XSLaren edukia

Gizarte Ezagutzarako Proiektuak eta Berrikuntza27627

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua (Euskera)
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
27627

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2436
Mintegia57.5
Gelako p.3146.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai hau Haur Hezkuntza Graduko Berrikuntza Haur Hezkuntzako eskolan izeneko minorreko formazioaren parte da. Laugarren ikasturtean ematen da, eta 2. mailan ematen den "Gizarte eta Kultura Inguruaren Ezagutza" iraskasgaian landuko edukietan sakontzea du xede. Bere helburua ikasleei beharrezkoak zaizkien ezaguera profesionalak eskaintzea da, Gizarte Zientzien Didaktikak Haur Hezkuntzako eremuari egin diezazkiokeen ekarpen berritzaileak eskolara egokitzeko.



Irakasgaia Haur Hezkuntzako graduko Berrikuntzako minorrean txertatzen da. Minorreko beste irakasgaiekin batera, Unibertsitate-Berritzegune-Eskola (UBE) ikasketa-zerbitzuan parte hartzen du eta UBE proiektua IKD3 (i321-09) proposamenaren barruan dago, eskoletan sustatzen ari diren “Mugimendu Autonomoaren” hezkuntza ereduarekin elkarrizketan jarriz unibertsitateko ikasleak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasgaiaren Konpetentziak hauek dira:

• Irakasle berritzaileak izateko ekimena izatea.

• Espazioa, denbora, kausalitatea eta gizarteari buruzko nozioak garatzeko estrategia eta baliabide didaktiko berritzaileak ezagutzea.

• Gizarte eta kultura inguruarekiko interesa eta begirunea sustatzea, proiektu didaktiko egokien bidez.

•Gizarte-ezagutza demokratiko eta kulturalki anitzaren baloreak garatzeko tresna lagungarri gisa erabiltzea.



Ikasgaiaren helburu orokorrak hauek dira:

• Irakasle berritzaileak izateko ekimena indartzea.

• Gizarte Arloko curriculum materialak eta proiektu berritzaileen ezaugarriak ezagutzea, aztertzea eta baloratzea.

• Haur hezkuntzan arlo soziala lantzeko baliabideak eskuratzea.

• Haur hezkuntzan Ingurune soziala lantzeko proiektu berritzaileak diseinatzea eta eraikitzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Berrikuntza gizarte ezagutzaren ikuspegitik



2. Denboraren lanketa



3. Espazioaren lanketa



4. Nozio sozialen lanketa



5. Gizarte ezagutzarako baliabideak

MetodologiaToggle Navigation

Burutuko diren ekintzak mota honetakoak dira:

Irakaslearen azalpenak gaia kokatzeko, kontzeptuak argitzeko, informazioa emateko.

Talde handiko debateak.

Ikasleen bakarkako lanak: testuak irakurtzea, txostenak osatzea, gaiari buruzko informazioa biltzea. Hauetako lan batzuk irakasleari eman beharko zaizkio azken notan kontuan izateko, jarritako datak errespetatuz (porfolioa).

Talde lanak: ikasleek talde txikietan ikasgaiko eduki teorikoak aplikatzeko proiektuak gauzatu ebharko dituzte, beti Haur Hezkuntzako curriculumean agertzen den gai sozial bati buruzkoak. Proiektuon garapenak ikerketa lana, datu bilketa, material didaktikoa sortzea... inplikatuko du.

Ikasketa zerbitzua: Mugimendu Autonomoko lana.

Informazio gehiago E-gelan izango da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30
    • Portfolio (%): 10
    • Mugimendu Autonomoari buruzko lana (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

2 ebaluazio modalitate daude:



1. ETENGABEKO EBALUAZIOA:

a. Banakako froga idatzia: %30.

b. Proiektu teoriko-praktikoak taldeka: %30.

c. Mugimendu Autonomoari buruzko lana: %30.

d. Portfolioa: %10.



2. AZKEN EBALUAZIOA:

UPV/EHUko araudia jarraituz azken froga egiteko eskubidea duten ikasleentzat:

Bakarkako froga hau 2 zatiz osatuta dago.

a. Idatzizko azterketa irakasgaiaren edukiei buruz: % 30.

b. Idatzizko memoria eta ahozko defentsa kurtsoan zehar garatu diren proiektu teoriko - praktikoaz: % 70.

Oharrak: Ebaluazio jarduera guztiak gainditu behar dira irakasgaia gainditzeko.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azken ebaluazioa klasera etorri ez diren ikasleentzat eta UPV/EHUko araudia jarraituz azken froga egiteko eskubidea duten ikasleentzat.



a. Idatzizko azterketa irakasgaiaren edukiei buruz: % 30.

b. Idatzizko memoria eta ahozko defentsa kurtsoan zehar garatu diren proiektu teoriko - praktikoaz: % 70.



Oharrak: Ebaluazio jarduera guztiak gainditu behar dira irakasgaia gainditzeko.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Moodle-ko plataforma
297/2002 DEKRETUA, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko haurren Haur Eskolak 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan arautzen dituena. (EHAA, 2002ko abenduak 31, asteartea)

215/2004 DEKRETUA, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena. Azken Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan. (EHAA , 2004ko azaroak 19, ostirala)

12/2009 DEKRETUA, urtarrilaren 20koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu, eta Euskal Autonomia Erkidegoan ikaskuntza horiek ezartzen dituena (EHAA, 2009ko urtarrilak 30, ostirala)

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Aranda A. Mª (2016). Didáctica de las Ciencias Sociales en Educación Infantil. Madrid: Síntesis.



Bassedas, E., Huguet, T. y Solé, I. (2002). Aprender y enseñar en educación infantil. Barcelona: Graó.

Feli, M y Jimenéz L. (coords) (2015). Ciencias Sociales y educación infantil (3-6). Barcelona: Graó.

De Puig, I; Satiro, A. (2004). Jugar a pensar. Recursos para aprender a pensar en educación infantil (4-5 años). Barcelona: Octaedro-Eumo.



Miralles, P eta Rivero P. (2012). Propuestas de innovación para la enseñanza de la historia en Educación Infantil. REIFOP, 15 (1) 81-90 orr.



Molero, B. (2000). “Un taller de investigación del conocimiento social para el profesorado de Educación Infantil”, PAGES, J., ESTEPA, J. eta Travé, G. (argitaratzaileak). Modelos, contenidos y experiencias en la formación del profesorado de Ciencias Sociales. Huelva: Servicio de Publicaciones de la Universidad de Huelva.

Murua, M. eta Oiarzabal. J.R. (1997). Gizarte Zientzien irakaskuntza Haur Hezkuntzan. Tantak, 18.zkia., 75-92 orr.



Rivero, P. (2011). 12 ideas clave. Enseñar y aprender historia. Barcelona: Grao.



Rivero, P. (Coord) (2011). Didáctica de las Ciencias Sociales para Educación Infantil. Zaragoza: Mira Editores.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Aranda A. Mª (2003). Didáctica del conocimiento del medio social y cultural en educación infantil.
Arribillaga A. eta Molero, B. (1993). “Sinbolo nazionalen jabetze prozesua. Banderak”. Tantak ,10.zkia. 113-132 orr.
Ballesteros, E., Fernández, C., Molina, J.A y Moreno P. (Coord.) (2003). El patrimonio y la Didáctica de las Ciencias Sociales. Cuenca: Asociación de Profesores de Didáctica de las Ciencias Sociales.
Díez Navarro, MªC.: (2007). Mi escuela sabe a naranja. Estar y ser en la escuela infantil. Barcelona: Graó
Trepat, C.A. y Comes, P. (1998). El tiempo y el espacio en la Didáctica de las Ciencias Sociales. Barcelona: Graó.
Hannoun, H. (1977). El niño conquista el medio. Las actividades exploradoras en la escuela primaria. Buenos Aires: Kapelusz.

Aldizkariak

Aula de Infantil. Grao
Aula de Innovación Educativa
Clio
Cuadernos de Pedagogía
Enseñanza de las Ciencias Sociales. Revista de Investigación
Revista Electrónica Interuniversitaria de Formación del Profesorado
Hik -Hasi
Iber: Didáctica de las Ciencias Sociales
Qurriculum
Revista Iberoamericana de Educación
Tantak

Web helbideak

Asociación Universitaria de Profesorado de Didáctica de las Ciencias Sociales:
http://www.didactica-ciencias-sociales.org

Mugimendu Autonomoa:
https://www.hhoinarri.net/mugimendu-autonomoa/mugimendu-autonomoa

ALDIZKARI ELEKTRONIKOAK :
http://www.revistainfancia.org
http://www.hikhasi.com/
http://clio.rediris.es/
IKASTETXEKO BLOGAK. Adibidez: http://www.gurutzetaeskola.net/blog/
BERITXEGUNEKO BLOGAK: http://b08leioa.com/wikiguneak/
ABESTIAK: http://www.enekantak.com
MARRAZKI BIZIDUNAK: http://www.eitb.eus/eu/hiru3/marrazki-bizidunak/
TELESIAK ETA PEIKULA EUSKARAZ:http://marrazkiak.euskal-encondings.com

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-10:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S13G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (1)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-6

13:00-15:30 (1)

10-10

13:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S09T- Gizarte zientzietako tailerra - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (BERTIKAL) (1)
  • 1S09T- Gizarte zientzietako tailerra - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (BERTIKAL) (2)

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-6

13:00-15:30 (1)

10-10

13:00-15:30 (2)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S09T- Gizarte zientzietako tailerra - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (BERTIKAL) (1)