Sistema Eragileak26250
- Ikastegia
- Informatika Fakultatea
- Titulazioa
- Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- X
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 26250
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Egungo UPV/EHUko titulazio-mapak informatikako gradu bat du (Informatikaren Ingeniaritzako Gradua), lau urtekoa, non lehen bi urteak amankomunak diren eta hirugarren mailatik aurrera espezialitate bat aukeratu behar den (Konputagailuen Ingeniaritza, Software Ingeniaritza edo Konputazio Zientziak). Sistema eragileei buruzko ikasgaiei dagokienez, ikasketa planak derrigorrezko ikasgai bat du bigarren urtean (Sistema Eragileen Oinarriak), eta beraz hiru espezialitateentzako komuna dena, eta beste ikasgai espezifikoak Konputagailuen Ingeniaritza espezialitatean: Sistema Eragileak, Sistema eta Sareen Administrazioa eta Sistema Eragileen Diseinua eta Denbora Erreala.
Aurreko ikasgai bakoitzak sistema eragileak ikuspegi ezberdin eta osagarri batetik ikastea planteatzen du. Zehazki, Sistema Eragileen Oinarriak ikasgaiak sistema eragileen deskribapen funtzionalean oinarritzen da, sistema-deien interfazea erabiliz, zein (sistema) programatzaileei makina birtual bat bezala aurkezten duen, azpiko hardwarearen konplexutasuna neurri batean ezkutatuz. Bestalde, Sistema Eragileak ikasgaiak baliabideen kudeaketa politikak eta sistemaren errendimendua lantzen ditu; Sistema eta Sareen Administrazioa ikasgaia kudeaketan oinarritzen da, eta, azkenik, Sistema Eragileen Diseinua eta Denbora Erreala ikasgaia sistemaren inplementazioaz arduratzen da.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Irakasgaia ikastearen emaitzak:
- Sistema-eragile baten azpisistema guztietan parte hartzen duten errendimendu parametroak azaldu.
- Sistemaren baliabideen kudeaketan erabiltzen diren politikak eta mekanismoak ezagutzea, eta horien errendimendu parametro ezberdinen araberako ebaluazioa ezagutzea.
- Errendimendu parametroen kalkulutik abiatuta, sistema-eragile bat diseinatu eta konfiguratzerako garaian heldu beharreko konpromisoak aztertu.
- Sistema-eragilearen funtzionamendua ulertzea eta berau diseinatzea, sistemaren baliabide ezberdinen kudeaketa eraginkorra eginez: prozesadorea, memoria, sarrera/irteera eta fitxategiak. )
- Hardwareak eta Linux kernelak makina birtualak eta kontainerrak inplementatzeko dituzten mekanismoak ezagutzea.
- Kerneletan side-chanel motako zaurgarritasunak eta erasoak saihesteko inplementatu diren mekanismoak aztertzea.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. GAIA Sarrera
2. GAIA Prozesuen kudeaketa
3. GAIA Memoriaren kudeaketa
4. GAIA Gailuen eta sarrera/irteeraren kudeaketa
5. GAIA Fitxategien kudeaketa
6. GAIA Birtualizazioa eta kontainerrak
7. GAIA Segurtasuna
8. GAIA Denbora errealeko SEak
MetodologiaToggle Navigation
Eskola eta laborategien garapenean zehar, era sistematikoan, talde-lana, eztabaida eta ariketen ebazpenen aurkezpenak eramango dira aurrera. Horrela, ikasgaiaren garapenean ikasleen parte-hartze zuzena bultzatu eta ikasleen motibazioa areagotu nahi delarik.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Test motatako proba (%): 30
- Banakako lanak (%): 70
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Irakasgaia bi modutan gainditu ahal izango da: ebaluazio jarraituaren bidez edo amaierako ebaluazioaren bidez. Ebaluazio jarraituaren sistema da lehenetsitakoa, UPV/EHUko araudian adierazten den moduan.
Ebaluazio jarraitua:
- %15, Lehen azterketa partziala
- %15, Bigarren azterketa partziala
- %70, Proiektua
Ebaluazio globala:
- %30, Azterketa globala
- %70, Proiektua
Irakasgaia gainditzeko atal bakoitzean gutxienez 5eko puntuazioa lortu behar da (10etik). Batezbestekoaren minimoa irakasgaia gainditzeko 5 da.
Ebaluazio jarraituaren baldintzak betetzen dituen ikasle batek amaierako ebaluazioa aukeratu nahiko balu, irakasgaiko irakasle arduradunei adierazi behar die nahi hori modu honetan eta epe hauetan: irakasleari posta elektroniko bat bidaliz, azken klase eguna baino lehen.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Idem ohizko deialdiko azken ebaluazioko sistema:
- %30, Azterketa globala
- %70, Proiektua
Irakasgaia gainditzeko atal bakoitzean gutxienez 5eko puntuazioa lortu behar da (10etik). Batezbestekoaren minimoa irakasgaia gainditzeko 5 da.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Ikasgai hau jarraitzeko irakasleek prestatutako apunteak daude. Apunte hauek ikasleentzat eskuragarri utziko dituzte irakasleek.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
- Tanenbaum A.S. “Modern Operating Systems” (4th edition). Pearson Prentice-Hall, 2015.
- Silberschatz A., Galvin P.B., Gagne G. “Operating System Concepts” (10th edition), John Wiley & Sons, 2018.
- Stallings W. “Operating Systems: Internals and Design Principles” (9th Edition). Pearson Prentice-Hall, 2017.
- Arpaci-Dusseau R.H., Arpaci-Dusseau A.C. “Operating Systems. Three Easy Pieces” (Version 1.00). Arpaci-Dusseau Books, 2018.
- Saltzer J., Kaashoek M. “Principles of Computer System Design: An Introduction”. Spring, 2009. (MIT OpenCourseWare, https://ocw.mit.edu).
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- PASCUAL SAIZ, JOSE ANTONIO
- PEREZ DE VIÑASPRE GARRALDA, OLATZ
- SORALUZE IRURETA, ANDER
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 12:00-13:30 (1) | 09:00-10:30 (2) |
Irakasleak
01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 10:30-12:00 (1) |
Irakasleak
46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 14:00-15:30 (1) | 15:30-17:00 (2) |
Irakasleak
46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 17:00-18:30 (1) |