XSLaren edukia

Sistemen eta Sareen Administrazioa26236

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26236

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2030
Laborategiko p.4060

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai honen helburua sistema informatikoen administrazioari lotuta dauden kontzeptu nagusiak aurkeztea eta garatzea da. Administrarien funtzioak lantzeaz gain, erabiltzaileen ikuspegia ere landuko da, beraiek egin dezaketen erabilera aztertuz.



Ikasgaiaren lehenengo zatian sistema autonomo baten administrazioaren sarrera aurkezten da, erabiltzaileek eta beraien prozesuek sistemaren baliabideen (prozesadorea, memoria, diskoa) erabilera eta bere kudeaketa bereziki aztertuz. Ikasgaiaren bigarren zatian sareko zerbitzuen diseinua, martxan jartzea eta mantentzea lantzen da. Segurtasuna, gaur egungo sistemen gakoetako bat, ikasgai osoan zehar aztertzen da.



Kontzeptuak era praktikoan probatzen dira, ikasleak bere sistema kudeatu behar baitu. Ikasgaiaren lehenengo zatian sistema independentea kudeatzen hasten da eta bigarren zatian zenbait zerbitzarik osatutako sistema baten zerbitzuak kudeatu behar ditu.



Informatika Ingeniaritzako Graduari dagokionez, ikasgai hau zuzenean lotuta dago zenbait derrigorrezko ikasgaiekin, bai sistema eragileen arloan eta baita sareetakoan ere. Lehenengo zatian 'Sistema Eragileen Oinarriak' ikasgaian aurkeztutako kontzeptuak aplikatzen dira. Bestetik, bigarren zatian 'Konputagailu Sareen Oinarriak' eta 'Sare Zerbitzuak eta Aplikazioak' ikasgaiaren edukiak lantzen dira. Era berean, ikasgai honek osatzen ditu beste ikasgai batzuetan aztertzen diren kontzeptu aurreratuak, bereziki 'Sistema Eragileak' eta 'Zerbitzuen eta Azpiegituren Segurtasuna, Errendimendua eta Eskuragarritasuna'.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

* Sistema, zerbitzu eta aplikazio informatikoen ezagutza eta haiek kudeatzeko eta mantentzeko gaitasuna.

* Sistema eragileen ezaugarriak, funtzionalitateak eta egitura ezagutzea eta aplikatzea, eta haien zerbitzuetan oinarritutako aplikazioak diseinatzeko eta gauzatzeko gaitasuna.

* Sistema banatuen, konputagailu-sareen eta Internet-en ezaugarriak, funtzionalitateak eta egitura ezagutzea eta aplikatzea, eta haietan oinarritutako aplikazioak diseinatzeko eta gauzatzeko gaitasuna.

* Sistemako eta komunikazioetarako softwarea diseinatzeko eta sortzeko gaitasuna.

* Sistema informatikoen bermea eta segurtasuna ulertzeko, erabiltzeko eta kudeatzeko gaitasuna.

* Konputagailu-sareak diseinatzeko, garatzeko, administratzeko eta kudeatzeko gaitasuna.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Gaia. Sarrera.

* Administrazioaren atazak

* Sistemen administratzailearen funtzioak eta Sarrera.

* Tresnak.

2. Gaia. Oinarrizko Shell Scripting.

* Oinarrizko kontzeptuak.

* Programazioa.

3. Gaia. Baliabideen kudeaketa.

* Fitxategi-sistema.

* Lan-ingurunea.

* Erabiltzaileen kontuak, taldeak eta kontabilitatea.

4. Gaia. Sistemaren hasieratzea eta gelditzea.

* Atazen eta zerbitzuen hasierako konfigurazioa.

* Prozesu periodikoak.

* Instalatutako softwarearen kudeaketa.

5. Gaia. Segurtasuneko oinarrizko aldeak.

* Segurtasun kopiak.

* Tresnak.

6. Gaia. Sareko konfigurazioa.

* Zerbitzariak eta segurtasuna. Suhesiak.

7. Gaia. Sare lokaleko zerbitzuak.

* Sareko biltegiratze-zerbitzuak (NFS, Samba).

* Kautotze-zerbitzuak (LDAP).

8. Gaia. Internet-zerbitzuak.

* Izen-zerbitzua (DNS).

* Korreo-zerbitzua.

* Web-zerbitzua (Apache).

* SSH eta VPN.

9. Gaia. Proiektua.

* Sistemen administrazioari lotutako zerbitzu baten diseinua, konfigurazioa eta inplementazioa. Ikasleak berak proposatutako zerbitzu bat aztertu eta inplementatu beharko du eta ondoren horren demostrazioa aurkeztu.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgai honetan jarduera batzuk proposatzen dira, batez ere metodologia aktiboetan oinarrituta:



* Klase magistralak: bertan oinarri teorikoak aurkezten dira, horiek praktikan jarriko dituzten laborategiekin batera.

* Laborategiak eta haien jarraipena: laborategiak gaika antolatuta daude. Laborategi bakoitzean gaiarekin lotutako kontzeptuak aurkeztu ondoren, planteatutako ariketak egin beharko dira. Ariketa horien ebazpenak Ariketen koadernoa izeneko dokumentuan metatu beharko dira. Dokumentu honek ikaslearen lana defendatzeko balioko du, elkarrizketa pertsonal batekin batera.

* Ikasgaiaren proiektua: ikaslea aztertu, diseinatu eta inplementatu beharko du sistemen administrazioarekin lotutako zerbitzu bat. Horrez gain, zerbitzu horren funtzionamenduaren demostrazioa ere egin beharko du. Jarduera hau bakarrik edo taldean egin beharko da, proiektuaren lan-kargaren arabera.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Besteak (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Deialdiak, Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia [1] jarraituz, bi ebaluazio sistema eskaintzen ditu: etengabekoa (edo jarraitua) eta azken ebaluazioa. Ikasle bakoitzak hautatu ahal izango du posible/nahiago duena bien artean.



[1] https://www.ehu.eus/eu/web/graduak/araudia/ikasleen-ebaluazioa-graduko-titulazio-ofizialetan



ETENGABEKO EBALUAZIOA



Etengabeko ebaluazioa besterik ezeko aukera da. Ikasleak posible izango du ebaluazio honi uko

egitea (azken ebaluaziora aldatuz), Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia-k adierazten duen baldintzetan eta gutxienez deialdi ofizialeko eguna baino 15 egun lehenago.

Etengabeko ebaluazioan ondorengo probak hartuko dira kontutan, bukaerako notan duten pisuarekin batera:



* Parte-hartze aktiboa gelako saioetan eta jardueren jarraipena (pisua %15-20)

* Ikasgaiaren jarraipenari lotutako idatzizko probak (pisua %50-60)

* Proiektua eta bere aurkezpena (pisua %20-30)



Oharra: pisuak balio-tartetan adierazita daude ikasturtean sortu gaitezkeen gorabeherak aintzat hartzeko.



AZKEN EBALUAZIOA



Azken ebaluazioan bi proba daude:



* Deialdi ofizialeko azterketa (pisua %80)

* Proiektua eta bere aurkezpena (pisua %20)



Bi kasuetan:



* Adierazitako proba guztiak derrigorrezkoak dira. Ikasgaia gainditzeko proba guztietan gutxienez 4 bat lortu beharko da eta proba guztietan batez bestekoan 5 lortu.

* Proiektua entregatu beharko da ikaslearen gidan adierazitako epearen barruan. Irakaslearekiko elkarrizketa ere egin beharko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Kasu honetan azken ebaluazioa baino ez da eskaintzen. Bi probek osatzen dute:



* Deialdi ofizialeko azterketa (pisua %80)

* Proiektua eta bere aurkezpena (pisua %20)



Proiektua entregatu beharko da azterketaren eguna ikaslearen gidan adierazitako epearen barruan.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

* Irakasgaiaren gunea eGelan
* Ikasgaiko alegiazko makinak (Virtual Machine)

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

* Sistemen Administrazioa / Administración de Sistemas. I. Alegria y R. Cortiñas. Barne-txostena EHU-KAT-IR-02-10, UPV/EHU, 2010. eGela-n eskuragarri.

* Shell Scripting. Barne-txostena I. Alegria, R. Cortiñas y M. Larrea. EHU-KAT-IR-01-10, UPV/EHU, 2010. eGela-n eskuragarri.

* Linux, sistemaren eta sarearen administrazioa. I. Alegria eta R. Cortiñas. Udako Euskal Unibertsitatea, 2008. 322 pp. ISBN 978-84-8438-178-5.

Gehiago sakontzeko bibliografia

* Essential System Administration (2nd edition). A. Frisch. O'Reilly, 1995.
* The practice of system and network administration (2nd ed.). T. Limoncelli, C. Hogan; S. Chalup. Addison-Wesley, 2007.
* A Practical Guide to Ubuntu Linux (3rd edition). M.G. Sobell. Prentice Hall , 2010. ISBN 978-0132542487. 1251 pp.
* Linux Server Security (2nd edition). M.D. Bauer. O'Reilly, 2005.
* Administración de sistemas Linux. M. G. Sobell. Anaya Multimedia, 2009. ISBN 978-84-415-2688-4. 3
* TCP/IP sareak. Udako Euskal Unibertsitatea, (3rd edition). J. Ma. Rivadeneyra. 2009. ISBN 978-84-8438-235-5. 268 pp.
* TCP/IP Network administration. Craig Hunt. O'Reilly Media, 2002. ISBN 1-4493-8714-4.
* LPI Linux certification in a nutshell (2nd edition). S. Pritchard, B. Gomes Pessanha, N. Langfeldt, J. Stanger, J. Dean. O'Reilly, 2006
* C. Schroder. Linux Networking Cookbook. 2007.ISBN: 978-0-596-10248-7
* N. Campi, K. Bauer: Automating Linux and Unix System Administration, 2nd Edition 2008, ISBN: 978-1-4302-1059-7.
* T. A. Limoncelli: Time Management for System Administrators , 2005. ISBN: 978-0-596-00783-6.

Scripting

* Linux Shell Scripting Cookbook S. Lakshman o'Reilly, 2011.
* A. Robbins, N.H.F. Beebe: Classic Shell Scripting. O'Reilly, 2005.
* M. Lutz. Learning Python, 3rd Edition , 2007. ISBN: 978-0-596-51398-6.
* R. L. Schwartz, T. Phoenix, B. d Foy. ,Learning Perl, 5th Edition 2008. ISBN: 978-0-596-52010-6.

Web helbideak

* Debian reference. http://www.debian-administration.org.
* Ubuntu server guide: https://ubuntu.com/server/docs.
* 30 best sources for linux / bsd / unix documentation on the web.
http://www.cyberciti.biz/tips/linux-unix-bsd-documentations.html.
* nixcraft. http://www.cyberciti.biz.
* Linux for sysadmin. http://puppetlinux.blogspot.com.
* The geek stuff. http://www.thegeekstuff.com.
* sectools.org. http://sectools.org.
* unix-tutorials.com. http://www.unix-tutorials.com.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALVAREZ BALBAS, GONZALO
  • CORTIÑAS RODRIGUEZ, ROBERTO
  • GONZALEZ ACUÑA, ANA ISABEL

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30 (1)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30 (1)

10:30-12:00 (2)

Irakasleak

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:30 (1)

Irakasleak

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30 (1)

15:30-17:00 (2)

Irakasleak