Sare Teknologiak eta Azpiegiturak26237
- Ikastegia
- Informatika Fakultatea
- Titulazioa
- Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- X
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 26237
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Helburua
Ikasgai honen helburua ondorengo atazei aurre egiteko behar diren oinarrizko ezaguerak eskuratzea da.
- Sare informatiko azpiegituren kudeaketa: sare lokalak, campus motako sare korporatiboak, ISP baten sarea.
- IP sare baten trafikoaren kudeaketa.
- Aurreko atazak bete behar dituzten ekipo teknikoen zuzendaritza.
- Sareko teknologiekin erlazionatutako edozein arlotan autoformatzea.
Testuingurua
Irakasgaia ezinbestekoa da Konputagailuen Ingeniaritzako aipamena aukeratu duten ikasleentzat.
Konputazioaren eta Softwarearen Ingeniaritzaren aipamenetako ikasleentzat irakasgai hau aukerakoa da, eta informatikaren arlo batean, sareetan, ezagutzak osatzeko aukera bikaina da, aipamen edo espezialitate guztietarako zeharkakoa baita.
Ikasgai hau:
- 2. mailako "Konputagailu Sareen Oinarriak" ikasgaian lortutako kontzeptu eta tekniken ezagutza sakontzeko eta zabaltzeko baliagarria da.
- 3. mailako "Sistema eta Sareen Administrazioa" ikasgaiaren osagarria da.
- 4. mailako "Sareen Diseinua eta Proiektuak", "Komunikazio Mugikorrak eta Multimediakoak" eta "Zerbitzuen eta Azpiegituren Segurtasuna, Errendimendua eta Eskuragarritasuna" ikasgaietarako oinarri diren gaitasunak lortzeko baliagarria da.
Aurreko ezagutzak
2. mailako "Konputagailu Sareen Oinarriak" ikasgaian lortutako ezagutza beharrezkoa da ikasgai honen edukiari aurre egiteko. Beraz,"Konputagailu Sareen Oinarriak" gainditzea beharrezkotzat jotzen da ikasgai hau ongi egin ahal izateko.
Ikasleen prestakuntza profesionalean duen ekarpena
- Gaur egun gure ingurunean aurki daitezken sare informatikoen teknologian ezagutza.
- Sare ekipamenduan kudeaketa gaitzea, bereziki konmutagailu eta bideratzaileetan.
- Segurtasuna sareko ingeniari gisa erantzunkizunak hartzerakoan.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
- Konputagailu-sare bat fidagarritasun eta segurtasun ikuspegitik analizatzeko, hutsuneak antzeman eta zuzenketak adierazteko gaitasunak eskuratzea.
- Konputagailu-sare bat eraginkortasunaren ikuspegitik analizatzeko (erabiltzen diren aplikazioak, sare trafikoa, etab.) eta sareak modu egokian funtziona dezan aldaketak proposatzeko gaitasunak eskuratzea.
- Gailu multzo baten komunikazio beharrak aztertu eta prezio/eraginkortasun parametroak kontuan hartuz komunikazio-sare egokiena proposatzeko gaitasunak eskuratzea.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
---------------------
Kreditu teorikoak
---------------------
1. Sarrera
1.1. Sare motak
1.2. TCP/IP protokoloak
1.3. Datagramen birbidaltzea
2. IP trafikoaren kudeaketa
2.1. Bideratze algoritmo eta protokoloak
2.2. Barneko bideratzea: OSPF
2.3. Kanpoko bideratzea: BGP
2.4. Segurtasuna BGP-rekin
2.5. Trafiko ingeniaritza: MPLS
3. Sare lokalak
3.1. Datu-transmisioa
3.2. Ethernet
3.3. Haririk gabeko sare lokalak: wifi
3.4. Kableatu egituratuko sistemak
4. Distantzia ertain eta luzerako teknologiak
4.1. Sarbide-sare kableatuak
4.2. Haririk gabeko sarbide-sareak
4.3. WAN lerroak
----------------------
Kreditu Praktikoak
----------------------
GNS3 simulatzailearekin lan egingo da.
Landuko diren gaiak:
1. Bideratze protokoloak: OSPF, BGP.
2. Sare lokaleko teknologiak: Spanning Tree Protocol.
3. WAN loturak: MPLS, VPN.
MetodologiaToggle Navigation
Irakaskuntza metodologia desberdinak erabiliko dira, egokiena erabiliz garatuko den gai mota bakoitzeko. Oro har, lan autonomoa eta ekimen pertsonala bultzatuko dira eskolatan garatutako ezagutza osatuko duen informazio bilaketarako.
Saio teorikoak
Eduki kontzeptualak azaltzeko eskolak emango dira, eduki honen buruzko aldizkako ikasleen eztabaidak bultzatuz. Modu parte-hartzailean ebatziko dira ikasgaiaren edukiari buruz proposatutako galdera eta problemak. Banaka zein taldeka ebazteko ariketak egingo dira eskolan jasotako kontzeptu teorikoak hobeto ulertu eta barneratzeko.
Galdera eta eztabaida irekia bultzatuko da ikasleek ahozko komunikazioarekin, sintetizatzeko ahalmenarekin eta talde lanarekin lotutako trebetasunak eskuratzeko.
Saio praktikoak
Kreditu praktikoak laborategian garatuko dira, Linux alegiazko makina batean instalatutako GNS3 sareen simulagailuan. Laborategiko lan-ingurunea unibertsitateko saretik kanpo egongo da eskuragarri, laborategian egindako lanak etxean errepasatu eta/edo osatu ahal izateko.
Laborategi bakoitzerako, enuntziatu bat eta GNS3 sare-topologia bat ematen zaizkio ikasleari, enuntziatuan planteatzen diren esperimentuak eta ariketak egiteko. Laborategi bakoitzean egin beharreko ikaskuntza-jardueren artean hauek daude:
1. Sarea konfiguratzeko ariketak. Ikasleei erronka gisa planteatzen zaizkien ariketak dira, sareak behar bezala funtziona dezan lortu behar baitute, ikaskuntzaren xede den teknologia erabiliz. Haren helburu akademikoa da ikasleak sare-kudeaketako lanetan trebetasuna hartzea, eta, aldi berean, teorian ikasitako teknologiei buruzko ezagutzak sendotzea.
2. Esperimentuak. Horietan, ikasleak emandako sareari buruzko egoera esperimentalak erreproduzitu behar ditu, sarearen portaera aztertu, ondorioak atera eta, kasu askotan, aurkitutako arazoei irtenbideak proposatu eta ezarri.
3. Ikerketa ariketak. Laborategikoak ez diren alderdiei buruzko erronkak planteatzen zaizkio ikasleari, berak azter ditzan eta emandako sarean aplika ditzan. Ariketa hauek ikaslearen lan pertsonalerako dira, laborategitik kanpo egin beharrekoak.
Ikasleen ikasketa errazteko eta bermatzeko, aurrez ezarritako etengabeko ebaluazio irizpideetan oinarritutako feedback-a emango zaie.
Eskola-ordutegitik kanpoko lanak
Saio teoriko eta praktiko zehatzen helburuak osatzeari eta ebaluazio-probak prestatzeari lotutako lan pertsonala alde batera utzita, ebaluazio jarraitua aukeratzen duten ikasleek bi lan egin beharko dituzte eskola-ordutegitik kanpo, bata irakasgaiaren teoriari lotua (banakakoa) eta bestea zati praktikoari (taldekoa).
Lan horien helburuak hauek dira:
- Ikasleak bere prestakuntzan parte har dezan bultzatzea.
- Saio presentzialetan gutxi edo batere landu gabeko gai teoriko eta praktikoetan sakondu ahal izatea.
- Autoprestakuntzako gaitasuna indartzea.
- Txosten tekniko idatziak egiteko gaitasuna hobetzea.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Ehunekoak eta ebaluazio motak hurrengo ataletan zehazten dira (%): 100
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ikasleek bi ebaluazio motaren artean aukeratu behar dute: ebaluazio jarraitua ala globala.
Lehenespenez, ikasle guztiak ebaluazio jarraituan hartuko dira kontuan. Ebaluazio globalara pasatu ahalko dira hauetakoren bat gertatzen bada:
- Automatikoki ebaluazio globalara pasatzea. Klasera ez joateagatik edo ebaluazio jarraituko lanak entregatzeko epeak ez betetzeagatik gertatzen da.
- Ebaluazio globalara pasatzeko eskaera. Ikasleak irakasleari jakinarazi behar dio ebaluazio globalara pasatzeko erabakia, horretarako posta elektronikoa erabiliz. Horretarako epea teoriaren azken proba idatzia baino astebete lehenago bukatuko da.
Ebaluazio jarraitua
Ebaluazio jarraituaren barnean sartzen da, alde batetik, irakasgaian zehar eginiko lanen zati bat,
bakarkako lanak eta taldekakoak; bestetik, eskuratutako ezagutza eta trebetasunen ebaluazioa, azterketa partzialen bidez.
Azken kalifikazioa eginiko proba ebaluagarrien kalifikazioen batez bestekoa izango da. Irakasgaia gainditzeko, azken notak 5ekoa izan beharko du gutxienez.; nolanahi ere, gutxienez 3,5ko nota atera beharko da zati bakoitzean (teoria eta praktika zatietan, ez dago froga bakoitzean gutxieneko notarik).
Deialdiari uko egiteko nahikoa izango da ebaluazio zatiren bat ez aurkeztearekin.
Ebaluazio globala
Ebaluazio globalan, ikasleek azterketa idatzi bat egin beharko dute teoria zatiaren pisua %60 eta praktikarena %40 izanik. Azken kalifikazioa bi zatien kalifikazioen batez bestekoa izango da. Irakasgaia gainditzeko, azken notak 5ekoa izan beharko du gutxienez.; nolanahi ere, gutxienez 3,5ko nota atera beharko da zati bakoitzean (teoria eta praktika zatietan).
Ebaluazio globalaren proba idatzia egiten ez bada, ebaluazioari uko egin zaiola ulertuko da.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ezohiko deialdia ohiko deialdiaren ebaluazio globala bezalakoa izango da; hots, idatzi bat egin beharko dute teoria zatiaren pisua %60 eta praktikarena %40 izanik. Azken kalifikazioa bi zatien kalifikazioen batez bestekoa izango da. Irakasgaia gainditzeko, azken notak 5ekoa izan beharko du gutxienez.; nolanahi ere, gutxienez 3,5eko nota atera beharko da zati bakoitzean (teoria eta praktika zatietan).
Ohiko deialdian aurkeztu eta irakasgaia osoa gainditu ez duen ikasleren batek bi zatietako bat gainditu balu (teoria ala praktika), gainditutako zatian lortutako nota gordeko zaio; beraz, ezohiko deialdian gainditu ez duen zatia egitea nahikoa izango da. Nota hori gorde nahi ez bada, kalifikazio hobea lortzeko, erabaki horren berri eman behar zaio irakasleari, posta elektronikoz eta, beranduenez, azterketa eguna baino astebete lehenago.
Ebaluazio globalaren proba idatzia egiten ez bada, ebaluazioari uko egin zaiola ulertuko da.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
* Irakasgaiko alegiazko gelan publikatutako materiala: egela.ehu.eus
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
- Redes de Computadoras. Un enfoque descendente - J.F. Kurose and K.W. Ross. 7ª/8ª ed. Pearson, 2017/2021.
- Redes de Computadoras. A.S. Tanenbaum, D. J. Wetherall. 5ª ed. Pearson 2012.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Laborategi prestakuntzarako:
- CCNA 3 y 4. Prácticas de laboratorio. 3a edición. Pearson Educación 2004
- CCNA 3 y 4. Guía del segundo año. 3a edición. Pearson Educación 2004
Beste gai zehatzetarako:
- Haririk gabeko LAN: 802.11 Wireless LAN Fundamentals, P. Roshan and J. Leary, Cisco Press, 2004.
- Sare lokalen kableatua: LAN Wiring. 3a ed. James Trulove. McGraw-Hill 2006.
- Redes para larga distancia: Redes e infraestructuras de telecomunicación
Pablo Padilla de la Torre, José Luis Padilla de la Torre, Miriam M. López Pérez PEARSON EDUCACIÓN, S.A., Madrid, 2014 ISBN: 978-84-9035-416-2
-IP bideratzea:
Network Routing. - Deep Medhi and Karthik Ramasamy. 2ª ed. Elsevier, 2018.
IP Routing. 1a ed. Ravi Malhotra. O’Reilly 2002.
OSPF. 1a ed. John T. Moy. Addison Wesley 1998.
BGP. 1a ed. Iljistch van Beijnum. O’Reilly 2002.
Aldizkariak
IEEE JOURNAL ON SELECTED AREAS IN COMMUNICATIONS. https://www.comsoc.org/publications/journals/ieee-jsac
Web helbideak
* Ikasgaiaren ikasgela birtuala: egela.ehu.eus
* Oinarrizko liburuaren hainbat material eskuratzeko: https://www.pearson.com/us/higher-education/program/Kurose-Computer-Networking-A-Top-Down-Approach-7th-Edition/PGM1101673.html
* Dohan eskuragarri dagoen aukerazko liburu bat gai askotan osagarri izan daitekena: www.tcpipguide.com/free/index.htm
* Beste informazio iturri erabilgarriak:
- Sare diseinuaren CISCO gidaliburuak:
www.cisco.com/en/US/netsol/ns815/networking_solutions_design_guidances_list.html
- ISOC argitarapenak: www.internetsociety.org/publications/
- Segurtasuna:
* INCIBE: https://www.incibe.es/protege-tu-empresa/guias
* ccn-cert: www.ccn-cert.cni.es
* NIST: csrc.nist.gov/publications/
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- ARRUE RECONDO, MYRIAM
- PEREZ DE LA FUENTE, JESUS MARIA
- RIVADENEYRA SICILIA, JOSE MARIA
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:00-13:30 (1) | 09:00-10:30 (2) |
Irakasleak
01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:30-12:00 (1) |
Irakasleak
46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 17:00-18:30 (1) | 14:00-15:30 (2) |
Irakasleak
46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 15:30-17:00 (1) |