XSLaren edukia

Irakasleak

ANA LETURIA NAVAROA

Ezagutza arloa
Estatuaren Eliza Zuzenbidea
Saila
Zuzenbide Publikoa eta Zientzia Historiko-Juridikoak eta Pentsamendu Politikoare
Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Posta elektronikoa
ana.leturia@ehu.eus

Zuzenbidean lizentziatua, Ikasketa Aurreratuen Diploma eta Ikertzeko Gaitasuna bermatzen duen ziurtagiriduna. UPV/EHUko Doktore tesian, bikain cum laude eta Doktoregoko Sari Berezia lortu zuen. ANECA akreditazioak ditu Irakasle Doktore Kontratatu eta Irakasle Titular gisa. Irakasleriaren jarduera ebaluatzen duen Docentiaz Programan Bikaintasun Diploma lortu zuen (2016). Irakasle Titular 2018tik.

Departamenduko idazkari eta Zuzenbide Fakultatean Dekanorde lanetan aritu da, 2020tik Departamenduko Idazkari berriro. Fakultatean hainbat Batzordetako kide da eta Zuzenbide Graduan, ikasturteko koordinatzaile. Testu juridikoak itzultzen dituen LEGEAK-LEYES kolekzioaren koordinatzailea da. Eztabaida Txapelketaren eremuan eta Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoan parte hartzen du.

Ikerketa lerro nagusien artean: (1) Kontzientzia askatasuna, erlijio-aniztasuna eta laikotasuna, (2) Hezkuntza-eskubidea, irakasteko askatasuna eta balioak hezkuntzan, (3) partehartzea eta kontzientzia-askatasuna, (4) kultura aniztasunaren kudeaketa publikoa, gutxiengoak eta kulturarteko elkarrizketa.

Hainbat ikerketa proiektu eta talde konsolidatuetan kide, atzerriko unibertsitateetan egonaldiak egin ditu: Firenze eta Bolonia (Italian), Indietako Cartagenan (Kolonbia), Coimbra (Portugal) eta Monterreyko Unibertsitate Teknologia Zentroan (Mexiko). Hauetan eta Espainiako beste hainbatetan, hitzaldiak eskaini ditu gonbidatutako irakasle moduan. Ikerketa lana argitaratu du monografia, lan kolektibo e