Gaia
Nazioa eta Komunikazioa
Gaiari buruzko datu orokorrak
- Modalitatea
- Bietakoa
- Hizkuntza
- Euskara
Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua
Nazioen eraikuntza zein deseraikuntza prozesuetan komunikazioak duen garrantzia azpimarratu nahi da irakasgai honetan; bai eta harreman hori aztertzeko baliabideak eskaini, bereziki Europako testuinguruan.Irakasleak
Izena | Erakundea | Kategoria | Doktorea | Irakaskuntza-profila | Arloa | Helbide elektronikoa |
---|---|---|---|---|---|---|
AMEZAGA ALBIZU, JOSU | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Osoa | Doktorea | Elebiduna | Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea | josu.amezaga@ehu.eus |
GARAI ARTETXE, ESTITXU | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebiduna | Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea | estitxu.garai@ehu.eus |
ROJO LABAIEN, EKAIN | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebiduna | Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea | ekain.rojo@ehu.eus |
Gaitasunak
Izena | Pisua |
---|---|
Europako nazio-identitateen eraikuntzan komunikazio-sistemek duten garrantziaz jabetzea. | 25.0 % |
Nazio-marken eraketan parte-hartzen duten osagai teoriko eta operatiboak bereiztea (nation branding-a). | 25.0 % |
Europako nazioen testuinguruan (estatu gabeak barne) hedabideak, kirola eta identitate kolektiboen sorkuntza harremanetan jartzea. | 25.0 % |
Komunikazioaren joera eta erabilera berriek prozesu politikoetan duten garrantzia ezagutzea, Euskal Herrian zein Europako beste toki batzuetan. | 25.0 % |
Irakaskuntza motak
Mota | Ikasgelako orduak | Ikasgelaz kanpoko orduak | Orduak guztira |
---|---|---|---|
Magistrala | 25 | 37.5 | 62.5 |
Mintegia | 12.5 | 18.8 | 31.2 |
Gelako p. | 12.5 | 18.8 | 31.2 |
Irakaskuntza motak
Izena | Orduak | Ikasgelako orduen ehunekoa |
---|---|---|
Azalpen teorikoak | 24.0 | 48 % |
Irakurketak | 35.0 | 0 % |
Jarduera gainbegiratuak | 40.0 | 0 % |
Kasu praktikoen ebazpena | 26.0 | 52 % |
Ebaluazio-sistemak
Izena | Gutxieneko ponderazioa | Gehieneko ponderazioa |
---|---|---|
Bertaratzea eta Parte-hartzea | 40.0 % | 60.0 % |
Portafolioa | 40.0 % | 60.0 % |
Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
EHUko araudiaren arabera (Unibertsitateko masterretako ikasleen jarraitzeko arauak, 2. artikulua) ikasleak lau deialdi izango ditu irakasgai bakoitzean, ikasture bakoitzena bi alegia. Lehen deialdia ohiko deialdia izango da, eta gainontzekoak ez ohikoak.Ikasleak uko egin ahal izango dio deialdi bakoitzari. Ukoa idatziz adierazi beharko dio dagokion irakasleari, irakasgaiaren irakaskuntza aldia amaitu baino lehen. Uko eginez gero, deialdia ez da kontuan hartuko.
Ohiko deialdian bi oinarri izango ditu ebaluazioak: bertaratzea eta parte-hartzea; eta portafolioa.
BERTARATZEA ETA PARTE HARTZEA
Ikasleak ikastaroko jardueretan izan duen partehartzea baloratuko da: saio presentzialetara etorri izana, plataforma birtualeko jardueretan (foroak, materialen erabilera) parte hartu izana, agindutako ariketak egin izana, eta abar.
Irizpide honen arabera, kalifikazioaren % 40 lortuko da.
PORTAFOLIOA
Ikastaroko jardueretan egindako ariketa guztiak bilduko ditu portafolioak: lan idatziak, aurkezpenak, foroetako partehartzeak, e.a.
Portafolioan bi alderdi ebaluatuko dira:
-Ariketen edukiaren kalitatea: gogoetaren sakontasuna, koherentzia eta logika, oinarri teorikoa, sintesi ahalmena, eta abar.
-Ariketen aurkezpen formala: hizkuntzaren zuzentasun eta argitasuna, erabilitako baliabideen egokitasuna, egitekoak garaiz egitea, eta abar.
Irizpide honen arabera kalifikazioaren % 60 lortuko da, honela banatuta: kalitatea % 50; aurkezpen formala % 50.
Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Ez ohiko deialdietan, ikaslelak ikastaroko portafolioa osatu beharko du. Jarduerak jadanik errepikatzerik ez dagoen kasuetan (adibidez foroetako ekarpenak, taldea jadanik desegin egin delako) irakasleak zeregin osagarriak ezarriko ditu, portafolioa osatzeko.Portafolioa aurreko atalean azaldutako irizpideen arabera ebaluatua izango da. Ebaluazio honek kalifikazioaren % 100 osatuko du.
Irakasgai-zerrenda
1. Nazioa komunikaziozko egitate gisa.Nazioaren eraketan komunikabideek izan duten eta duten garrantzia aztertzen duten teoria nagusien errepasoa.
2. Hedabideen bidezko estatu nazionalismo banala eta lurralde iruditeria
Masa komunikazioak, eta hedabideek zehazki, estatu nazioaren zerbitzura, imaginatutako komunitatea benetakotu egiten dute hiritarren aurrean. Eguneroko deiktikoen bidez lortzen dute hori funtsean.
3. Nation branding-aren kontzeptua eta teknikak naziorteko agertoki lehiakorrean
Herrialdeen nazioarteko irudia funtsezko elementua bihurtu da eragile ekonomiko, politiko eta kultural gisa. Marketing eta brandingaren alorreko ezagutzak landuko dira horretan sakontzeko
Bibliografia
Nahitaez erabili beharreko materiala
Amezaga Albizu, J. (2017). Komunikazio espazioaren garrantzia naziogintzaren erronkaren aurrean. In Ezkerraberri Fundazioa (Arg.), Nola sortu espazio komunikatibo komuna Euskal Herrian? (or. 14–49). Iruñea: Ezkerraberri Fundazioa.Billig, M. (1998) "El nacionalismo banal y la reproducción de la identidad nacional". Revista Mexicana de Sociología 60: 1, 37-57.
Calhoun, C. (1991). Indirect Relationships and Imagined Communities: Large Scale Integration and the Transformation of Every Day Life. In P. Bourdieu & J. Coleman (Arg.), Social Theory for a Changing Society (or. 95–121). Boulder, Colorado: Westview Press.
Oinarrizko bibliografia
Anderson, Benedict. (1991) Imagined Communities: Reflections on the Origin and Spread of Nationalism. London eta New York: Verso.Billig, M. (1995) Banal nationalism. Londres: SAGE Publications.
Castells, M. (2009). Communication Power. Oxford University Press, USA.
Dinnie, K. (2008). Nation branding: Concepts, issues, practice. Oxford, United Kingdom: Butterworth-Heinemann.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Anholt, S. (2007). Competitive identity: The new brand management for nations, cities and regions. Houndsmills, United Kingdom: Palgrave Macmillan.Boyle, R. eta Haynes, R. (2009) Power Play: Sport, the Media and Popular Culture. Edinburgh: Edinburgh University Press.
Crolley, L. eta Hand, D. (2006) Football and European Identity: Historical narratives through the press. New York: Routledge.
Fan, Y. (2010). Branding the nation: Towards a better understanding. Place Branding and Public Diplomacy, 6(2), 97-108.
Kaneva, N. (2011). Nation branding: Toward an agenda of critical research. International Journal of Communication, 5, 117-141.
Rowe, D. (2004) Sport, culture and the media: The Unruly Trinity. Maidenhead (Ingalaterra): Open University Press.
Schlesinger, P. (1991). Media, State and Nation. London: SAGE.
Vélasco-Graciet H. (2005) ¿Les jeux de la frontière francoespagnole au Pays Basque dans le contexte européen¿. Espaces, populations, sociétés 2: 305-317.
Volcic, Z., & Andrejevic, M. (2011). Nation branding in the era of commercial nationalism. International Journal of Communication, 5, 598-618.
Aldizkariak
National Identities (https://www.tandfonline.com/toc/cnid20/current)Identities (https://www.tandfonline.com/toc/gide20/current)
Sport in Society (https://www.tandfonline.com/loi/fcss20)
International Review for the Sociology of Sport (http://journals.sagepub.com/home/irs)
Place Branding and Public Diplomacy (https://www.springer.com/business+&+management/journal/41254)
Journal of Brand Management (https://www.springer.com/business+%26+management/journal/41262)