XSLaren edukia

Zailtasunak Garapenean eta Ikaskuntzan25860

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua (Euskera)
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25860

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1624
Gelako p.4466

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Deskribapena:



Psikologiaren azalpen eredu ezberdinak kontutan izanik, etapa ebolutibo ezberdinetako garapen ohikoa eta patologikoaren ezaugarriak ezagutzean datza. Ikasleriak nahaste psikologiko ezberdinak bereiztea lortu nahi da, ondoren gelan detektatu eta ikasteko zailtasunetan izan dezaketen eragina aztertu ahal izateko. Era berean, eskolan burutu daitezkeen prebentzio eta hezkuntza esku-hartze programak ezagutu eta ulertu behar ditu. Ezgaitasun psikikoa eta zentzu-motorra duen ikasleriaren garapenaren ezaugarri bereizgarriak aztertu eta gela-jokabidearen jarraibideen diseinua.



Testuingurua:



Zailtasunak Garapenean eta Ikaskuntzan irakasgaia, maisu/maistren formakuntzan, bigarren mailako bigarren lauhilekoan (4. moduloa) irakasten den oinarrizko gaia da. Irakasgai honen aurretik, 1. moduloan, besteak beste, Garapenaren Psikologia lantzen da eta 2. moduloan Hezkuntzaren Psikologia.



Irakasgai honek Garapenaren Psikologian (1 . moduloa) esplikatzen diren 0-6 bitarteko adinak dituen ezaugarriak eta beharrak gaurkotzea eskatzen du. Bestalde, Hezkuntzaren Psikologiarekin ere lotura du (2. moduloa), irakasgai honetan ikaskuntza-irakaskuntzaren ondorioz, gizakien jokaeran gertatzen diren aldaketak aztertzen dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak/ Ikaskuntza emaitzak



1. Ezgaitasun posibleak egoki identifikatzeko, ikasleriaren aniztasuna eta testuinguru soziokultural aldakorrak kontutan izanda, ikasleen nortasunaren garapena ulertu ahal izateko beharrezko diren ezagumenak menderatu.



RA1. Irakasgaiaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea.

RA2. Ikasleriaren garapenean desfaseak hautematea dagokion bizitzako adin-garaian.



2. Garapenaren eta ikaskuntzaren zailtasunak detektatu eta balioesteko eta hauek aurkezten dituzten ikasleen integrazioa mesedetzeko eta erantzun bat eskaintzeko beharrezko diren baliabideak eskuratu, ikastetxeko profesional ezberdinekin, espezialistekin eta familiekin elkarlanean hezkuntza premien arretari ekiteko eta hezkuntza erantzun eraginkor bat lortzeko.



RA3. Ikasleriaren garapeneko eta ikaskuntzako zailtasunak identifikatzea, aztertzea eta baloratzea, egoera, testuingurua eta aurrekariak kontuan hartuz.

RA4. Familiekin, espezialistekin eta ikastetxeko profesional desberdinekin egoera komunikatiboak planifikatzea eta diseinatzea.



3. Eskola eremuan, gaitasun ezberdinak, ikaskuntza erritmo ezberdinak eta garapenaren nahasteak dituzten ikasleei eragiten dien hezkuntza egoeren identifikazioa eta erabakien plangintza egin.



RA5. Behar bereziak dituen ikasleriaren inklusioan lagunduko duten arrazoitutako hezkuntza esku-hartzeak proposatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Garapen psikologiko arrunta eta patologikoa haurtzaroan: alderdi kontzeptualak eta azaltzeko ereduak.



2 Haurtzaroaren berezko nahasmen psikologikoak: sailkapena, prebentzio-estrategiak eta hezkuntzako esku-hartze teknikak (zailtasunak garapenean eta ikaskuntzan).



3. Urritasun psikikoak, zentzumenezkoak eta motorrak: garapenaren alderdi bereizgarriak eta jarduera-ildoak ikasgelan.

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntzak banakako lana (gelatik kanpo egindakoa), taldekako lan eta hausnarketa eta gelako azalpenak nahastuko ditu, banakako zein taldekako erantzukizunean eta lankidetzan oinarrituz eta ezinbestekotzat hartuz prozesua aurrera egiteko. Beraz, nahitaezkoa izango da ikasleek haien ikasketa prozesuaren erantzukizuna bere gain hartzea eta esfortzu zein lanerako jarrera positiboa erakustea: modu aktiboan parte hartzea, lankidetzan jardutea, errespetuzko ikuspegi ulerkorra eta aldi berean ikuspegi eta hausnarketa kritikoa eta arrazoitua egitea, iturri egokien informazioa ezagututa eta kontuan hartuta.



Ikasgelako saioek eta mintegiek denen artean funtsezko edukiak ulertzea, barneratzea eta ahal den neurrian beste testuinguruetara orokortzea edo aplikatzea bilatuko dute.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Hurrengo atalean ebaluaziorako tresnak zein portzentaiak zehaztuko dira (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUKO SISTEMA:



Klasera aldizka joaten diren eta irakasgaiaren etengabeko ebaluazio-sisteman parte hartzen duten ikasleek honako atal edo bloke hauek gainditu beharko dituzte:



- Lehenengo atala: Banaka egin beharreko jarduerak, lanak, azterketa edo azterketak (irakasgaiaren irakasleak zehaztu ditu): % 42.



- Bigarren atala: Banaka edo taldean garatu beharreko ariketa praktikoak, jarduerak, proiektuak, idatziz aurkeztuak edota ahoz azalduak (irakasgaiaren irakasleak zehaztuko ditu): % 42.



- Diziplinarteko lana (DAL): % 16, egin behar izanez gero (ikusi DAL-aren gida salbuespenak ikusteko). Salbuetsita egonez gero, lehen eta bigarren zatien ebaluazioak % 100 balio du (ikusi irakasleek ikasgelan eta e-gelan erakutsiko duten ikaslearen gida).



Ebaluazio-sistema jarraitua da, eta irakasgaia kalifikatzeko beharrezkoa izango da etengabeko ebaluazioaren barruan dauden atal guztiak egitea, bai eta lehenengo eta bigarren atalak gainditzea ere, irakasgaia gainditu ahal izateko. Gainera, DAL-ako nota gehituko zaio.



EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:



Ebaluatu beharreko alderdien zerrenda osoa eta horien betetze-maila (jasoko duten kalifikazioarekin batera) gelan eta irakasleak ikasleei emango dien ikaslearen gidan zehaztuko dira.



PRESTAKUNTZA-EBALUAZIOA



Ikasleen ikaskuntza errazteko eta ziurtatzeko, lan praktikoen jarraipena egingo da. Feed-backa emango da klaseetan edota tutoretzetan, aldez aurretik ezarritako ebaluazio-irizpideen arabera, ikasleek beren ikaskuntzaz eta hura hobetzeko moduez jabetzeko aukera izan dezaten. Ikasleak gainbegiratzeko eta jarraipena egiteko, klase-orduak eta tutoretzak daude, irakasleak argitaratutako ordutegian.



AZKEN EBALUAZIO SISTEMA



Azken ebaluazioari heltzen dioten ikasleek irakasgaiari datxezkion ezagutzak eta gaitasunak eskuratu dituztela egiaztatu beharko dute bi probaren bidez. Ikasleak proba horietako bakoitza gainditu beharko ditu:



- Banakako azken ebaluazio-proba bat, lehen zatikoa.

(azken notaren % 42).



- Banakako azken ebaluazio-proba bat, bigarren zatikoa.

(azken notaren % 42).



- Gainera, diziplinarteko lana (DAL) eginez lortutako puntuazioa gehituko zaio, egin behar izanez gero (ikusi DAL-aren gida salbuespenak ikusteko). Salbuetsita egonez gero, lehen eta bigarren zatien ebaluazioak % 100 balio du (ikusi irakasleek ikasgelan eta e-gelan erakutsiko duten ikaslearen gida).



Indarrean dagoen graduko ikasleen ebaluazio-araudiaren arabera, bi modu daude azken ebaluazioa egiteko: 1) Ebaluazio jarraituari berariaz uko eginez. Horretarako, ikasleak idatziz aurkeztu beharko die bere taldeko irakasgaiaren ardura duten irakasleei ebaluazio jarraituari uko egiten diotela. Horretarako, 9 asteko epea izango dute, lauhilekoaren hasieratik zenbatzen hasita. 2) Ohiko deialdiari uko eginez. Horretarako, azken ebaluazioa egin nahi duten ikasleek lehenengo deialdiari utzi beharko diote, hau da, ez dira lehen deialdiko azken probara edo probetara aurkeztu beharko, eta ez dituzte ebaluazio jarraituari dagozkion zereginak entregatu beharko. Kasu horretan, deskribatutako azken ebaluazioko probak egin beharko dira, eta DAL ere egingo da egin behar izanez gero.



OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN NAHI DIOTEN IKASLEAK

Indarrean dagoen ikasleen ebaluazioari buruzko araudiaren arabera, deialdiari uko eginez gero, ez aurkeztutzat edo aurkeztu gabekotzat joko da.



OHAR GARRANTZITSUA: Irakas-gida honen atalak ikasgai bakoitzeko ikaslearen gidetan zehaztu eta azalduko dira. Ikasleek gida horiek kontsultatu beharko dituzte, eta ikasgaia ematen duten irakasleekin izan ditzaketen zalantzak argitu.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. Deialdi arruntean irakasgaia gainditzen ez duten ikasleek, deialdi horretan aukeratutako ebaluazio-sistema edozein dela ere, ezohiko deialdiaren azken ebaluazio-proba osatzen duten azterketetara eta ebaluazio-jardueretara aurkezteko eskubidea izango dute.



2. Aparteko deialdiko irakasgaien ebaluazioa azken ebaluazio-sistemaren bidez bakarrik egingo da.



3. Ezohiko deialdiaren amaierako ebaluazio-probak irakasleak definitutako ikaskuntza-emaitzak ebaluatu eta neurtu ahal izateko beharrezkoak diren azterketak eta ebaluazio-jarduerak izango ditu, deialdi arruntean ebaluatu zirenen parekoak. Ikasleek ikasturtean zehar lortutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira, lehenengo deialdia kalifikatzeko. Lehen deialdiaren ebaluazioan emaitza negatiboak lortuz gero, emaitza horiek ezin izango dira mantendu ezohiko deialdirako, non ikasleek kalifikazioaren % 100 lortu ahal izango duten (irakasgaiaren amaierako azterketaren % 84 eta diziplinarteko lan modularraren % 16). Ikaslea DAL-etik salbuetsita badago, azken ebaluazio-probak % 100 balio du. Hala ere, ikasleek gida horiek kontsultatu beharko dituzte eta ikasgaia beren taldean irakasten duten irakasleekin egon daitezkeen zalantzak argitu.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Irakasgaiaren irakasleak diseinatutako materialak: apunteak, jarduera praktikoak, etab.

- Irakasleak eskainitako materialak (bideoak, e.mailez, e.gela edo erabiltzen den bide informatikoaren bitartez). Ikasleak material hauek maiztasunez begiratu beharko ditu.

- Oinarrizko bibliografia.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Fourneret, P., y Da Fonseca, D. (2019). Niños con dificultades de aprendizaje. Barcelona: Elsevier.



Marchesi, A., Coll, C., y Palacios, J. (2016). Respuestas educativas a las dificultades de aprendizaje y del desarrollo (p. 169-198). Madrid: Alianza.



Papalia, D.E., y Martorrel, G. (2017). Desarrollo humano. Méjico: McGrowHill.



Ikasleei bere taldeko irakasgaiko irakasleei beren taldean kontsultatzea gomendatzen zaie.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Ikasteko zailtasunei buruzko bibliografia oso zabala da. Beraz, erreferentzia batzuk baino ez dira azalduko jarraian. Ikasleei beren taldeko irakasleei galdetzea gomendatzen zaie.

Arnáiz, P. (2003). Educación inclusiva: una escuela para todos. Archidona: Aljibe.

Castanedo, C. (1997). Bases psicopedagógicas de la educación especial: Evaluación e intervención. Madrid: CCS.

Castejón, J. Y Navas, L. (2009). Unas bases psicológicas de la educación especial (5.ed.). Alicante: Club Universitario.

Cuetos, F., Arribas, D., Suárez-Coalla, P., y Martínez, C. (2020). PROLEXIA.
Diagnóstico y detección temprana de la dislexia. Madrid: TEA Ediciones.

Decreto 237/2015, de 22 de diciembre, por el que se establece el currículo de Educación
Infantily se implanta en la Comunidad Autónoma del País Vasco (BOPV, de 15
de enero de 2016). https://www.euskadi.eus/y22-
bopv/es/bopv2/datos/2016/01/1600142a.pdf.

Friedes, D. (2007). Trastornos del desarrollo. Un enfoque neuropsicológico. Barcelona: Ariel.

Gobierno Vasco (2022). Proyecto de Ley Vasca de Educación.
https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/-/proyecto-ley/21-proyecto-de-leyvasca-
de-educacion/. Accedido el 16/09/2022.

Hernández, I. (2019). Dificultades del aprendizaje: una mirada desde los factores del contexto. Bogotá: Fondo Editorial de la Universidad Cooperativa de Colombia.

León, J.A., Escudero, I., y Olmos, R. (2012). ECOMPLEC. Evaluación de la
comprensión lectora. Madrid: Tea Ediciones.

Misciagna, S. (2022). Learning disabilities. Neurology, assessment, clinical features and
treatments. Londres: Intechopen Limited.

Nicasio, J. (2014). Prevención en dificultades del desarrollo y del aprendizaje. Madrid: Pirámide.

Paula, I. (2003): Educación Especial. Técnicas de intervención. Madrid: McGraw Hill.

Pons, E. y Roquet-Jalmar, D. (2005). Garapen kognitiboa eta motorra. Gipuzkoa: Eusko Jaularitza.

Rohlfs Domínguez, P. Obra individual y colectiva. En Google Académico.

Aldizkariak

American Journal of Clinical Nutrition
Anales de Psicología
Chemical Senses
Critical Reviews in Food Science and Nutrition
Developmental Cognitive Neurosciences
Frontiers in nutrition
Infancia y Aprendizaje
Journal of Abnormal Child Psychology
Psicothema
Revista de Psicología General y Aplicada
Revista de Psicopatología y Salud Mental del Niño y del Adolescente
Revista de Educación Especial
Revista Interuniversitaria de Formación de Profesorado
Revista de Psicodidactica
Spanish Journal of Psychology
TANTAK
UZTARO

Irakasgaiko irakasleek beren taldean gomendatutako beste batzuk.

Web helbideak

https://www.sciencedirect.com/
https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/
http://www.autismo.com
http://www.discapnet.es
http://www.gautena.org
http://www.atzegi.org
http://www.aspace.org
http://www.asebi.es/
http://www.euskal-gorrak.org/
http://www.feaps.com
http://www.once.es
http://www.paidopsiquiatria.com
http://www.trastornohiperactividad.com
http://www.eusarghi.org/
http://www.alcagi.org/
http://www.fanjaceuskadi.org/
http://dislexiaeuskadi.com/
http://www.ttm-espana.com/
http://www.asociacionalanda.org/web

Irakasgaiko irakasleek beren taldean gomendatutako beste batzuk.

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

08:30-10:30 (1)

11:00-13:00 (2)

20-20

08:30-10:30 (3)

11:00-13:00 (4)

25-25

08:30-10:30 (5)

11:00-13:00 (6)

30-30

08:30-10:30 (7)

11:00-13:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Magistrala - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (1)
  • Magistrala - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (2)
  • Magistrala - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (3)
  • Magistrala - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (4)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-19

12:00-14:00 (1)

09:00-11:00 (2)

21-24

12:00-14:00 (3)

09:00-11:00 (4)

26-29

12:00-14:00 (5)

09:00-11:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S13G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (1)
  • 1S13G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (2)
  • 1S13G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (3)
  • 1S13G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (4)
  • 1S13G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (5)
  • 1S13G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (6)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-19

08:30-10:30 (1)

08:30-10:30 (2)

21-24

08:30-10:30 (3)

08:30-10:30 (4)

26-29

08:30-10:30 (5)

08:30-10:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S21G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (1)
  • 1S21G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (2)
  • 1S21G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (3)
  • 1S21G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (4)
  • 1S21G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (5)
  • 1S21G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (6)

31 Gelako p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-19

11:00-13:00 (1)

11:30-13:30 (2)

21-24

11:00-13:00 (3)

11:30-13:30 (4)

26-29

11:00-13:00 (5)

11:30-13:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S22G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (1)
  • 1S13G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (2)
  • 1S22G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (3)
  • 1S13G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (4)
  • 1S22G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (5)
  • 1S13G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL) (6)