FRANCISCO DE LA HOZ MENDEZ
- Ezagutza arloa
- Matematika Aplikatua
- Saila
- Matematika
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- francisco.delahoz@ehu.eus
Matematikan lizentziaduna (2002) UPV/EHUn. Sistemetako Informatikan ingeniari teknikoa (2004) UNEDen. Analisi Matematikoko Ikasketa Aurreratuen ziurtagiri-diploma (2004) UPV/EHUn. Matematikan doktorea ezohiko sariarekin (2007) UPV/EHUn. Ingeniaritza Informatikoan graduduna (2016) UNEDen.
2011ko ekainaren 1etik aurrera irakasle gehitua UPV/EHUn, gaur egun Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultateko Matematika Sailari atxikita dago. Irakasle bisitaria (2010) izan da University of California Santa Barbarako (UCSB) Department of Mathematicsen. JCRn indexatutako aldizkarietan 26 artikulu dauzka. Horretaz gain, CNEAIk aitortutako hiru seiurteko dauzka, eta hiru irakaskuntza bosturteko. Irakasle osoa izateko UNIBASQeko akreditazioa dauka.
Bere ikerkuntza lerroa deribatu partzialezko ekuazioen zenbakizko analisian zentratuta dago.
Web orrialdea: https://sites.google.com/view/dlhm