Enpresako egonaldia I28154
- Ikastegia
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Gipuzkoako Atala
- Titulazioa
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 13
- Kodea
- 28154
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Egonaldi hau 3. mailako 2. lauhilekoan burutuko da.
Egonaldiaren helburu nagusia enpresaren behaketa eta ezagutza izango da.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Enpresan, irabazi asmorik gabeko erakundeetan edo administrazio publikoan egiten den egonaldiak, oro har, titulazioaren gaitasun guztiak lantzen ditu neurri handi edo txikiagoan, ikasleek egiten duten funtzio motaren arabera.
GAITASUNAK
Oinarrizkoak:
• Jakintzak bere lanari modu profesionalean aplikatzen jakitea eta argudioak egin eta defendatuta eta problemak ebatzita frogatzen diren gaitasunak edukitzea.
• Izaera sozial, zientifiko edo etikoko gai garrantzitsuei buruzko gogoeta barne hartzen duten iritziak emateko garrantzizko datuak biltzeko eta interpretatzeko gaitasuna izatea.
• Informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak transmititzen jakitea.
Generikoak:
• Ikasteko trebetasunak garatzea autonomia maila handia lortzeko.
• Idatziz nahiz ahoz erraztasunez komunikatzeko gaitasuna.
• Taldean arduraz eta errespetuz, ekimena eta lidergoa erakutsita lan egiteko gaitasuna.
Espezifikoak:
• Eskuratutako jakintzak enpresen administrazioaren eta zuzendaritzaren alorreko bere lanari aplikatzen jakitea.
• Hainbat iturritatik datorren informazioa bilatzen, identifikatzen, aztertzen eta laburtzen jakitea, enpresa baten egoera eta izan dezakeen bilakaera baloratzeko gaitasun kritikoarekin, arrazoitutako iritziak ematea eta ekonomiarekin, enpresarekin, gizartearekin eta etikarekin zerikusia duten gai garrantzitsuei buruzko erabakiak hartzea.
• Enpresa barruko alderdi eta egoerei buruzko txosten argi eta koherenteak prestatu, egin eta aurkezteko gaitasuna.
• Enpresa edo erakunde baten funtzio arlo batean integratzen jakitea eta enpresa barruan agintzen dioten edozein kudeaketa lan erraztasunez egitea.
Gaitasun espezifiko horiek moduluaren gaitasun hauei lotuta daude: CM01, CM02, CM03, CM04, CM05, CM06, CM09, CM010, CM011, CM012, CM013.
IKASKETA EMAITZAK
• Datu esanguratsuak aukeratzen eta erabiltzen ditu. Eskura dagoen informazioaren artean, kausa-eragina harreman nagusiak ezartzen ditu.
• Ondo aplikatzen du analisi metodoa, arazo konplexu baten zergatiak identifikatzeko eta horren inpaktua ebaluatzeko, ondoren erabakiak hartzeko (operatiboak, taktikoak edo estrategikoak); jarrera positiboa du elkarlanean eta diziplina anitzeko lanetan aritzeko.
• Kalitatez egiten ditu esleitzen zaizkion eginkizunak eta ekarpen nabarmena egiten dio taldeari.
• Orekatu egiten ditu ekarpenak eta konpondu egiten ditu taldean sortzen diren gatazkak eta desadostasunak
• Proiektuaren helburuak ezartzen ditu, bai eta helburu horiek lortzeko ekintzen segida ere.
• Segurtasunez mintzatzen da eta aise uztartzen ditu ideiak eta argudioak.
• Enpresa gaiei buruzko proiektuak idaztean terminologia teknikoa erabiltzen du eta aipamenak zuzen aurkezten ditu.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
EAZGko ikasleek errealitate ekonomikoa eta enpresa errealitatea ezagutzeko, aztertzeko, ulertzeko eta jarduteko duten gaitasunari esker, profesionalki jardun dezakete enpresako hainbat arlotan.
MetodologiaToggle Navigation
Erakundarekin zuzeneko harremana izangatik lanbideko ezagutzak eta gaitasunak bereganatu diren ebaluatuko da.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 85
- Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10
- Portfolio (%): 5
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ikaslearen jarraipena egingo da tutore eta begiraleen artean.
Ikasleak amaierako txostena aurkeztu behar du.
Lanaz gain ikaslearen jarrera eta ikasketa baliotsiko da.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
--
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
--
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
.
Web helbideak
Fakultateko Web orria(Gipuzkoa): https://www.ehu.eus/es/web/enpresa-donostia/prestakuntza-duala1