuen auditoriari buruzko arauak, Institutuari egindako kontsultak, Auditoreen Erregistro Ofizialari buruzko informazioa, auditoreei jarritako zehapenak etab. aurkitu daitezke.
- www.rea.economistas.es (Registro de Economistas Auditores-REA).
- www.icjce.es (ICCE, Instituto de Censores Jurados de Cuentas de España).
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-20 | 13:00-15:00 (1) | 13:00-15:00 (2) | |||
21-25 | 12:00-13:30 (3) | 12:00-13:30 (4) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Aula 0.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (1)
- Aula 0.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (2)
- Aula 0.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (3)
- Aula 0.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (4)
01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
26-26 | 13:00-13:30 (1) | ||||
30-30 | 13:00-13:30 (2) | 12:00-13:30 (3) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Aula 0.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (1)
- Aula 0.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (2)
- Aula 0.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (3)
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
27-27 | 13:00-13:30 (1) | ||||
28-29 | 12:00-13:30 (2) | 12:00-13:30 (3) | |||
30-30 | 12:00-13:00 (4) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Aula 0.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (1)
- Aula 0.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (2)
- Aula 0.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (3)
- Aula 0.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (4)
01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
26-27 | 12:00-13:30 (1) | 12:00-13:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Aula 0.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (1)
- Aula 0.1 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (2)
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-20 | 11:00-13:00 (1) | 11:00-13:00 (2) | |||
21-25 | 10:30-12:00 (3) | 10:30-12:00 (4) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 0.4A - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (1)
- AULA 0.4A - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (2)
- AULA 0.4A - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (3)
- AULA 0.4A - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (4)
31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
26-26 | 11:30-12:00 (1) | ||||
30-30 | 11:30-12:00 (2) | 10:30-12:00 (3) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 0.4A - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (1)
- AULA 0.4A - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (2)
- AULA 0.4A - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (3)
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
27-27 | 11:30-12:00 (1) | ||||
28-29 | 10:30-12:00 (2) | 10:30-12:00 (3) | |||
30-30 | 10:30-11:30 (4) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 0.4A - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (1)
- AULA 0.4A - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (2)
- AULA 0.4A - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (3)
- AULA 0.4A - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (4)
31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
26-27 | 10:30-12:00 (1) | 10:30-11:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 0.4A - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (1)
- AULA 0.4A - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA. (2)