OSCAR VEGAS MORENO
- Ezagutza arloa
- Psikobiologia
- Saila
- Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapena
- Ikastegia
- Psikologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- o.vegas@ehu.eus
Oscar Vegas 1997.urtean lizenziatu zen eta 2004.urtean UPV/EHUko Psikologiako Fakultatean doktorego tesia defendatu zuen. Orain, Psikologia Fakultateko irakasle titularra da, psikobiologiako jakintza arloan. Psikologiako Titulazioako koordinatzailea izan da; kanpoko praktiken eta gradu osteko dekanordea; eta azkeneko urteetan Oinarrizko Psikologia Prozesuen eta euren garapena saileko idazkari akademikoa da
Bere ikerketa jarduera UPV/EHUko psikobiologiako laborategiab hasi zen doktorego tesiarekin: “Estrés Social, Estrategias de Afrontamiento y Desarrollo Tumoral: implicaciones conductuales, inmunitarias y neuroquímicas”. Gaur egun, psikobiologiako ikerketa talde sendo bat zuzentzen du, non psikoneuroinmunologiako eremuan 2 ikerketa lerroetan aktiboki parte hartzen ari da. Biodonostia osasun-ikerketa institutuko kidea da, eta “Haurtzaroa eta ingurumena” (INMA) estatuko ikasketan parte hartzen du.
Argitrapenak: Arrakasta handiko 21 artikulu; liburu bat eta liburu baten kapitulu bat argitaratu ditu. Kongresuetan 43 lan aurkeztu ditu, horietako 25 lan aldizkari internazionaletan argitaratu diren.
Finantziatuta izan diren 16 ikerketa proiektuetan parte hartu du, horietako 3tan ikertzaile nagusia delarik. Doktorego tesiaren ostean Rochester-reko Unibertsitatean 6 hilabeteko egonaldia egin zuen, eta geroago bertan irakasle gonbidatu gisa 3 hilabete pasa zituen. 3 doktorego tesi zuzendu ditu, eta 2 ikerketa seiurtekoak lortu ditu (CNEAI).