Contenido de XSL

Comunicación Profesional Oral en Euskera28429

Centro
Facultad de Economía y Empresa. Sección Álava 
Titulación
Grado en Administración y Dirección de Empresas (ADE)
Curso académico
2024/25
Curso
X
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera
Código
28429

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral1522.5
P. de Aula1522.5
P. Ordenador3045

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

ESTA ASIGNATURA SE OFERTA SOLAMENTE EN EUSKERA.



Irakasgaiaren helburua da arlo profesionalean, ahoz zein euskarri multimedia eta digitaletan eraginkortasunez komunikatzeko eskuratu beharreko komunikazio-gaitasunez jabetzea, eta bereziki, testuinguru elebidun edo eleaniztunetan sortzen diren erronkei gutxieneko autonomiaz erantzuteko estrategiak eta baliabideak eskuratzea.



Ahozko testu-generoetarako dauden diskurtso estrategiak zeintzuk diren ere aztertuko da eta horrekin lotuta, normalizazio bidean dauden hizkuntzetan (tartean, euskaran) terminologiak duen garrantzia eta aldakortasuna landuko dugu. Azkenik, graduarekin zerikusia duten zenbait ahozko testu-genero praktikan jarriko ditugu.



Komunikazio-gaitasunak funtsezkoak dira ekonomia eta enpresa arloko profesionalen jardunean. Izan ere, askotariko egoera komunikatiboei erantzun beharko diete beren ohiko zereginetan: erakundeekiko harremanetan, kudeaketan, arloko eragileekiko elkarreraginean. Ikasgai honetan komunikazioaren alorreko hainbat alderdi lantzen dira.



Azken batean, irakasgaiak aukera ematen du nork bere hizkuntza-ezagutzak eta komunikazio-gaitasunak testuinguruko eskakizunen arabera zabaltzeko eta egokitzeko, arloko adituek eskura dituzten tresnak eta baliabideak modu autonomo eta kritikoan erabiliz.

Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

• Diziplina anitzeko lan-taldeetan txertatzen jakitea, eta egoera bakoitzerako beharrezkoak diren trebetasunak garatzea: talde-lana, lidergoa, ekimena, sormena edo erabakiak hartzea.



• Edozein arlo ekonomikori buruzko txostenak egitea, ideiak jende adituari nahiz aditua ez denari garbi eta koherentziaz helaraztea, eta kasu bakoitzean beharrezkoa den hizkuntza-gaitasuna erabiltzea.



• Eskuratutako jakintzak eta teknikak erabakiak hartzeko erabiltzea, besteak beste globalizazioaren, berrikuntza teknologikoaren eta ingurumen-arazoen ondorioz etengabe aldatzen ari den testuinguru ekonomiko, sozial eta politiko batean.



• Hainbat iturritatik ateratako informazioa kritikarako, autokritikarako eta ikaskuntza autonomorako gaitasunarekin bilatzen, aztertzen eta laburbiltzen jakitea, gai ekonomiko, sozial edo zientifiko garrantzitsuei buruzko iritzi arrazoituak adierazteko.



• Ikasketa-eremuari lotutako informazioaren teknologiak eta tresna informatikoak eraginkortasunez erabiltzea.





Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

1. Hizkuntzen kudeaketa ingurune akademiko eta profesional eleaniztunean



1.1 Hizkuntza gutxituak: plangintza eta eskubideak

1.2 Euskararen normalizazio-plangintzak

1.3 Hizkuntza-ukipena

1.4 Testu orokorrak eta testu espezializatuak

1.5 Idatzizko eta ahozko testuen alderaketa



2. Hizkuntza-aldaerak eta hiztunen errepertorio linguistikoa



2.1 Hizkuntza-aldaerak

2.2 Hiztunen errepertorio linguistikoa eta komunikazio formala

2.3 Aldakortasuna ahozko erregistroetan

2.4 Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua

2.5 Puntuazioa eta prosodia



3. Ahozkorako diskurtso-estrategiak



3.1 Ahozko komunikazio profesionala

3.2 Pertsuasioa

3.3 Baliabide erretorikoak

3.4 Baliabide fonikoak

3.5 Baliabide ez-berbalak



4. Komunikazio-gaitasunak eta hizkuntza-eskakizunak arlo profesionalean eta akademikoan



4.1 Herritarrekiko/bezeroekiko komunikazio-jarduerak

4.2 Erakunde eta enpresekiko komunikazio-jarduerak

4.3 Aholkularitza, sentiberatasun- eta zabalkunde-jarduerak

4.4 Arlo akademikoa eta teknikoa

MetodologíaAlternar navegación

Ikasleak zein arlotakoak diren kontuan hartuta, irakasgaia ahalik eta praktikoena izan dadin saiatuko da, eta ikasleek hizkuntza-erabiltzaile gisa dituzten (eta izango dituzten) beharretara egokituko da. Helburu horri begira, eskola teorikoak ez dira ariketen eta jarduera praktikoen abiapuntu izango, haien osagarriak baizik.



Hainbat eratako metodologia baliatuko da gaitasunak garatzeko eta irakaskuntza-emaitzak lortzeko. Batzuetan gidatua izango da, oinarrizko irizpide nagusiak emanez nahiz zalantzak argitzen saiatuz eskola magistraletan. Beste batzuetan, berriz, autonomoa; ikasleek eurek egin beharko dute lan, arazoez jabetzeko eta irtenbideak bilatzeko. Horretarako, era askotako lanak egingo ditu ikasleak: ariketak, irakurketa, testuak sortzea, aurkezpenak, testak...



Horietako batzuk binaka nahiz taldean egingo dituzte ikasleek, hainbat arazori eman beharreko irtenbidea eztabaidatzeko; beste batzuk, berriz, banaka, norberaren gaitasunak landu eta emaitzak ebaluatzeko.



E-gela plataforma erabiliko da, eta ikasleek askotariko materiala eta baliabideak izango dituzte eskura bertan.

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Realización de prácticas (ejercicios, casos o problemas) (%): 40
    • PROIEKTUAK (%): 60

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Ebaluazio jarraitua izango da irakasgaiaren ebaluazio-tresna nagusia, hark izango du lehentasuna. Hala ebaluatzeko, eskoletara joan beharko du ikasleak, eta behar den garaian egin eta bidali beharko ditu zereginak. Zeregin horietako bakoitza definitu diren ebaluazio-irizpideak kontuan hartuta ebaluatuko da.



Ebaluazio jarraituan, ebaluazio-sistema hauxe izango da:

A. Praktikak egitea: % 40

B. Proiektuak: % 60



Ohiko deialdiko ebaluazio-sistema honelakoa izango da:

A. Irakasgaian landutako gaiei buruzko testa eta ariketak: % 40

B. Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko aurkezpena: % 40

C. Testu bat emanda ahoz gorako irakurketa: % 20



Era berean, jarraitua gainditzen ez duten ikasleek edo arrazoiren batengatik klasera etortzerik ez duten ikasleek, bukaerako azterketa egin ahal izango dute.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du



Oharrak:

-Ebaluazioaren azken probara (azterketa ofiziala) ikaslea ez bada aurkezten "aurkezteke" nota jarriko zaio.

-UPV/EHUko Ebaluaziorako Arautegiko 12. artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egin nahi dion ikasleak idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari, lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago gutxienez.

-12.2. artikulua kontuan izanik: Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Azterketa:



-Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 40.

-Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko aurkezpena: % 40

-Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko ahoz gorako irakurketa: % 20

Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Irakasleek eGELAn eskaintzen dituzten materialak.

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

ACEBO, S. (koord.) (2018). Dilo bien y dilo claro. Manual de comunicación profesional. Madril: Larrousse.



AMATRIA, X. et al. (2009). Komunikazio Elektronikoa. IVAPen gomendioak web-orriak idazteko. Gasteiz: IVAP.



ARAKAMA, J. M. et al. (2005) IVAPeko Estilo Liburua. Herri Arduralaritzako Euskal Erakundea.



EUSKALTZAINDIA (2018). Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE). https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161



EUSKALTZAINDIA. “Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua” (Euskaltzaindiaren 87. araua)

https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0087.pdf



EUSKALTZAINDIA. “Adierazpena euskalkien erabileraz: irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan” (Euskaltzaindiaren 137 araua) https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0137.pdf

Bibliografía de profundización

ACED, C. (2013). Relaciones Públicas 2.0. Cómo gestionar la comunicación corporativa en el entorno digital. Bartzelona, UOC.

BARGIELA-CHIAPPINI, F. (arg.) (2009). The Handbook of Business Discourse. Edinburgh: Edinburgh University Press.

BARRETT, D. J. (2006). Strong communication skills – a must for today’s leaders. Handbook of Business Strategy 7.1. 385-390. or.

GARZIA, J. (2014). Esaldiaren antolaera. Funtzio informatiboak gako. Leioa: UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ZUAZO, K. (2005). Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar.

ZUAZO, K. (2008). Euskalkiak euskararen dialektoak. Elkar.

Revistas

Administrazioan Euskaraz (IVAP)

Ekonomiari buruzko bloga:
http://www.unibertsitatea.net/blogak/ekonomia/

Ekonomiaz aldizkaria:
http://www.ogasun.ejgv.euskadi.eus/r51-k86aekon/eu/k86aEkonomiazWar/ekonomiaz/inicio?locale=eu_ES

Direcciones web

Euskaltzaindiaren Hizkuntza-baliabideak: https://www.euskaltzaindia.eus/hizkuntza-baliabideak

AZPIDAZKI: http://azpidazki.ehu.eus/azpidazki/default.aspx

UPV/EHU kontsultagunea: https://www.ehu.eus/eu/web/euskara/kontsultagunea

Euskara Institutuaren kontsultagunea: https://www.ehu.eus/eu/web/eins/home

LanHitz agirien bankua: http://www.euskara.euskadi.eus/r59-14154/eu/contenidos/informacion/agiriereduen_bankua/eu_agiri_er/agiri_ereduen_bankua.html

AZPIDAZKI itzulpen-memoriak: http://azpidazki.ehu.eus/azpidazki/moduluak/nolaitzulidute/nolaitzuliduteaurreratua.v2.aspx?id=1&locale=eu-ES

ELET: http://www.ivap.ejgv.euskalsarea.eus/elet/Default.aspx

DUDANET: https://apps.euskadi.eus/r61-veddudam/eu/contenidos/informacion/dudanet_hasiera/eu_def/index.shtml

Agiriak.net: http://www.agiriak.net/aurkibide.php

Gizarte Segurantza: http://www.segsocial.es/Internet_4/FormulariosModelos/index.htm
Lan ta lan: http://www.lantalan.com/doc/agiri-ereduak

GruposAlternar navegación

31 Teórico (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
16-30

18:00-19:00 (1)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • AULA INFORMÁTICA 1.1 - ESCUELA DE INGENIERIA DE VITORIA-GASTEIZ (1)

31 P. de Aula-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
16-30

19:00-20:00 (1)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • AULA INFORMÁTICA 1.1 - ESCUELA DE INGENIERIA DE VITORIA-GASTEIZ (1)

31 P. Ordenador-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
16-30

18:00-20:00 (1)

Profesorado

Aula(s) impartición

  • AULA INFORMÁTICA 1.1 - ESCUELA DE INGENIERIA DE VITORIA-GASTEIZ (1)