XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana27566

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Titulazioa
Erizaintzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Kodea
27566

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Graduan lortutako gaitasunak bildu eta garatu behar ditu lanean ikasleak, eta gai izan behar da kalitateko bilaketa bibliografikoa egiteko, datuak egoki gestionatu, antolatu eta interpretatzeko, eta pentsamendu eta iritzi kritiko, etiko eta logikoan oinarritutako gogoeta eta arrazoinamenduak egiteko. Bestalde, antzemandako arazoentzako konponbide eraginkor eta sortzaileak eman beharko ditu, prestakuntza aldian eskuratutako ezagutza eta trebeziak erabilita.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK

1. Graduan lortutako gaitasunak txertatzea ebidentzia zientifikoan oinarritutako profil profesionalarekin lotutako lan baten bidez.

2. Ahozko zein idatzizko komunikazio gaitasuna frogatzea erizaintza diziplinari lotutako lan akademiko zorrotz baten bidez.

IKASITAKOAREN EMAITZAK

- Erizaintza diziplinako kontzeptuak terminologia egokiaz deskribatzen ditu.

- Informazio iturri eta teknologia egokiak erabiltzen ditu, Osasun Zientzien arloaren antzekoak.

- Egituraz eta zorroztasun akademikoz idatzizko memoria prestatu du, non graduan lortutako gaitasunak txertatzen dituen.

- Arrazoinamendu kritikoa erakusten du idatzizko memorian zein ahozko defentsan egindako arrazoibidearen bidez.

- Informazioa argitasunez eta arintasunez ematea, denbora kudeatuz eta hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio egokia erabiliz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Erizaintzako Graduko ikasketan jasotako prestakuntza edukiak txertatu eta garatu egiten dira

MetodologiaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lana bakarka egin behar da, era autonomoan garatu, zuzendari batek orientatuta, eta zuzendarikide batek zuzendu dezake, kasuan kasuko ikasturterako indarreko GRALei buruzko arautegiak jaso bezala.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 20
    • Banakako lanak (%): 80

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia gainditzeko, %50ekin gainditu behar dira nahitaez irakasgaiko gaitasun guztiak. Bestalde, 2. gaitasunari dagokionez, ahozko nahiz idatzizko komunikazioa gaindituta izan behar dira (%50).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

18/19ko GRALari buruzko gida webgunean eskuragarri