Datu-baseak26020
- Ikastegia
- Informatika Fakultatea
- Titulazioa
- Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Ingelesa
- Kodea
- 26020
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Datu-baseak (DB) izeneko irakasgaia, Informatika Ingeniaritzako graduaren barruan, izen bereko lerroari hasiera ematen dion irakasgaia da. Lerroa Software Ingeniaritza espezialitatean hirugarren mailan ematen den Datu-baseen Diseinua derrigorrezko irakasgaiarekin eta laugarren mailako Datu-baseen Kudeaketa hautazko irakasgaiekin jarraitzen du. Irakasgai honetako eduki gutxi batzuk Programazio Modularra eta Objektu Orientazioa, eta Datu-egiturak eta Algoritmoak irakasgaietako hainbat kontzeptutan du oinarria. Gainera, bigarren mailako Software Ingeniaritza irakasgaian deskribatutako hainbat kontzepturekin loturak ere ezartzen ditu.
Datu-baseak dira informatikak enpresa munduari egin dion ekarpen nagusienetako bat. Ekarpen horrek honakoak ahalbidetzen ditu: enpresako datu guztiak gune bakarrean gordeta egotea, datu errepikatuak mantentzeko inolako beharrik egon gabe; datuen partekatzea enpresako kideen artean bakoitzaren beharraren arabera; edo/eta, bezeroekiko elkarrizketa erraztea. Datu-base bat behar bezala kudeatzen bada, lana sinplifikatuko da, gordetako datuen segurtasuna handitzea erraztuko da, eta, orokorrean, produktibitatea hobetuko da.
Datu-base sistema mota ugari badago ere, egun lan-merkatuan, datu-base erlazionalak dira hedatuenak. Eta eredu hori da, zehazki, ikasgai honetan lantzen dena.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
IE1: Datu-base sistemen oinarrizko osagaiak ezagutzea eta sistema horien funtzionamendu orokorra ulertzea
IE2: Eredu erlazionalaren kontzeptu teoriko nagusiak eta datu-base erlazional baten eskema ulertzea, eta datu-baseak sortzeko eta manipulatzeko gaitasuna izateaz gain gordetako datuak aldatzeko gai ere izatea
IE3: Datu-baseak manipulatzeko adierazpen eta soluzio egokienak identifikatzea, garatzea, inplementatzea eta egiaztatzea
IE4: SQL lengoaia estandarra ezagutzea bai teorikoki bai praktikoki eta lengoaia hori erabiltzea datu-base eskemak sortu, manipulatu, datuak kontsultatu eta eguneratzeko, datu-baseen kudeaketa-sistema batez baliatuz
IE5: Datuak aldi berean atzitzeak dakartzan arazoak identifikatzea eta transakzioen bidezko kudeatzea
IE6: Kanpoko aplikazioetatik datu-baseak atzitzea
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. Datu-base sistemak: oinarrizko kontzeptuak
2. Eredu erlazionala
2.1 Eredu erlazionala, murriztapenak eta eskemak
2.2 Aljebra erlazionala
3. SQL lengoaia: DBak sortu, eguneratu eta oinarrizko kontsulta egin
3.1 Datu-definizio SQL lengoaia
3.2 Oinarrizko kontsultak
4. SQL aurreratua
5. Transakzioak. Definizioa eta erabilpena
6. DBak atzitzeko aplikazioen garapena: JDBC
MetodologiaToggle Navigation
Hiru dira irakasgaian aurreikusten diren jarduera mota nagusiak: eskola teorikoak edo magistralak, ariketak (eskola edo/eta laborategi saioetan) eta aplikazio praktiko baten garapena talde lanean.
Ikastaroaren gaiak eskola magistraletan aurkeztuko dira eta material gehigarria emango da. Irakasgaiaren alorreko kontzeptuen azalpenak eta teknikak sendotzeko ariketak era sistematikoan egingo dira. Aldi berean, material osagarria ahalbidetuko da ikasitako teknikak sendotzeko. Ariketa eta garapen praktikoak egingo dira datu-base erlazionalak kudeatzeko sistemak erabiliz, MySQL eta Oracle (enpresa mailan gehien erabilienak) eta irakaskuntzara bideratutako beste ingurune batzuk, Relax kasu.
Irakaskuntza aktibo eta kooperatiboetan oinarritutako metodologia erabiliko da, ikaslearen autonomia eta pentsamendu kritikoa mugiarazteko helburuarekin, eta honako euskarrietan oinarrituko dena: ikasitako gaien ezagumendua frogatzea, testuinguru erreal bateko ariketak aurkeztea (indibiduala edo talde-lanekoa), egindako aktibitateen etengabeko jarraipena egitea eta hobetzeko atzeraelikadura informazioa ematea edo soluzio alternatiboen eztabaidak ahalbidetzea.
Bestalde, ikasleen autonomia eta pentsamendu kritikoa sustatzeko, metodologia aktiboetan eta lankidetzakoetan oinarritutako beste ekimen batzuk egingo dira, besteak beste, ikasgela iraulian oinarritutako ekimenak.
Gainera, ikasleei banakako arreta emateko asmoarekin, tutoretza-orduak egongo dira.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Portzentaiak eta ebaluazio-motak behean adierazten dira (%): 100
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Irakasgaia gainditzeko bi bide disjuntu daude: prestakuntzazko ebaluazioa (jarraitua) edo bildumazko ebaluazioa (edo globala). Ikasleek erabaki beharko dute zein ebaluazio modu nahiago duten, hori bai, prestakuntzazko ebaluazioa hautatu ahal izateko derrigorrezkoa da Ikaslearen Gida-liburuan definituta dauden jarduera guztietan parte-hartzea eta bertan adierazita dauden ebaluazioa irizpideen markoaren barruan. Ebaluazio-modu hobetsia, eta lehenetsia, jarraitua izango da. Hara ere, ikasleak uko egin ahal izango dio, nahi izanez gero, irakasleari idatzi bat bidalita (%60-%80 ebaluatuta dagoenean).
PRESTAKUNTZAZKO EBALUAZIOA (JARRAITUA)
-------------------------------------------------
Prestakuntzazko ebaluazioan jarduera desberdinak honako pisua izango dute:
-Irakasgaiaren jarraipenari lotutako probak: %70 (bi-hiru proba idatzi, azterketa partzial, egutegiaren arabera). Irakasgaia ebaluazio jarraituan gainditu ahal izateko, derrigorrezko baldintza izango da IE4 (SQL) Ikasketa Emaitzari dagokion ebaluazioan 4-ko nota minimoa (4/10) lortzea.
-Lan praktikoen ebaluazioa: % 30. Ebaluatu daitezkeen aktibitateen artean: Lan kolaboratiboa, ariketa-bildumak, ordenagailuko praktikak eta/edo programazio proiektuak egongo lirateke. Zehaztasun gehiago Ikaslearen Gida-liburuan aurkituko duzu.
BILDUMAZKO EBALUAZIOA
-----------------------------
Bildumazko ebaluazioan, notaren % 100a azterketa baten bidez lortuko da. Bertan, Ikasketa Emaitza ezberdinak ebaluatuko direlarik. Irakasgaia bildumazko ebaluazioan gainditu ahal izateko, derrigorrezko baldintza izango da IE4 (SQL) Ikasketa Emaitzari dagokion ebaluazioan 4-ko nota minimoa (4/10) lortzea, ebaluazio jarraituan bezala.
Ebaluazio probetan, besterik adierazi ezean, ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Bildumazko ebaluazioan, notaren % 100a azterketa baten bidez lortuko da. Bertan, Ikasketa Emaitza ezberdinak ebaluatuko direlarik. Irakasgaia ezohiko deialdian gainditu ahal izateko, derrigorrezko baldintza izango da IE4 (SQL) Ikasketa Emaitzari dagokion ebaluazioan 4-ko nota minimoa (4/10) lortzea, ohiko deialdian bezala.
Ebaluazio probetan, besterik adierazi ezean, ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
eGelan eskuragarri dagoen materiala, aljebra erlazionala lantzeko Relax lan-ingurunea eta Informatika Fakultateko zerbitzarietan instalatutako MySQL eta Oracle datu-baseak kudeatzeko sistemen erabilera. Honez gain, datu-baseetara atzipena duten aplikazioen garapenerako Java programazio-lengoaia eta JDBC liburutegia erabiliko dira.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Datu-base sistemak. Oinarriak. R.A. Elmasri eta S. B. Navathe. UPV/EHU, 2009.
Fundamentals of Database Systems, R.A. Elmasri y S. B. Navathe. 7th Edition. Pearson Addison Wesley, 2017.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Bases de datos. Mercedes Marqués. Universitat Jaume I. 2011 (online).
Fundamentos de Bases de Datos. Henry Korth, Abraham, Silberschatz eta S. Sudarshan. 6ª Edición. Mc.Graw-Hill, 2014.
Sistemas de Bases de Datos. Un enfoque práctico para Diseño, Implementación y Gestión. Thomas Connolly y Crolyn Begg. Addison Wesley, 2005.
26 Domeinu SQL Ariketekin: Maila aurreratuko 270 SQL kontsulta. Irastorza, A & Pérez TA. (2012). Editorial Académica Española. ISBN 978-3659018169
Introducción a los Sistemas de Bases de Datos. Jeffrey D. Ullman, Jennifer Widom. Prentice-Hall, 1999.
Datu-baseen atzipena SQLJren bitartez. Sintaxia eta transakzioen diseinua. A. Irastorza Goñi, Barne-txostena UPV/EHU/LSI/TR 9-2002, 2002.
Guía Lan Times de SQL. Jeffrey Groff, Paul Weinberg. Osborne McGraw-Hill, 1998.
SQL y Java: guía para SQLJ, JDBC y tecnologías relacionadas. J. Melton eta A. Eisenberg. 2002, Ra-Ma.
Java programming with Oracle SQLJ. J. Price. 2001, O'Reilly.
Web helbideak
https://www.mysql.com/
http://www.oracle.com
https://dbis-uibk.github.io/relax/
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 17:00-18:30 (1) | 15:30-17:00 (2) |
Irakasleak
16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 14:00-15:30 (1) |
Irakasleak
16 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 17:00-18:30 (1) |
Irakasleak
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:00-13:30 (1) | 10:30-12:00 (2) |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:30-12:00 (1) |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:00-13:30 (1) |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
18-32 | 09:00-10:30 (1) |
Irakasleak
61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:00-13:30 (1) | 10:30-12:00 (2) |
Irakasleak
61 Laborategiko p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 09:00-10:30 (1) |
Irakasleak
61 Laborategiko p.-2 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:00-13:30 (1) |