Zigor Zuzenbidea I26156
- Ikastegia
- Zuzenbide Fakultatea
- Titulazioa
- Kriminologiako Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 26156
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Irakasgai honetan, Zuzenbide Penalaren oinarrizko edukia aztertuko du ikasleak. Horrela, irakasgai hau gainditzerakoan, Zuzenbide Penalaren oinarrizko helburuak, printzipioak eta funtzioak menperatzeko gai izango da.
Zuzenbide Penalak eskaintzen dituen tresna guztiak erabiliz (arauketa, jurisprudentzia, doktrina, etab.), arau penalak, delituak eta ondorio juridikoak ulertzeko eta aplikatzeko gaitasunaz gain, errealitate juridiko-penala baloratzeko gaitasun kritikoa ere izango du ikasleak.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
1. Terminologia juridiko-penala eta aurkezpen-teknikak behar bezala erabiliz, idatzizko eta ahozko komunikazioa lantzea.
2. Informazio juridikoko iturri ezberdinak (argitalpenak, datu-baseak, etab.) modu egokian erabiltzeko gai izatea.
3. Testu juridikoak (legezkoak, jurisprudentzialak eta doktrinalak) modu kritikoan interpretatzea, laburtzea eta aztertzea.
4. Zigorraren zehaztapenerako arauak kasu zehatzetan aplikatzea.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. ZATIA. SARRERA
1. Gaia. Zuzenbide Penal objektiboa
2. Gaia. Zuzenbide Penalaren helburua
3. Gaia. Arau juridiko-penala
4. Gaia. Zigorren eta segurtasun-neurrien helburua
5. Gaia. Estatuaren zigortzeko ahalmenaren mugak (I)
6. Gaia. Estatuaren zigortzeko ahalmenaren mugak (II)
7. Gaia. Legedia penalaren aplikazio eremua: denbora-mugak
8. Gaia. Legedia penalaren aplikazio eremua: lurralde-mugak
9. Gaia. Legedia penalaren interpretazioa
2. ZATIA. DELITUAREN ONDORIO JURIDIKOAK
10. Gaia. Zigorren sistema
11. Gaia. Zigor askatasun-gabetzaileak
12. Gaia. Zigor askatasun-gabetzaileen betearazpena ordezkatzea eta etetea
13. Gaia. Bestelako zigorrak
14. Gaia. Zigorraren zehaztapena
15. Gaia. Erantzukizun penala azkentzea eta bere ondorioak
16. Gaia. Segurtasun-neurriak
MetodologiaToggle Navigation
Klase teorikoa dugu irakasgai honetako gaiak lantzeko tresna nagusia. Ikasleei sortzen zaizkien zalantzak argitzeko eta eztabaidatzeko aukera eskaintzen dute klase teorikoek. Horretarako, ezinbestekoa da ikasleak, irakaslearen argibideak jarraituz, gai bakoitzaren edukia aldez aurretik lantzea.
Klase praktikoei dagokienez, klase teorikoetan azaldutako kontzeptu nagusiek praktikan planteatzen dituzten arazoak aztertzeko aukera ematen dute. Irakasleak kasu praktikoa eta hura ebazteko argibideak aldez aurretik emango dizkie ikasleei. Klasetik kanpo ebatzitako kasu praktikoak astero idatziz entregatu beharko dituzte ikasle guztiek, eta txandaka ahozko aurkezpena egin beharko dute. Horrez gain, Unibertsitatean antolatutako jardunaldietan eta mintegietan parte hartzeko aukera izango dute ikasleek.
Beraz, ikasleen lana aurrez aurreko irakaskuntzan (guztira 60 ordu: 42 teoriko eta 18 praktiko) eta klasetik kanpo egin beharreko lanean banatzen da. Irakasgaia behar bezala prestatzeko, klasetik kanpo 90 ordu erabiltzea komeni da (63 ordu irakurketarako eta azterketarako, eta 27 ordu klase praktikoak prestatzeko). Guztira, hortaz, 150 ordu.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
- Azterketa ahozkoa edo idatzia izan daiteke (%): 70
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
A. Etengabeko ebaluazioa:
Bi aukera daude, talde bakoitzeko irakasleak aukeratuta.
a) Azken azterketa teorikoa soilik, zati praktikoa asteroko praktiken bidez liberatu bada.
b) Azterketa teorikoa eta praktikoa.
Zati teorikoan lortutako kalifikazioa 5 puntutik (10etik) beherakoa bada, edo galderen heren baten kalifikazioa 2.5 puntu (10etik) edo gutxiagokoa bada, EZ DA azterketa praktikoarekin BATEZBESTEKORIK EGINGO. Kasu horretan, GAURen agertuko den kalifikazioa azterketa teorikoari dagokiona izango da.
B. Azken ebaluazioa (araudiaren arabera klase praktikoetara ez bertaratzeko arrazoirik badago):
Zati teorikoaz eta praktikoaz osatuta egongo da. Zati teorikoan lortutako kalifikazioa 5 puntutik (10etik) beherakoa bada, edo galderen heren baten kalifikazioa 2.5 puntu (10etik) edo gutxiagokoa bada, EZ DA azterketa praktikoarekin BATEZBESTEKORIK EGINGO. Kasu horretan, GAURen agertuko den kalifikazioa azterketa teorikoari dagokiona izango da.
Graduko Titulazio ofizialeko ikasleen ebaluaziorako arautegia (12.2 art.)
Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari. Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.
Protokoloa, UPV/EHUko ebaluazio-probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzkoa.
Normalean, eta besterik adierazi ezean, UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.
UPV/EHUn honako hauek joko dira jokabide makur edo iruzurrezkotzat ebaluazio probetan edo ebaluatu beharreko lan akademikoak egitean eta aurkeztean: Lanak plagiatzea, hau da, lanak kopiatzea, jatorria edo iturria aipatu barik eta norberarenak balira bezala ematea ebaluazio akademikorako aurkezten diren testu edo lanetan.
Irakaskuntzak eta ebaluazioak birtualak izan behar badute, azterketa-mota ahozkoa izan daiteke.
Gainera, azterketa egin bitartean norbaitek arazo teknikoak izango balitu, pertsona hori ahoz aztertu ahal izango litzateke.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ebaluaketa-irizpideak ohiko deialdiko berberak dira
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Gaurkotutako Zigor Kodea
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
DÍEZ RIPOLLÉS, J.L., Derecho Penal español. Parte General en esquemas, Tirant lo Blanch, Valencia, 2016.
MIR PUIG, S., Derecho Penal. Parte General, PPU, Barcelona, 2015.
MUÑOZ CONDE, F., GARCIA ARAN, M., Derecho penal. Parte general, Tirant lo Blanch, Valencia, 2019.
QUINTERO OLIVARES, G., Parte General del Derecho Penal. Editorial Aranzadi, Pamplona, 2015.
ROMEO CASABONA, C.M., Derecho Penal. Parte General. Editorial Comares, Granada, 2016.
Gehiago sakontzeko bibliografia
ARROYO ZAPATERO, L., Curso de Derecho Penal. Parte General, Experiencia, Barcelona, 2016.
BACIGALUPO, E., Principios de Derecho penal. Parte General, Akal Ediciones, Madrid, 1998.
BERDUGO GÓMEZ DE LA TORRE, I, Curso de Derecho Penal. Parte General, Experiencia, Barcelona, 2016.
BLANCO LOZANO, C., Tratado de Derecho Penal español I y II, Bosch, Barcelona, 2004.
CUELLO CONTRERAS, J., El Derecho Penal español. Curso de iniciación, Dykinson, Madrid, 2002.
LANDROVE DÍAZ, G., Introducción al Derecho Penal español, Tecnos, Madrid, 2004.
VAELLO ESQUERDO, E., Introducción al Derecho Penal. Universidad de Alicante, Alicante, 2006.
Aldizkariak
Actualidad Penal
Anuario de Derecho Penal y Ciencias Penales
Aranzadi Penal
Cuadernos de Derecho Judicial
Cuadernos de Derecho Penitenciario
Cuadernos Penales y Criminológicos
e-Eguzkilore
Eleria
La Ley
Revista del Poder Judicial
Revista Electrónica de Derecho Penal
Revista Jurídica de Cataluña
Web helbideak
Aranzadi on-line (westlaw)
Dialnet
CSIC
Sociedad Internacional de Criminología
Asociación Internacional de Derecho penal
Consejo de Europa
Naciones Unidas
Instituto Max-Planck de Derecho penal extranjero e internacional, de Friburgo de Brisgovia
Instituto Superior de Ciencias Criminales de Siracusa (Italia)
Instituto Latinoamericano de Naciones Unidas para la prevención del delito y tratamiento del delincuente (Ilanud) de San José de Costa Rica
Rama de las Naciones Unidas para la prevención del delito y la justicia criminal
http://www.poderjudicial.es/cgpj/es/Poder_Judicial/Tribunal_Supremo?Template=cgpj/ts/principal.htm
http://www.boe.es/
http://www.dialnet.es
http://www.noticiasjurídicas.es
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- GARRO CARRERA, ENARA
- MAYORDOMO RODRIGO, VICTORIA EUGENIA VIRGINIA
- PEREZ MACHIO, ANA ISABEL
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-6 | 15:30-17:30 (1) | 15:30-17:30 (2) | |||
7-15 | 15:30-17:30 (3) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 4.3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (1)
- AULA 4.3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (2)
- AULA 4.3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (3)
16 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
7-15 | 17:30-19:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 1.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (1)
16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
7-15 | 15:30-17:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 4.3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (1)
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-6 | 13:00-15:00 (1) | 11:30-13:30 (2) | |||
7-15 | 13:00-15:00 (3) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (1)
- AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (2)
- AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (3)
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
7-15 | 11:30-13:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (1)
31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
7-15 | 09:30-11:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 4.1 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (1)