ANA JESUS ARRUARTE LASA
- Ezagutza arloa
- Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
- Saila
- Lengoaia eta Sistema Informatikoak
- Ikastegia
- Informatika Fakultatea
- Posta elektronikoa
- a.arruarte@ehu.eus
Ana Arruarte Informatikan doktorea da (1998), Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU. Gaur egun, unibertsitate horretako Lengoaiak eta Sistema Informatikoak sailean dihardu unibertsitteko irakasle titular gisa. Honako arlo hauetako ikasgaiak irakasten ditu gradu eta master mailetan: Programazioa, Datu-baseak, Gomendio-sistemak eta Hezkuntzarako Informatika.
Laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik GaLan ikerkuntza-taldeko (https://galan.ehu.eus) kide da. Bertan, bere ikerketa-lana egiten du Hezkuntzarako Informatika diziplinarteko arloan. Funtsean, honako gai hauek landu ditu: ezagutzaren eskuratzea, ikasleen modelizazioa, laburpenen ebaluazio automatikoa eta kontzeptu-mapak. Gaur egun, batez ere, honako gai hauetan ari da lanean: testuliburu elektronikoetatik, eta heuristikoak, ikaste automatikoa eta lengoaia naturalaren prozesamenduaren bidezko teknikez baliatuz, ikaste-domeinuaren sorkuntza erdiautomatikoa; kulturaniztun ikasketa-tresnen garatzea; eta, gomendio-sistemak eta konfiantza-ereduak hezkuntzan.
Gainera, Eusko Jaurlaritzako talde kontsolidatu izaera duen Adian ikerketa-taldeko kide da eta UPV/EHUko irakaskuntza egituratutako ITForja taldeko kide.