Gaia

XSLaren edukia

Ekonomia, eredu sozialak eta lurralde eskalak, subiranotasunaren ikuspegitik

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Bietakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Irakasgai honen helburua da subiranotasunaren gaia esparru sozioekonomikotik aztertzea. Zentzu honetan, estatuz azpilko lurraldeen garapenerako potentzialitatearen analisia landuko dugu, arreta berezia eskainiz gai ekonomiko eta sozialei buruz erabakitzeko eta kudeaketarako ahalmenaren kokapen eta banaketak garapen horretan izan dezakeen eraginari. Hurbilketa teorikoagoen osagarri gisa, subiranotasun prozesu konplexu eta dinamikoetan murgildurik dauden Europako Herrien errealitateen analisiak ere izango ditugu aztergai.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
BARRUTIA ETXEBARRIA, XABIEREuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebidunaEkonomia Aplikatuaxabier.barrutia@ehu.eus
GARMENDIA ALBARRACIN, JOSEBA MIKELEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitate-Eskolako Irakaslego TitularraDoktoreaElebidunaEkonomia Aplikatuajoseba.garmendia@ehu.eus
PERMACH MARTIN, JOSEBA JAKOBEEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego ElkartuaElebidunaSoziologiajoseba.permach@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Berezko nortasun sendoa duten Estatuz azpiko lurraldeen potentzialitatearen analisiari Ekonomia Zientziaren adar desberdinetatik egiten diren ekarpen teoriko eta eztabaida ildo nagusiak ezagutzea eta horiei buruz hausnartzea.20.0 %
Ezaguerak Europako Herrien, eta bereziki Euskal Herriaren, tokiko garapen eta garapen endogenorako potentzialtasunari buruzko analisi konparatiboei eta kasuko azterketei aplikatzea.20.0 %
Garapen sozioekonomikoko lurralde-dinamiken osagai erabakigarriei buruzko funtsezko informazio lortzeko eta aztertzeko trebetasunak garatzea; arreta berezia eskainiz subiranotasuna eta erabakitzeko gaitasunarekin lotutako gaiei.20.0 %
Subiranotasun sozioekonomikoa eta lurralde-eskalaren arteko auziari buruzko ikerkuntza proiektu berritzaile, lehiakor eta kalitatezkoak diseinatu eta burutzea, ikuskera integral eta disziplina anitzeko batetik, erantzukizun sozial eta etikoari buruzko hausnarketak ere izango dituena.20.0 %
Ikerkuntza jarduerak euskaraz burutzeko gaitasuna baita horietatik erator daitezkeen emaitza zientifikoen komunikazioa egiteko ere, kalitatezko testuak sortzeko gaitasuna barne.20.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala2537.562.5
Mintegia12.518.831.2
Gelako p.12.518.831.2

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Azalpen teorikoak24.048 %
Irakurketak35.00 %
Jarduera gainbegiratuak40.00 %
Kasu praktikoen ebazpena26.052 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea40.0 % 60.0 %
Portafolioa60.0 % 40.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

EHUko araudiaren arabera (Unibertsitateko masterretako ikasleen jarraitzeko arauak, 2. artikulua) ikasleak lau deialdi izango ditu irakasgai bakoitzean, ikasturte bakoitzean bi alegia. Lehen deialdia ohiko deialdia izango da, eta gainontzekoak ez ohikoak.



Ikasleak uko egin ahal izango dio deialdi bakoitzari. Ukoa idatziz adierazi beharko dio dagokion irakasleari, irakasgaiaren irakaskuntza aldia amaitu baino lehen. Uko eginez gero, deialdia ez da kontuan hartuko.



Ohiko deialdian bi oinarri izango ditu ebaluazioak: bertaratzea eta parte-hartzea; eta portafolioa.



BERTARATZEA ETA PARTE HARTZEA

Ikasleak ikastaroko jardueretan izan duen partehartzea baloratuko da: saio presentzialetara etorri izana, plataforma birtualeko jardueretan (foroak, materialen erabilera) parte hartu izana, agindutako ariketak egin izana, eta abar.



Irizpide honen arabera, kalifikazioaren %40 lortuko da.



PORTAFOLIOA



Ikastaroko jardueretan egindako ariketa guztiak bilduko ditu portafolioak: lan idatziak, aurkezpenak, foroetako partehartzeak, e.a.



Portafolioan bi alderdi ebaluatuko dira:

-Ariketen edukiaren kalitatea: gogoetaren sakontasuna, koherentzia eta logika, oinarri teorikoa, sintesi ahalmena, eta abar.

-Ariketen aurkezpen formala: hizkuntzaren zuzentasun eta argitasuna, erabilitako baliabideen egokitasuna, egitekoak garaiz egitea, eta abar.



Irizpide honen arabera kalifikazioaren %60 lortuko da, honela banatuta: kalitatea %40; aurkezpen formala %20.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ez ohiko deialdietan, ikasleak ikastaroko portafolioa osatu beharko du. Jarduerak jadanik errepikatzerik ez dagoen kasuetan (adibidez foroetako ekarpenak, taldea jadanik desegin egin delako) irakasleak zeregin osagarriak ezarriko ditu, portafolioa osatzeko.



Portafolioa aurreko atalean azaldutako irizpideen arabera ebaluatua izango da. Ebaluazio honek kalifikazioaren % 100 osatuko du.

Irakasgai-zerrenda

GAITEGIA - EKONOMIA, EREDU SOZIALAK ETA LURRALDE ESKALAK, SUBIRANOTASUNAREN IKUSPEGITIK



1- Europako herriak eta garapen sozioekonomikoa: potentzialitatea eta mugak



Estatuz azpiko espazioen garrantzia ekonomia globalean: ekarpen teoriko nagusiak eta ebidentzia enpirikoa Europan



2- Ehun produktiboaren dinamika eta bereizgarriak: egitura, agenteak, baloreak, politikak



Kultur eta antolaketa mailako ezaugarri espezifikoek Herrien garapen produktibo/industrialean duten eraginaren analisia: ereduak eta proposamenak



3- Fiskalitatea eta finantza publikoak: eskumenen banaketa ereduak



Erakunde arteko harreman ereduen analisia, baliabide publikoen erabakimen eta kudeaketa-ahalmenaren banaketari dagokionez



4- Lan harremanen artikulazioa: legedia, negoziazio eremuak, agenteak



Kapital/lana harremana eta lurralde ereduak: eskumenen banaketa eta sindikatuen eta enpresarien erakundeen errealitate eta dinamika espezifikoak



5- Gizarte ongizatea eta kohesioa: gobernantza estrategiak eta eremuak



Eskumen eta kudeaketa ereduak arlo sozialean, legitimazio politikoaren eta herritarren ongizatearen ikuspegitik



Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Egela plataforman eskuragarri egongo diren material eta edukiak

Oinarrizko bibliografia

ARIZKUN, Alejandro; GALARZA, Enrique; eta GOMEZ URANGA; Mikel (koord). (1998). Soberanía Económica y Globalización en Euskal Herria. Bilbo: Manu Robles-Arangiz Institutua.



JUBETO, Yolanda; MARILUZ, Solange; ZURBANO, Mikel (koord) (2002): Euskal Herriko ekonomia. Eraldaketa sozioekonomikoak Europako Batasuneko integrazio-prozesuan. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ARANGUREN QUEREJETA, Mª JOSE; MAGRO MONTERO, Edurne; NAVARRO ARANCEGUI, Mikel; VALDALISO GAGO, Jose Mª. (2012). Estrategias para la construcción de ventajas competitivas regionales: el caso del País Vasco. Donostia: Orkestra-Instituto Vasco de Competitividad.







ARANTZABAL, Oskar; BAKAIKOA, Baleren; BARANDIARAN, Joseba; BUENO, Gorka; DE LA FUENTE, Mikel. (2017). Irakaspen sozioekonomikoak Eskozia eta Kataluniako prozesuetatik, Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.







BORJA, Anton. (2013). Debilidades, fortalezas y efectos de la crisis económica en el tejido productivo vasco. Gaindegia.







COOKE, Phil. eta MORGAN, Kevin. (1998). The Asssociational Economy. Firms, Regions, and Innovation. Oxford: Oxford University Press.







KEATING, Michael. (2004). Regions and regionalism in Europe. (16 ed.). London: Edward Elgar Publishing.







URIARTE, Pedro Luis. (2016). Nuestro concierto: claves para entenderlo. Bilbo.







ZURBANO, Mikel. (2005). ¿Las regiones como sujetos de la economía global. Euskadi en la gobernanza multidimensional¿. Ekonomiaz, 58, 196-231.

Aldizkariak

Ekonomiaz - Revista Vasca de Economía



European Planning Studies



Gizarte Ekonomiaren Euskal Aldizkaria - Revista Vasca de Economía Social



Revista Vasca de Administración Pública



Estekak

-Euskal Herriko Ekonomia eta gizarte Garapenerako Behategia: http://www.gaindegia.eus/eu



-Ad Concordiam (Ekonomi Ituna sustatzeko eta hedatzeko elkartea): http://www.conciertoeconomico.org



-Europako Batasuneko Estatistika Bulegoa: http://www.europa.eu/eurostat



-EAEko Estatistika Erakundea: http://www.eustat.eus

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak