XSLaren edukia

Practicum V27811

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Titulazioa
Erizaintzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
24
Kodea
27811
Murrizketak
"Practicum V" irakasgaian matrikula egiteko, "Prácticum II" irakasgaia gaindituta izan behar da
"Practicum V" irakasgaian matrikula egiteko, "Prácticum III" irakasgaia gaindituta izan behar da
Para matricularse del Practicum V es necesario superar las asignaturas: Patología:cuidados básicos, Farmacología, Enfermería clínica I, Enfermería clínica II, Enfermería clínica III, Enfermería clínica IV, Enfermería del ciclo vital I, Enfermería del ciclo vital II, Bases teóricas de la enfermería, Bases metodológicas de la enfermería, Relación y comunicación para el cuidado y Enfermería comunitaria.

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Kanpoko praktika akademikoak unibertsitate-ikasleek egin eta Unibertsitateak ikuskatutako prestakuntza jarduerak dira. Beren helburua ikasleei prestakuntza akademikoan eskuratutako jakintzak aplikatzeko eta osatzeko aukera ematea da, erizain lanbideko jarduerak garatzeko, haien enplegagarritasuna errazteko eta haien ekintzailetza-gaitasuna bultzatzeko eskumenak eskuratzen lagunduta.

Practicum Va egin ahal izateko, Zaintzarako Praktiken Hastapena eta Practicum I-III gainditu beharra dago aurretik. HOnetaz gain honakoirakasgaiak ere gaindituta egon behar dira: Patologia eta Oinarrizko Zainketak, Farmakologia, Erizaintza Klinikoa I, Erizaintza Klinikoa II, Erizaintza Klinikoa III, Erizaintza Klinikoa IV, Bizi zikloaren erizaintza I, Bizi zikloaren erizaintza II, Erizaintzaren Oinarri Teorikoak, Erizaintzaren Oinarri Metodologikoak, Zaintzarako Erlazioa eta Komunikazioa eta Komunitate Erizaintza.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Lanbide-aurreko praktikak, txandaketa kliniko independiente moduan eta gaitasunen azken ebaluazio batekin, osasun-zentroetan, ospitaleetan eta beste asistentzia-zentro batzuetan, horien bidez balio profesionalak, asistentzia-komunikazioko gaitasunak, arrazoitze klinikoa, kudeaketa klinikoa eta judizio kritikoa barneratzeko, praktika profesionalean erizaintzako ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak integratuz, titulua osatzen duten helburu orokorretan eta gaietan deskribatutako gaitasunei lotutako printzipio eta balioetan oinarrituta. Honetaz gain, ikaslegoak urriaren 23ko 954/2015 errege dekretuak aurreikusten dituen giza erabilerako botika eta produktu sanitarioak agindu, erabili eta dispentsatzeko baimena eman ahal izateko beharrezko gaitasunak dituela egiaztatu beharko du.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Praktika Klinikoa Erizaintzako ikasleen prestakuntzaren funtsezko ardatzetako bat da. Bere jarduera profesionala garatuko duen leku berean izaten, egoten eta egiten jakiteko aukera ematen dio ikasleari. Jarduera honen helburu nagusia ikasleari bikaintasuneko praktika profesionala garatzeko behar duen gaitasuna ematea da.



Edukiak:

Osasun- eta gaixotasun-prozesuak baloratzea, arazoei lehentasuna ematea, erizaintzako diagnostikoak ematea eta zainketa integraletako planak diseinatzea eta aplikatzea.

Diziplina anitzeko taldearen funtzioak eta harremanak. Harreman terapeutikoa paziente eta senideekin.

Ebidentzia zientifikoan oinarritutako erizaintzako esku-hartzeak.

Etika eta Berdintasuna

Erizainek gizakientzako sendagaiak eta osasun-produktuak eman ditzaten agintzea, erabiltzea eta baimentzea.









MetodologiaToggle Navigation

Kanpoko praktika akademikootan hainbat eragilek parte hartzen dute. Lehenik eta behin, ikasleak eurak dira ikasketaren ardura dutenak, era aktiboan parte hartuz gaitasunen garapenean eta etengabeko ebaluazio prozesuan.

Gainera, ikasleen kanpoko praktikak arautzeko Euskal Herriko Unibertsitateak onartutako indarreko araudiaren arabera, beste eragile hauek ere badaude praktiketan inplikatuta:

-Instruktorea (Zentroko tutorea): Praktiketan parte hartzen duten zentro kolaboratzaileetako erizaintzako profesional bat da, Unibertsitatearekin elkarlanean, prestakuntzako jarduerak antolatzeko ardura duena.

-Unibertsitateko tutorea (Irakasleak eta ikertzaileak) :Zentro kolaboratzaile batean kanpoko praktika akademikoak egiten ari den ikaslearen jarraipena egiteaz eta ikasleari laguntza emateaz arduratzen den irakaslea da.

Irakasgai honetan erabilitako ikaskuntza-metodologia oinarrituta dago arazoak konpontzeko metodo zientifikoaren aplikazioan eta gogoetazko praktika batean; horrek ikasleari laguntzen dio eskemak eta estrategiak progresiboki hartzen, erizaintzako profesional gogoetatsu bihurtzeko.

Praktiken planteamendua erizaintzako ikasleari eskainitako atentzio indibidualizatuan oinarritzen da. Ikasleak, instruktorearen eta unibertsitateko tutorearen laguntzarekin, dituen ikaskuntzako helburuak zehazten ditu ezarritako gaitasunak kontuan izanik.

Irakasgai honetako kredituak presentzialak dira erabat, 1837/2008 Errege

Dekretuaren erregulazioari jarraikiz, bertan adierazten baita Erizaintzako Graduko ikasleek 2.300 ordu eman behar dituztela praktika asistentzialak egiten.

Practicumeko ikaskuntza-prozesuan, gutxienez, hiru tutoretza izaten dira:

1. tutoretza: Praktika-moduluaren hasieran izaten da. Horretan, ikaskuntza-akordioa egiten da.

2. tutoretza: Moduluaren erdian izaten da. Ikaslearen ikaskuntza-prozesua eta ezarritako gaitasunen lorpena baloratu eta sustatzen da, eta, behar izanez gero, ikaskuntza birbideratzen da.

3. tutoretza: Praktika-moduluaren amaieran, ikaskuntza prozesua, ikaskuntzaren emaitzak eta Practicumaren hasieran zehaztutako gaitasunak ebaluatzen dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktika klinikoen ebaluazioa (Konpetentzietan Oinarritutako Ebaluazio Gida) (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa etengabeko prozesu bat da, eta, bertan, ikasleek gaitasunetan emandako aurrerapausoak egiaztatu eta argudioekin frogatu behar dituzte. Unibertsitateko tutoreak ebaluatuko ditu egindako praktikak instruktorearen eta ikaslearen txostena oinarri, betiere ezarritako ebaluazio-irizpide eta –erremintak aintzat hartuta.

Euskal Herriko Unibertsitateko graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluazioa egiteko indarrean den araudia kontuan izanik, ikasle bakoitzak deialdi bakar bat izango du urtero irakasgai hau gainditzeko.

Praktiken Batzordeak deialdi horren data zabaltzen duen erabakitzeko gaitasuna du. Soil-soilik salbuespenezko eta behar bezala justifikatutako kasuetan erabil dezake, eta, betiere, ezarritako egutegi akademikoaren barruan. Salbuespen horrek ez du eraginik deialdi honetan egin eta gainditu gabeko praktiketan.

Irakasgaiaren konpetentzietan oinarritutako gida web orrian dago eskuragarri:

https://www.ehu.eus/documents/10043056/12579363/Ebaluaketa-gida-4maila-Practicum-IV-eta-V.pdf/1e912f5b-5598-fe88-e575-d52409ad533f?t=1627366034999

https://www.ehu.eus/documents/10043056/12579363/Ebaluaketa-gida-4maila-Practicum-V-Lan-osasuna.pdf/42d19488-d92f-3fed-5dc8-8c64e3265b97?t=1627365845990

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez da aurreikusi.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

https://egela.ehu.es/
http://gestion.ehu.es/gaur
https://www.ehu.eus/eu/web/medikuntza-erizaintza-fakultatea/practicum-informazioa-erizaintzako-gradua-leioa
https://www.ehu.eus/eu/web/medikuntza-erizaintza-fakultatea/practicum-4maila-erizaintzako-gradua-leioa

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Swearingen PL, Wright JD. Enfermería médico-quirúrgica basada en planes de cuidados. 5ª ed. Barcelona:Elsevier; 2020

Balzer Riley, S. (2021). Comunicación en Enfermería (GEA Consultoría,Trad.; 9ªed). S.A. ELSEVIER ESPAÑA

Beauchamp TL, Childress JF. Principios de ética biomédica. 5th ed. New York: Oxford University Press; 2001.

Código deontólogico de la enfermería

Real Decreto Legislativo 1/2015, de 24 de julio, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de garantías y uso racional de los medicamentos y productos sanitarios. BOE nº. 177; 25/07/2015 [Fecha de acceso: 2018/02/10]: 62935 – 63030. Disponible en: https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2015-8343

Real Decreto 1718/2010, de 17 de diciembre, sobre receta médica y órdenes de dispensación. BOE Nº 17; 20/01/2011 [Fecha de acceso: 2018/02/10]: 6306 – 6329. Disponible en: https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2011-1013

Real Decreto 954/2015, de 23 de octubre, por el que se regula la indicación, uso y autorización de dispensación de medicamentos y productos sanitarios de uso humano por parte de los enfermeros. BOE Nº 306; 23/12/2015 [Fecha de acceso: 2018/02/10]: 121483 - 121498. Disponible en: https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2015-14028

Real Decreto 1302/2018, de 22 de octubre, por el que se modifica el Real Decreto 954/2015, de 23 de octubre, por el que se regula la indicación, uso y autorización de dispensación de medicamentos y productos sanitarios de uso humano por parte de los enfermeros. BOE Nº 256; 23/10/2018 [Fecha de acceso: 2018/02/10]: 102636 - 102643. Disponible en: https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2018-14474