Breadcrumb

Información - Alumnado: Nuevo Alumnado - Información de Interés

Informazio interesgarria

UPV/EHUko ikasketetan erabiliko dituzun aplikazio informatiko erabilgarrienei buruzko jarraibideak.


Eskolako web gunean (https://www.ehu.eus/eu/web/bilboko-ingeniaritza-eskola), beste informazio interesgarrien artean, gehien erabiltzen diren aplikazio informatikoetarako sarbidea duzu: Informazio praktikoa/Aplikazio erabilgarriak

Egutegia eta ordutegia

Egutegia eta ordutegiak atalaren barruan 2023/2024 ikasturteko ordutegiak-an WebUntis aplikazioa daukazu, ordutegiak titulazioka, ikasturteka eta taldeka ikusteko.

Aplikazio informatiko erabilgarriak

Aplikazio baliagarriak atalean klik eginez hurrengo aplikazio informatikoetan sar zaitezke:

  • GAUR: (aplikazioa eskuragarri Google Play-en eta Apple Store-en). Jakinarazpenak irakasgai bat kalifikatzen den bakoitzean. Matrikularen, espedientearen, ordutegien eta abarren kontsulta...
  • eGela: (aplikazioa eskuragarri Google Play-en eta Apple Store-en). Irakaskuntza arauturako plataforma.
  • eGelapi: Irakaskuntza ez-arauturako plataforma.
  • WebUntis: (aplikazioa eskuragarri Google Play-en eta Apple Store-en). Ordutegien kontsulta, titulazioaren, irakasgaien, taldearen eta abarren arabera.
  • Bilatu: UPV/EHU osoko direktorioa UPV/EHUko langile guztien posta elektronikoak eta harremanetarako telefonoa kontsultatzeko.
  • www.office.com --> Microsoft 365 kontua (aplikazioa eskuragarri Google Play-en eta Apple Store-en). 
    • Outlook: Erabilera akademikorako posta elektronikoa.
    • One Drive: Hodeian fitxategien biltegiratzea (1 TB)
    • Word, Excel, PowerPoint....
UPV/EHU-ko aplikazioetan sartzeko beharrezkoak dira matrikula egitean eman dizkizuten LDAP egiaztagiriak (erabiltzailea eta pasahitza). Egiaztagiriak PERTSONALAK eta BESTERENGANAEZINAK dira. Beharrezkoak dira ere Informatika Geletan ordenagailuak erabiltzeko.

Microsoft 365-en kasuan, autentifikazioa UPV/EHUko helbide elektronikoaren (xxxxx@ikasle.ehu.eus) eta pasahitz korporatiboaren bidez egiten da.

Oharra: Mozilla Firefox edo Google Chrome nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen da.

Bestelako informazio interesgarria

Ostatuakhttps://www.ehu.eus/eu/web/bizkaia/ostatua

Nola iritsihttps://www.ehu.eus/eu/web/bizkaia/nola-iritsi

Informazio osagarria