ION ARRIETA VALERO
- Ezagutza arloa
- Filosofia Morala
- Saila
- Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia
- Ikastegia
- Arte Ederren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- ion.arrieta@ehu.eus
Ion Arrieta Valero Filosofian lizentziatua da (UPV/EHU, 2009, Karrera Amaierako Saria), bi master ditu (“Filosofia, Zientzia eta Balioak” eta "Máster de Formación del profesorado"), eta Filosofian doktorea da (UPV/EHU eta UNAM, 2016, Aipamena: Cum Laude). CWRU Western Reserve University (Cleveland) eta Erasmus MC University Medical Center (Rotterdam) zentroetan egin ditu ikerketa egonaldiak, eta hainbat talde eta ikerketa proiektutan elkarlanean aritu da. Gaur egun, AKTIBA-IT (prAKTikak, Ikasketa eta BAlioak Ikerketa Taldea) ikerketa taldeko kidea da. Bere ikerketaren emaitzak hainbat kongresutan zabaldu ditu, eta hainbat kongresuren antolaketan lagundu du. 2013az geroztik, irakaslea da UPV/EHUn. Intereseko gaiak ditu Etika eta Filosofia Politikoa, Medikuntzaren Filosofia eta Bioetika (zehazki, Etika Klinikoa edota Etika Asistentziala). Gaur egun UPV/EHUko Filosofia Graduko koordinatzailea da.