HEFA Fakultateko GRADUAK

info_antro

Gizarte Antropologiako Gradua

Gizarte Antropologiak giza esperientzia eta haren dibertsitatea aztertzen ditu, denboran eta espazioan, eta, horrez gainera, gaur egungo gizarte gertaerak, hala nola desberdintasun sozioekonomikoak; identitate etnikoak, klaseak, generoak, erlijioak eta adina; immigrazioa eta gizarte politikak; herri kulturaren eta kultura tradizionalaren adierazpen konplexuak eta gizarte eta kultura aldaketa egoeren ondorioak.

Gizarte Antropologiako Graduak gizarte bizitzaren konplexutasuna aztertzeko tresna teorikoak eta praktikoak emango dizkizu. Hala, jakintza horiek aplikatzeko gai izango zara bai gizarte eta kultura desberdinen azterketan eta ulermenean, bai gaur egungo gaien analisian, landa lanen eta esku hartzeen bidez. Azken batean, gizartearen gaineko foku anitzeko erradiografia zabala eta zehatza eskuratuko duzu.

Laugarren mailan, gainera, nahitaezko kanpoko praktiken bidez, bertatik bertara eta sakontasunez ezagutuko dituzu antropologoen lanak.

Informazio zehatzagoa hurrengo esteketan aurkituko duzu:  Gizarte Antropologiako Gradua (matrikulaikasketa planairakasleakegiaztapena, jarraipena eta akreditazioa)