Hezkuntza berrikuntzarako hiru proiektu berri.
Hezkuntza berrikuntzarako hiru proiektu berri.
Lehenengo argitaratze data: 2018/03/05
Gasteizko Ingeniaritza Eskolak konpromiso iraunkorra du irakaskuntza jardueraren kalitatearekin. Agerikoa da irakasleek irakaskuntza metodologia aktiboen inplementazioarekin eta zeharkako konpetentzien garapenarekin duten konpromisoa.
Horren guztiaren ondorioz, diruz lagundutako hezkuntza berrikuntzarako honako 3 proiektu hauek eman dizkio UPV/EHUk:
- Prestakuntzako Etengabeko Ebaluazioko Hezkuntza Berrikuntzarako Talde Aditua (HBT Aditua modalitatea): 3500 euro; Ainhoa Álvarezek zuzenduko du
- Ingeniaritzako graduetan kultura zientifikoa txertatzea: 2000 euro; José Manuel López Guedek zuzenduko du
- Ingeniaritza Mekanikoko Graduko irakasgaietan genero ikuspegiak txertatzea, zaintza konpetentziak garatzeko metodologia aktiboen erabileraren bidez: 1000 euro; ikertzaile nagusia Amaia Calleja izango da.
Proiektu horiek egun indarren dauden beste batzuei gaineratuko zaizkie. Haien artean, honako hauek azpimarra daitezke:
- Baliabideen aprobetxamendua: erreaktibo kimikoen eta laborategiko materialaren erosketa arduratsua eta jasangarria; Gorka Gallasteguik zuzentzen du, Campus Bizia Lab programaren barruan (2017ko urrian eman zen).
- Lankidetza lana: diziplina anitzeko jardueren ebaluazio objektiborako tresnen diseinua, Naiara Rojok koordinatua eta 2.000 eurokoa (aurreko deialdian emandako hezkuntza berrikuntzarako proiektua).
- Haize-sorgailu eolikoko optimizazioa: potentzia-hobekuntza proposamenak eta ordezko eraikuntza-materialeko proposamenak, Ana Boyano, Bizia Lab Campus barruan, 2017, urrian emanda, liderra izanda.
Zorionak proiektu horietan inplikatutako irakasle guztiei.