Gaia
EFQM bikaitasun modeloa
Gaiari buruzko datu orokorrak
- Modalitatea
- Bietakoa
- Hizkuntza
- Ingelesa
Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua
Erabateko Kalitatea: erakundeen barruko bikaintasuna kontzeptua aurkeztea. EFQM eredua zehatz-mehatz aurkeztea, ereduaren irizpideak eta azpi-irizpideak eta bilakaera adierazita. EFQM ereduari jarraitzen dion ebaluazio- eta autoebaluazio-metodoa azaltzea eta ariketa erraz bat egitea, kasu erreal bat aztertuz.Irakasleak
Izena | Erakundea | Kategoria | Doktorea | Irakaskuntza-profila | Arloa | Helbide elektronikoa |
---|---|---|---|---|---|---|
JIMBERT LACHA, PEDRO JOSE | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebiduna | Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa | pello.jimbert@ehu.eus |
OTEGI OLASO, JOSE RAMON | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebiduna | Ingeniaritzako Proiektuak | joserra.otegi@ehu.eus |
TOLEDO GANDARIAS, NEREA | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Osoa | Doktorea | Elebiduna | Ingeniaritzako Proiektuak | nerea.toledo@ehu.eus |
Gaitasunak
Izena | Pisua |
---|---|
Proiektuaren aplikazio-ingurunea bereiztea, bai araudiari eta estandarizazioari dagokienez, bai negozioari dagokionez. | 100.0 % |
Irakaskuntza motak
Mota | Ikasgelako orduak | Ikasgelaz kanpoko orduak | Orduak guztira |
---|---|---|---|
Magistrala | 10 | 10 | 20 |
Gelako p. | 20 | 20 | 40 |
Ordenagailuko p. | 0 | 15 | 15 |
Irakaskuntza motak
Izena | Orduak | Ikasgelako orduen ehunekoa |
---|---|---|
Ariketak | 45.0 | 10 % |
Azalpenezko eskolak | 30.0 | 33 % |
Ebaluazio-sistemak
Izena | Gutxieneko ponderazioa | Gehieneko ponderazioa |
---|---|---|
Bertaratzea eta Parte-hartzea | 20.0 % | 30.0 % |
Idatzizko azterketa | 0.0 % | 40.0 % |
Lan praktikoak | 40.0 % | 70.0 % |
Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak
Irakasgai hau behar bezala amaitzen duen ikasleak gai izan behar du:- Kalitatearen kudeaketa eta erabateko kalitatearen arteko aldea ulertzea
- 2020ko bertsioan EFQM eredua ezagutzea eta bere funtzionamendua eta ezartzeko prozesua ulertzea erakunde batetan
- RADAR diagnostiko tresnarekin erakunde baten ebaluazioa nola egiten den ulertzea
Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Irakasgaiaren kalifikazioan honako faktore hauek hartzen dira kontuan:Asistentzia (% 20): asistentzia derrigorrezkoa ez izan arren, oso gomendagarria da gelan garatzen diren edukiengatik. Horregatik, bertaratzea azken kalifikazioaren kalkuluaren parte da.
Talde-lanak (% 40): Talde bakoitzak (2 edo 3 ikaslez osatuak) aukeratutako lan bat entregatu beharko du irakasgaiaren amaieran. Lana Egelara igota entregatuko da, zehaztutako epeetan. Irakasgaia gainditu ahal izateko, lanak 10etik 4etik gorako kalifikazioa lortu beharko du.
Azterketa (% 40): Data ofizialean irakasgaian ikasiatako kontzeptuen inguruko idatzizko azterketeta izango da. Irakasgaia gainditu ahal izateko 10etik 4tik gorako kalifikazioa lortu beharko du.
Irakasgaiaren kalifikazioa lortzeko, faktore bakoitzari (bertaratzea, talde-lana, azterketa) dagokion pisua aplikatuko zaio.
Azterketan zein talde lanean ez badu gainditu ezarritako mozketa-nota, irakasgaiaren amaierako nota 4 izango da.
Ikasleak irakasgai honen Etengabeko Ebaluazioari uko egitea erabakitzen badu, idatziz jakinarazi beharko du talde-lana aurkezteko azken eguna baino lehen.
Kasu horretan, ikasgaia gainditzeko, ikaslea idatzizko azterketa baten bidez ebaluatuko da. Azterketa horretan, modu jarraituan ebaluatutako ikasleek egindako azterketan planteatutakoez gain, beste galdera batzuk ere jaso ahal izango dira, eta deialdiari dagokion lauhilekoan ikasitako eduki guztiak jasoko dira.
Osasun-baldintzek irakaskuntza-jarduera edota ebaluazio presentziala egitea eragozten badute, modalitate ez-presentzial bat aktibatuko da, eta ikasleei unean-unean emango zaie horren berri (deialdi guztietan aplikatu ahal izango da: ohikoa, ohiz kanpokoa eta aurrerapena).
Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Ezohiko deialdira aurkeztu behar duten pertsonek ohiko deialdian aurkeztu ziren modu berean egingo dute. Hau da, ebaluazio jarraitua egin zutenek ohiko deialdian gainditu ez zituzten probak osatuko dituzte (talde-lana, azterketa).Irakasgaiaren kalifikazioa lortzeko, faktore bakoitzari (bertaratzea, talde-lana, azterketa) dagokion pisua aplikatuko zaio.
Talde-lanean zein azterketan ez badu gainditu ezarritako mozketa-nota, irakasgaiaren amaierako nota 4 izango da.
Ebaluazio jarraituari uko egin ziotenek idatzizko eta ahozko azterketa bat egingo zaie, aurreko atalean deskribatutakoak bezalakoa (Deialdi arrunta: orientabideak eta uko egitea).
Irakasgai-zerrenda
Erabateko Kalitatearen printzipioak eta ereduak: erabateko Kalitatea/Bikaintasuna kudeatzeko ereduen arteko alderaketa.EFQM eredua: aurretiko eskakizunak. Funtsezko kontzeptuak. Ereduaren irizpideak eta azpi-irizpideak azaltzea. Ereduaren bilakaera.
EFQM ereduaren ebaluazioa eta puntuazioa: autoebaluazioko eta kanpo-ebaluazioko prozesua. RADAR metodologia
Bibliografia
Nahitaez erabili beharreko materiala
Apuntes de la asignatura disponibles en eGela.Oinarrizko bibliografia
Kerzner, H.; Project Management: A systems approach to planning, scheduling and controlling. Ed. John Wiley, 2003.Project Management Institute A Guide to the Project Management Book of Knowledge, Project Management Institute. 2013.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Euskalit "Calidad Total" 2004Euskalit "Cuestionario de Autoevaluación EFQM" 2004
J Mª Sainz de Vicuña Ancin "El plan estratégico en la práctica" Ed. ESIC 2003
M Casadesús, I Heras, J Merino "Calidad práctica"Ed. Prentice Hall 2005
C. Camisón, S. Cruz, T. González "Gestión de la Calidad" Ed. Prentice Hall 2006
Burgelman, Robert A.¿ Strategic management of technology and innovation¿.Mc Graw-Hill, 2008
Baguer Alcalá, Angel, ¿las 10 erres en la dirección de personas¿, ESIC, 2009
Estekak
http://www.efqm.org/www.clubexcelencia.org