Ruta de navegación

Contenido de XSL

Bioestadística26745

Centro
Facultad de Medicina y Enfermería
Titulación
Grado en Medicina (Euskera)
Curso académico
2024/25
Curso
1
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera
Código
26745

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral3248
Seminario624
P. de Aula178
P. Ordenador105

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

Bioestatistika ikasgaian, medikuntza arloan biltzen diren datuak, deskribatu, interpretatu eta horren kritika egiteko tresnak eta ezagutza ematen zaio ikasleari. Software estatistitiko baten bitartez, ikasgaian ikusten duten teoria guztia kasu praktikoen bitartez lantzen ikasten dute. Metodu zientifikoaren pausu guztiak taldeko lanarekin ezagutuko dute nola burutu.

Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación



1.Medikuntzaren arloan bioestatistikaren garrantzia ezagutarazi.

2.Medikuntza profesionaltasunaren birziklapen jarraitua onartu eta kalitatezko profesionaltasunaren oreka lortzeko eguneratzeko prozesurako behar diren instrumentuak ezagutu eta barneratu.

3.Medikuntza profesionaltasunaren kalitatea eta efizientzia hobetzeko lan taldean lan egiteko garrantzia barneratu.

4.Osasunaren esparruan informazio zientifikoa erabili eta horretarako informazio iturriak eta komunikazioari loturiko teknologiak erabiltzeko irizpide kritikoak ezagutu.

Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

GAI TEORIKOEN ZERRENDA (LABURTUTA).

1.Sarrera. Aldagaiaren kontzeptua. Aldakortasun biologikoa. Aldakortasunaren deskribapena eta interpretazioa. Estatistika deskribatzailea eta inferentzia estatistikoaren kontzeptuak. Medikuntzari lotuko datuak.

2.Estatistika deskribatzailea.Aldagai bakarrekoa. Esanahia eta helburuak.Aldagai kualitatibo eta kuantitatiboak.Datuak sailkatu eta taulak eraiki. Grafiko deskribatzaileak. Estatistikoak: joera zentralekoak, posiziozkoak, sakabanapenekoak eta formari loturikoak.

3.Estatistika deskribatzailea.2 aldagaien arteko erlazioa. 2 aldagai kuantitatiboen arteko erlazioa: korrelazioa eta erregresioa. Kobariantza. Erlazioaren intentsitatea. Modelo linearen erabilpena predikziorako. Aldagai kualitatiboen arteko erlazioa. Independentzi proba. Kontingentzi taula. Ji karratuaren estatistikoa.

4.Probabilitatea. Zorizko fenomenoak. Lagin espazioa. Gertaerei loturiko probabilitatea. Baldintzaturiko probabilitatea. Gertaeren arteko bildura eta ebaketari loturiko probabilitatea. Gertaeren arteko erlazioaren azterketa. Bayes-en teorema. Proba diagnostikoak. Sentikortasuna, espezifikotasuna eta balio aurresankorrak.

5.Probabilitatearen banaketa teorikoak. Zorizko aldagai diskretoak.Aldagai diskretuen dentsitate eta banaketa funtzioak. Banaketa modeluak: Bernouilli, Binomiala eta Poisson.

6.Inferentzia estatistikoa. Laginketa, errore motak. Laginaren adierazgarritasuna. Laginketa motak. Estatistikoen banaketa. Estatistikoaren errore estandarra.

7.Populazio parametroaren estimazioa. Batezbestekoaren edo proportzioaren estimazio puntuala eta konfidantza-tartea erabiliz. Laginaren tamaina eta doitasuna.

8.Hipotesi kontrastea. Formulazioa. Errore motak. Probaren potentzia. Esangura maila. Batezbestearen eta proportzioaren kontrastea. Kontraste ez parametrikoak.

9.Pakete estatistikoen erabilera medikuntzaren arloan. Datu baseen deskribapena (maiztasun taulak, estatistikoak eta grafikak). Hipotesien kontrastea. Korrelazioa eta erregresioa.

MetodologíaAlternar navegación

KLASE MAGISTRALAK

Klase magistraletan teoria emango zaio ikasleari baina oso modu praktikoan, ia beti datubase batekin ikusiko dira. Hau da, datu errealetan oinarritutako teoria ikustiko du ikasleak



MINTEGIAK

1. Datuen bilketa galdeketa baten bitartez. Sorturiko datubasea taldeko lanerako erabiliko da.

2. Inferentzia estatistikoaren lanketa sorturiko datubasearekin

3. Taldeko lanaren aurkezpena (Estatistika deskribatzailea eta inferentzia).

ORDENAGAILUKO PRAKTIKAK

1. STATA software-ren lehen urratsak; oinarrizko diren funtzioen azalpenak

2. Aldagai kualitatibo eta kuantitatiboen estatistika deskribatzailea. Maiztasun taulak, estatistikoak eta grafikak.

3. Bi aldagaien arteko estatistika deskribatzailea. Maiztasun taulak, estatistikoak eta grafikak.

4. Inferentzia estatistikoa. Estimazio puntuala eta konfidantza tarteak erabiliz.

5. Inferentzia estatistikoa. Hipotesien kontrastea (batezbestekoa eta proportzioa)

GELAKO PRAKTIKAK

Ikasgaiari loturiko gaiak ariketen bitartez gelako praktiketan gauzatuko dira.

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Continua
  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Prueba tipo test (%): 60
    • Exposición de trabajos, lecturas… (%): 30
    • Ordenagailu praktiketan test moduko galderak egiten zaizkie eta hortaz gain beraien jarrera ere puntuatzen da (%): 10

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Ebaluaketa jarraia egiten dutenek AZTERKETA PARTZIALA izango dute eta 6 edo 6 baino gehiago ateratzen badute, lehen zatiko materia libratuko lukete. Azterketa partzialak 20 galdera ditu test moduan. Lehen zatia gainditua dutenek ohiko azterketan 2. zatia bakarrik egin beharko luke baina honetan ere gainditu beharko luke. 2. zatian ere 6 edo gehiago izan beharko luke.

Ebaluaketa jarraian; azterketa+taldeko lana eta autoebaluaketak hartzen dira kontutan. Beraz, bi azterketen batezbestekoa egingo litzaieke gainditu dutenei (%60a izanik) eta bestetik taldeko lana gainditua izan beharko lukete.



Ebaluaketa jarraia egin ez dutenei, ohiko azterketan 40 galderako azterketa egin beharko du eta bi zatiak kontutan hartuko zaie; 20 galdera lehen partzialekoak eta beste 20 galdera 2. partzialekoak, eta biak 6 edo 6 baino gehiago izan beharko du. Kasu honetan, testaren emaitzak %70a balio du eta hortaz gain, taldeko lana egin beharko du %30a izanik. Kasu honetan bakarrik egin beharko du lana.





Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Ez ohiko ebaluaketan, ebaluaketa jarria egin ez dutenei bezala ebaluatuko zaie; 20+20 galdera bietan 6a edo gehiago atera beharra eta taldeko lana gainditua.

Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

STATA SOFTWARE-a erabili beharko dutenez EHUAPPSTORE eta VPN instalatu beharko dute. 1. klasean azalduko zaie nola egiten den

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

Gomendatzen diogun bibliografia honakoa da;

-Bioestadística amigable; Miguel Angel Martínez Gonzalez etabar autorrek idatzia. Oso lagungarria da, bai Excel, stata eta Rn ere azaltzen bait ditu ariketa.

-Bioestatistique pour les sciences de la vie et de la santé. M.M Triolak idatzia eta hau ere oso gomendagarria.

GruposAlternar navegación

31 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes

32 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes