Gaia

XSLaren edukia

Europako herrien Nazioarteko Harremanak eta Diplomazia

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Bietakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Europar Batasuneko Instituzioak eta bertan europar herriek dituzten funtzio politikoak aztertu nahi dira. Era berean, nazioarteko instituzioak oinarri hartuta, Europako herriek dituzten funtzio politikoak ere aztertuko dira. Eta azkenik, Europako herrien irudikapena beste herri batzuetan eta diasporaren antolaketa.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
BLAS MENDOZA, ASIEREuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaPolitika eta Administrazio Zientziaasier.blas@ehu.eus
ESCAJEDO SAN EPIFANIO, LEIREEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebidunaKonstituzio Zuzenbidealeire.escajedo@ehu.eus
FILIBI LOPEZ, IGOREuskal Herriko UnibertsitateaDoktore IkertzaileakDoktoreaElebidunaNazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanakigor.filibi@ehu.eus
PEREA OZERIN, IRATXEEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaNazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanakiratxe.perea@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Europar erakundeak identifikatu eta hauetan europar herrien papera eta estrategiak identifikatzea.33.0 %
Nazioarteko erakundeak identifikatu eta hauetan europako herrien papera eta estrategiak identifikatzea.33.0 %
Europako herrien nazioarteko ordezkaritza eta diaspora antolatzeko estrategiak diseinatzeko gaitasuna izatea.33.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala203050
Mintegia101525
Gelako p.101525

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Azalpen teorikoak20.048 %
Irakurketak28.00 %
Jarduera gainbegiratuak32.00 %
Kasu praktikoen ebazpena20.052 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea40.0 % 60.0 %
Portafolioa60.0 % 40.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

EHUko araudiaren arabera (Unibertsitateko masterretako ikasleen jarraitzeko arauak, 2. artikulua) ikasleak lau deialdi izango ditu irakasgai bakoitzean, ikasture bakoitzena bi alegia. Lehen deialdia ohiko deialdia izango da, eta gainontzekoak ez ohikoak.

Ikasleak uko egin ahal izango dio deialdi bakoitzari. Ukoa idatziz adierazi beharko dio dagokion irakasleari, irakasgaiaren irakaskuntza aldia amaitu baino lehen. Uko eginez gero, deialdia ez da kontuan hartuko.

Ohiko deialdian bi oinarri izango ditu ebaluazioak: bertaratzea eta parte-hartzea; eta portafolioa.

BERTARATZEA ETA PARTE HARTZEA

Ikasleak ikastaroko jardueretan izan duen partehartzea baloratuko da: saio presentzialetara etorri izana, plataforma birtualeko jardueretan (foroak, materialen erabilera) parte hartu izana, agindutako ariketak egin izana, eta abar.

Irizpide honen arabera, kalifikazioaren % 40 lortuko da.

PORTAFOLIOA

Ikastaroko jardueretan egindako ariketa guztiak bilduko ditu portafolioak: lan idatziak, aurkezpenak, foroetako partehartzeak, e.a.

Portafolioan bi alderdi ebaluatuko dira:

-Ariketen edukiaren kalitatea: gogoetaren sakontasuna, koherentzia eta logika, oinarri teorikoa, sintesi ahalmena, eta abar.

-Ariketen aurkezpen formala: hizkuntzaren zuzentasun eta argitasuna, erabilitako baliabideen egokitasuna, egitekoak garaiz egitea, eta abar.

Irizpide honen arabera kalifikazioaren % 60 lortuko da, honela banatuta: kalitatea % 50; aurkezpen formala % 10.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ez ohiko deialdietan, ikaslelak ikastaroko portafolioa osatu beharko du. Jarduerak jadanik errepikatzerik ez dagoen kasuetan (adibidez foroetako ekarpenak, taldea jadanik desegin egin delako) irakasleak zeregin osagarriak ezarriko ditu, portafolioa osatzeko.

Portafolioa aurreko atalean azaldutako irizpideen arabera ebaluatua izango da. Ebaluazio honek kalifikazioaren % 100 osatuko du.

Irakasgai-zerrenda

1) Geopolitikari gerturapena: Europako herrien papera.

2) Nazioarteko erakundeak eta harremanak: Europako herrien papera.

3) Diplomaziari gerturapena eta diasporaren antolakuntza eta papera.

4) Europar Batasuneko Erakundeak, funtzioak eta politikak: herrien papera

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

- Anderson, Perry (2012): El viejo nuevo mundo. Madrid: Akal.



- Bauböck, R. and Faist, T. (2010): Diaspora and Transnationalism: Concepts, Theories and Methods. Amsterdam University Press.



- Constantinou, C. M., Kerr, P. and Sharp, P. -Eds.- (2016): The SAGE Handbook of Diplomacy. UK: SAGE.



- López-Davalillo Larrea, Julio; Martín Roda, Eva María (2017): Geopolítica. Claves para entender un mundo cambiante. Madrid: Editorial Universitaria Ramón Areces.



- Peterson, J. and Shackleton, M. -Eds.- (2012): The Institutions of the European Union (The New European Union Series). Oxford University Press.

Oinarrizko bibliografia

Baños, Pedro (2018): El dominio mundial: elementos del poder y claves geopolíticas. Barcelona: Ariel.

Bzrezinsi, Zbigniew (1998): El gran tablero mundial: la supremacía estadounidense y sus imperativos geoestratégicos. Barcelona: Paidos.

Fontana, Josep (2011): Por el bien del Imperio. Una historia del mundo desde 1945. Barcelona: Ediciones de Pasado y Presente.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Cogan, J. K., Hurd, I., Johnstone, I. (2016): The Oxford Handbook of International Organizations. Oxford University Press.



Hill, C., Smith, M. and Vanhoonacker, S. (2017): International Relations and the European Union. Oxford University Press.

Estekak

https://europa.eu



https://www.consilium.europa.eu/







XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak