ANDER BARRENA MADINABEITIA
- Ezagutza arloa
- Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
- Saila
- Lengoaia eta Sistema Informatikoak
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- ander.barrena@ehu.eus
Alor akademikoan, Informatikan Goi Ingeniaritza titulua lortu zuen
UPV/EHUn 2012. urtean. Gero, 2012/2013 ikasturtean Hizkuntzaren
Azterketa eta Prozesamendua masterra egin zuen UPV/EHUn, eta honekin
batera doktoretza hasi zuen UPV/EHUn. 2017ko otsailean bukatu zuen,
Cum Laude notarekin. Ikerketa alorrean, Core A eta A* kategoriako
publikazioak lortu ditu. Doktoretza aurreko eta ondorengo garaian
hainbat ikerketa proiektu nazional eta internazionaletan parte hartu
du. Dozentziari dagokionez, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua
masterrean klaseak eman ditu. Ibilbide akademikoa eta profesionala
ikastaro eta mintegiekin osatu du, eta doktoretza aurreko eta
ondorengo beken onuraduna izan da.