XSLaren edukia

Konputagailu bidezko Grafikoak26217

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26217

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4050
Laborategiko p.2040

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Konputagailu bidez eszenategi birtualen irudiak sortzen ikastea da helburu nagusia. Horretarako objektuen adierazpide nagusiak azaldu eta objektuei aldaketak eragiten ikasiko da. Bestalde, kameraren kontrolerako algoritmoak eta kameraren ikuspegiaren araberako irudiak lortzeko jakin beharrekoa azalduko da.



Irakasgai hau Konputazioa adarreko irakasgai bat da, hirugarren mailako lehenengo lauhilekokoa. Grafikoen inguruko lehenengo irakasgaia da eta bigarren lauhilekoan jarraipena du 'Bistaratze eta Ingurune Birtualak' irakasgaian. Programazioa eta oinarri matematikoak oso garrantzitsuak dira irakasgaia era egokian aurrera eramateko. Alde batetik, aljebra matriziala eta, bestetik, C lengoaian programazioa funtsezkoa dira irakasgai honetan.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaia gaindituz gero, ondoko emaitzak lortuko dira:



.- Grafikoen oinarri matematikoak ezagutzea eta ulertzea

.- Aplikazio grafikoak garatzeko erabiltzen diren liburutegiak ezagutzea eta erabiltzea

.- Aplikazio grafikoak garatzeko ezagutzaz jabetzea

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. gaia.- Sarrera eta oinarrizko kontzeptuak

1.1 Irudiak sortzean aurkituko ditugun arazoen berri eman eta arazoei aurre egiteko teknikak

azalduko dira.

1.2 Adierazpide diskretuak eragindako aliasing efektua.

1.3 Marrazketarako oinarrizko funtzioak.



2. gaia.- Aldaketa geometrikoak

2.1 Hiru dimentsioetako objektuei eragin diezazkiekegun aldaketak.

2.2 Matrize bidezko adierazpena.

2.3 Koordenatu homogeneoak.

2.4 Aldaketen kateaketa.



3. gaia.- Erreferentzi sistemak

3.1 Erreferentzi sistemak. Kamerak.

3.2 Erreferentzi sistema aldaketak.

3.3 Erreferentzi sistema aldaketen adierazpide matriziala.

3.4 Proiekzioak: perspektiba eta paraleloa

3.5 Mugaketa. Pantailaratzea.



4. gaia.- Objektuen adierazpideak

4.1 Hiru dimentsioetarako adierazpideen sailkapena.

4.2 Eredu ezberdinen erabilerak.



5. gaia.- Argien eragina.

5.1 Argiztapen globala eta interpolazioa.

5.2 Argi-iturri motak.

5.3 Objektuen materialaren portaera argiarekiko. Puntu batean argiaren eraginaren kalkulua.

5.4 Soluzio globalak. Itzalak. Gardentasuna.



6. Gaia.- Ikusgaitasuna eta irudiak sortzeko algoritmoak.

6.1 Ikusgaitasunaren arazoa.

6.2 Z-buffer, ray-tracing...

6.3 Irudi errealen eta birtualen nahasketa.



MetodologiaToggle Navigation

Ikasleak eskola orduetan bi motako saioak izango ditu, alde batetik irakasleak gidatutako saioak eta bestetik ikasleek laborategian egingo dituzten praktikei dagozkienak. Irakasleak gidatutako eskoletan azalpen teorikoak jasoko ditu ikasleak, azalpen horiek hainbat kasutan, era aktiboan eta ikasleen arteko kolaborazioan oinarritutako metodologiak erabiliz izango dira, beste hainbatetan, ordea, ohiko eskola magistralak izango dira.

Laborategiko praktikak, bestalde, ikasleek beraiek garatu beharko duten lana aurreratzeko erabiliko dira. Lan hori guztia laborategian bukatzen ez bada ikasleek ikasgelaz kanpoko orduetan bukatu beharko dute. Laborategiko lana egin ahal izateko irakasleak azaldutako teknika eta algoritmoak aplikatu beharko dira, beraz, teknika horiek barneratzeko hainbat denbora beharko dute ikasleek ikasgelako orduez gain. Batez ere eskolan azaldutakoa barneratzeko behar den denbora da eskolaz kanpoko jardueretan aurreikusitako denbora: bai azterketarako eta bai laborategiko lana egiteko beharrezkoa izango baita kontzeptuak ondo barneratzea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ehunekoak eta ebaluazio motak hurrengo ataletan zehazten dira (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Bi bide nagusi daude ikasgaia gainditzeko: ebaluazio jarraitua eta ebaluazio globala. Ebaluazio jarraitua da lehenetsia, eta ikaslearen parte hartze aktiboa eskatzen du; beraz, ikasleak eskoletara eta laborategietara etorri beharko du, haietan parte hartu, eta proposatutako jarduerak (ariketak, lanak, praktikak...) egin beharko ditu eskatzen diren epeetan.

Dena den, ikasleak ebaluazio globala eskatzeko eskubidea dauka eta, ebaluazio jarraituak eskatzen dituen baldintzak bete arren, ebaluazio globalaren bidetik joango dela erabaki dezake eta jakinarazi beharko du 12. astearen inguruan, edo lehenago, jakinarazi beharko dio irakasleari hautua.

Bai ebaluazio jarraituan eta bai ebaluazio globalean proba idatzia eta lan praktikoak egin beharko dira. Lan praktikoak laborategietako saioetan eta proiektu luzeago batean banatzen dira.



Ebaluazio globalaren kasuan lan praktikoa aurkeztu beharko da azken azterketa idatziaren data baino lehen.



Lan praktikoetan, banakako elkarrizketak egingo dira kasu hauetan: i) lana zuzentzean zati bat edo osoa beste lan baten kopia bat dela antzematen bada (kopiatu izana ziurtatuz gero, zuzenean ez gainditutzat emango da ikasgaia eta zigor neurriak aztertuko dira) ii) lana laborategian presentzialki garatzen ez bada (esate baterako 2. deialdian)



Proba idatziaren pisua %35 izango da eta gutxienez 3.75 atera beharko da (10etik)

Laborategietako lanek %15eko pisua izango dute eta gutxienez 4 atera beharko da %10etik.

Garatu beharreko proiektuak %50eko pisua izango du. Proiektuan ere gutxienez 4a atera beharko da (10etik).











Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdiko ebaluazio globalaren orientazio berdinak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

MAKAZAGA, J. eta LASA, A. "Ordenadore Bidezko Irudigintza", UEU 1998

FOLEY, J.D., VAN DAM, A., HUGHES, J. and FEINER, S.K. "Computer Graphics: Principles and Practice", 2nd edition in C. Addison-Wesley. 1996

HEARN, D. and BAKER, M.P. "Computer Graphics with OpenGL". 3rd. ed. Prentice-Hall. 2004

WATT, A. "3D Computer Graphics". Addison-Wesley. 2000

DELRIEUX C. and BAMBINI J.. "Computación Gráfica" http://www.dc.uba.ar/people/materias/cgr/util.htm - UBA (Universidad de Buenos Aires) 2003.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Akenine-Möller, T. Haines, E. eta Hoffman N. Real-Time Rendering ISBN-13: 978-1-56881-424-7

Web helbideak

http://www.opengl.org/
http://www.eg.org/
http://education.siggraph.org/


5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • FERNANDEZ GOMEZ DE SEGURA, ELSA
  • MAKAZAGA ODRIA, JOSEBA
  • VADILLO JUEGUEN, JON

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30 (1)

09:00-10:30 (2)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:00 (1)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30 (1)

Irakasleak

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:30 (1)

14:00-15:30 (2)

Irakasleak

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00 (1)

Irakasleak