Irakasleak
IDOIA RUIZ DE LARRAMENDI VILLANUEVA
- Ezagutza arloa
- Kimika Ez-organikoa
- Saila
- Kimika Organikoa eta Ez-Organikoa
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- idoia.ruizdelarramendi@ehu.eus
Kimikan lizentziaduna (2001) eta doktorea (2007, europar aipamena eta sari berezia) UPV/EHUn. Unibertsitate horretako irakasle 2009tik. Urte hauetan, 4 doktorego tesien zuzendari edo zuzendarikide izan da; tesi horien artean: 1 nazioarteko kotutoretzan (Marburg Unibertsitatearekin), 3 nazioarteko aipamen eta 3 doktoregoko sari berezi. Ikertzaile/Irakasle bisitari izan da lau zentrotan: CINSO-CONICET (Buenos Aires, Argentina), ICMCB (Bordele, Frantzia), DTU-Risø (Roskilde, Danimarka) eta INQIMAE-Universidad de Buenos Aires (Argentina). 15 ikerketa proiektuan aritu da eta 3 hezkuntza berrikuntzarako proiektuetan parte hartu du. Egilekide argitalpen ugaritan: > 60 artikulu zientifiko, liburu 1 eta 3 liburu kapitulu. 90 ekarpen inguru egin ditu estatuko eta nazioarteko biltzarretan. CNEAIk aitortutako 2 seiurteko ditu.
Materialen zientzian eta egoera solidoaren kimikan espezializatutako zientzialaria da, eta azken urteetan energia konbertsio eta biltegiratzeko material berrien diseinu eta ikerketan egin du lan. Garatzen duen ikerketaren helburu nagusiak honako hauek dira: metal-aire baterietan gertatzen diren oxigenoaren erredukzio (oxygen reduction reaction, ORR) eta oxigenoaren garapen (oxygen evolution reaction, OER) erreakzioak aztertzea eta energia metatzeko material nanoegituratu berriak sintetizatzea , karakterizazio fisiko-kimikoa egitea eta material hauen erantzun elektrokimikoa aztertzea.