2016/17 IKASTURTEAN LEHEN HEZKUNTZA GRADUA HIRUELEDUNA
Lehenengo argitaratze data: 2016/05/30
Bilboko Irakasleen U. Eskolan 50 plazako taldea sortuko dugu adar hirueledunean:
-
Lehen mailan emango dira:
- 5 irakasgai gaztelaniaz
- 4 irakasgai euskaraz
- Irakasgai 1 ingelesez
- Hurrengo ikasturteetan ere irakasgaiak euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz ikasteko aukera izango duzu.
- 4. mailan Atzerriko Hizkuntzako Minorrean derrigorrez matrikulatu beharko duzu eta horretarako, hasi aurretik B2a izan beharko duzu.
- Gradua bukatzerakoan zure txostenean Gradua hirueletan egin duzula adieraziko da; euskarazko C1 maila lortu ahal izango duzu eta Atzerriko Hizkuntzako mentzioa eskuratuko duzu.
LEHEN MAILAKO MATRIKULA DATAK
Ekainaren 20-24 bitartean, ikasleek Lehen Hezkuntza Graduan izena ematea berrestu ahal izango dute, eta euskara edo hirueledun ereduen artean aukeratu. Komenigarria da eleaniztun plana aukeratuko duten ikasleek euskarazko B2 mailaren eta ingelesezko B1mailaren baliokidea izan daitekeen gaitasun linguistiko edukitzea matrikula egiterakoan.
2016/17 ikasturtean UPV/EHUn sartzeko egin beharreko tramiteen egutegia: https://www.ehu.eus/eu/web/unibertsitaterako-sarbidea/home/egutegia
Harremanetarako: sarrera@ehu.eus / 946015555