Usos de la Lengua Vasca en los Medios de Comunicación27799
- Centro
- Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación
- Titulación
- Grado en Publicidad y Relaciones Públicas (Plan nuevo)
- Curso académico
- 2023/24
- Curso
- 1
- Nº Créditos
- 6
- Idiomas
- Euskera
- Inglés
- Código
- 27799
DocenciaAlternar navegación
Guía docenteAlternar navegación
Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación
ESTA ASIGNATURA ÚNICAMENTE SE OFERTA EN EUSKERA
Ikasleak komunikabideetako genero nagusien hizkuntza-ezaugarriak eta baliabideak identifikatzen eta praktikan garatzeko gaitasunak lantzen ikasiko du.
Era berean, estilo-gomendio nagusiak ezagutuko ditu; orobat, komunikabideetako profesionalen hizkuntza-auziak kritikoki aztertu eta erabakitzeko gaitasuna ere garatuko du.
Euskararen erabilerari dagokionez, euskara batuko araudi nagusia eta gramatikako auzi eta zalantza-iturri ohikoenak landuko dira.
Euskararen Erabilerak Komunikabideetan lehen ikasturtean irakasten da Komunikazioko hiru graduetan eta derrigorrezkoa da. Irakasgai honetan, euskara zuzenean lantzen dute komunikazio graduetako ikasleek. Beste irakasgai batzuetan, zeharka; honako hauetan: 1. Ikasturtean, Berrien Idazkera Prentsan, Informazio Generoak, Ikus-entzunezko Hizkuntza; 2. ikasturtean, Ziberkazetaritzako Idazkera, Berrien Idazkera Irratian, Berrien Idazkera Telebistan; 3. ikasturtean, Interpretazio Generoak, Erreporterismoa, Informazio Lokuzioa; 4. Ikasturtean, Iritzi Generoak, Kazetaritza Espezializatua.
Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación
Gaitasunak:
Komunikabideetako profesionalak hizkuntzaren garapenean duen erantzukizunaz jabetzea, komunikabideetan hizkuntzaren erabilera baldintzatzen duen egoera soziolinguistiko eta kulturaletik abiaturik.
Komunikabideetako genero nagusien hizkuntza-ezaugarriak eta baliabideak identifikatu eta haiek praktikan garatu.
Estilo gomendio nagusiak ezagutu eta komunikabideetako profesionalen hizkuntza-auziak kritikoki aztertu.
Euskara batuko araudi nagusiaren berri izatea.
Euskal gramatikako auzi eta zalantza- eta akats-iturri nagusien berri izatea.
Emaitzak:
Komunikabideetan hizkuntzaren erabilera baldintzatzen duen egoera soziolinguistiko eta kulturala ezagutzen ditu eta komunikabideetako profesionalak hizkuntzaren garapenean duen erantzukizunaz jabetzen da.
Komunikabideetako genero nagusien hizkuntza-ezaugarriak eta baliabideak identifikatzen ditu eta haiek praktikan garatzeko gai da.
Estilo gomendio nagusiak ezagutzen ditu eta komunikabideetako profesionalen hizkuntza-auziak kritikoki aztertzeko gai da.
Euskara batuko araudi nagusia ezagutzen du.
Euskal gramatikako auzi eta zalantza- eta akats-iturri nagusiak kritikoki aztertzeko gai da.
Egitarauak bat egiten du komunikabideetako graduetako memoria egiaztatuan adierazitako gaitasunekin, bereziki jariakortasunez eta eraginkortasunez (ahoz nahiz idatziz) komunikatzearekin, komunikabideetako hizkuntza-baliabideak egoki erabiliz, eta talde lanean aritzearekin; zeharkakoekin, bereziki lokuzioa eta ahozko eta gorputzaren komunikazioa garatzearekin; eta espezifikoekin, bereziki informazioarekin eta komunikazio idatzi edo ahozkoari lotutako genero eta formatuak aztertzearekin, interpretatzearekin eta balioestearekin.
Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación
1. Euskara batua eta arauak
1.1. Arauak: ortografia
1.2. Arauak: izena
1.4. Arauak: aditza
1.3. Arauak: sintaxia
1.4. Arauak: ahoskera (EBAZ)
1.5. Euskara batua eta euskalkiak
1.6. Euskalkien ezaugarri nagusiak
2. Euskararen arauak (gramatika)
2.1. Euskal morfosintaxiko arazo-iturri nagusiak
2.2. EHULKU: EHUko Euskara Zerbitzuaren aholkuak: morfosintaxi arlokoak
2.3. MIZA: Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak (EIMA)
2.4. Kalko okerrak (EIMA)
3. Testugintza eta kohesioa
3.1. Hizkuntzaren funtzioak eta testu motak. Komunikabideetako testuak (informazio-, interpretazio-, iritzi-, publizitate-testuak)
3.2. Testugintza: koherentzia eta kohesioa. Kohesioaren aurkako huts arruntak
3.3. Kohesioa idazkeran: puntuazioa eta puntuazio markak
3.4. Esaldiaren antolamendua eta hitzordena
3.5. Esalditik testura. Konexioa: diskurtso markatzaileak. Juntagailu, lokailu edo diskurtso-markatzaile zenbaiten erabilera okerra
4. Hizkuntzaren kalitatea, hizkuntza-mailak eta -erregistroak
4.1. Zer da hizkuntzaren kalitatea edo kalitatezko erabilera, eta zein dira kalitate-irizpideak?
4.2. Hizkuntza-mailak eta -erregistroak. Komunikabideetako hizkera.
4.3. Erregistro berezi batzuk: gazteen hizkera, code-switching-a, idiolektoak…
5. Komunikabideetako generoak, estiloak eta hizkuntza-estrategiak
5.1. Informazio-generoak: formatuak, egiturak, estiloak, hizkuntza-ezaugarriak, hizkuntza-arazoak, estrategiak, baliabideak, gomendioak…
5.2. Estilo liburuak eta kontsulta baliabideak
5.3. Iritzi-generoak eta publizitatea.
5.1. Iritzi-generoaren hizkuntza ezaugarriak. Modalizazioa. Argudiaketa: egoki
argudiatzeko gida.
5.2. Publizitatea: hizkuntza-ezaugarriak.
6. Komunikabideen eginkizuna gizartean euskararen erabileran eta
garapenean
6.1. Euskararen egoera sikosoziolinguistikoa.
6.2. Komunikabideen Argitalpen-politika eta komunikabideen egitekoa
euskararen erabileran eta biziberritzean.
6.3. Komunikabideetako profesionalen eginkizunak eta erantzukizunak.
MetodologíaAlternar navegación
Irakasgai honetan eskola magistralak eta jarduera praktikoak erabiliko dira. Eskola magistraletan irakasleak azalpen laburrak emango ditu, eta ikasgaiko denbora gehiena jarduerak eta lan aplikatuak egiten emango dute ikasleek. Klaseko jarduerak eta lan aplikatuak taldeka egingo dira.
Sistemas de evaluaciónAlternar navegación
- Sistema de Evaluación Continua
- Sistema de Evaluación Final
- Herramientas y porcentajes de calificación:
- Prueba escrita a desarrollar (%): 30
- Prueba tipo test (%): 30
- Trabajos en equipo (resolución de problemas, diseño de proyectos) (%): 40
Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación
Irakasgaia amaierako ebaluazio jarraituaren bidez kalifikatuko da.
Azterketan kontuan hartuko dira honako hauek:
- Kontzeptuak bereganatu dituzten eta kasu praktiko batean gauzatzeko gai diren.
- Hizkuntzaren aldetik unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun- eta egokitasun-maila duen.
Azterketa bat izango dute lauhilekoaren erdialdean (%40).
Horretaz gainera, azterketa bat egin beharko dute lauhilekoaren amaieran (%60).
Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación
Ezohiko deialdian lauhilabetean zehar landutako ezagutzak azken proba idatzi batean ebaluatuko dira.
Materiales de uso obligatorioAlternar navegación
Irakasleak UPV/EHUko Campus Birtualeko EGELA plataforman jarritako materialak.
BibliografíaAlternar navegación
Bibliografía básica
EUSKALTZAINDIA
Euskal Gramatika Lehen Urratsak I-VII (1985-2011)
Euskararen gramatika (2021)
Euskara Batuaren Eskuliburua (2018) (zalantzen hiztegi bat)
Euskaltzaindiaren hiztegia (2012)
Orotariko Euskal Hiztegia (1985-2005) (euskararen hiztegi historikoa)
ZEHAZKI hiztegia (Ibon Sarasola) (2017) (euskara-euskara, OEHn oinarritua)
EIMA
Kalko okerrak (2005)
Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak (2011)
Ortotipografia (2004)
Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak (2014)
EHU EUSKARA ZERBITZUA
EHULKUren aholkuak (2006-2021)
Testugilearen eskuliburua saila (Juan Garzia) (maila txikitik handira ordenatuak)
Izen-sintagmaren antolaera (2019)
Esaldiaren antolaera. Funtzio informatiboak gako (2015)
Esaldiak josten (2017)
BERRIA
Berria. Estilo liburua (2013)
IVAP
Hizkera argiaren bidetik (1994)
ESTILOA LANTZEKO
Exercices de style (Raymond Queneau) Gallimard, 1947
Ejercicios de estilo (1999) Cátedra (Antonio Fernándezen edizioa)
Estilo-ariketak (2008) (Xabier Olarraren itzulpenak)
AUSPOA BILDUMA (Antonio Zavala) (Ahozkotasunean oinarritutako prosa dastatzeko)
Herri-literatura. Ahozkotasuna. Bertso-paperak…
GLOSARIO TERMINOLOGIKOAK (Euskalterm datu-basea elikatzeko)
Feminismoa eta berdintasuna HIZTEGIA
Sare sozialak HIZTEGIA
BESTELAKOAK
Euskara batuaren ajeak (Ibon Sarasola) (1997). Alberdania
Euskararen sendabelarrak (Koldo Zuazo) (2000). Alberdania
Bibliografía de profundización
Amorós, C. (2008). Norma y estandarización. Salamanca: Luso-Española Ediciones.
Argia (2011). Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua. http://www.argia.com/argiaastekaria/2263/euskarazkohedabideakbeste-jauzi-baterako-ordua
BERRIA (2012). Euskal komunikazioa eta sare sozialak. Elkarrizketa-sorta. http://www.berria.info/guregaiak/150/
Ensslin, A. (2012) The Language of Gaming. Basingstoke: Palgrave Macmiillan
Bednarek, Monika (2010) The language of fictional television: drama and identity. London and New York: Continuum
Bednarek, Monika & Caple Helen (2012) News Discourse. London: Bloomsbury Publishing
Bleichenbacher, Lukas (2008) Multilingualism in the Movies: Hollywood characters and their language choices. Tübingen: Francke Verlang
Culpeper, Jonathan, 2001, Language and characterisation: People in plays and other texts. Hallow: Longman
Direcciones web
http://www.euskara.euskadi.net (EIMAkoak)
http://www.euskaltzaindia.eus/arauak
http://www.euskaltzaindia.eus/oeh
http://www.euskaltzaindia.eus/hiztegibatua/
http://www.euskaltzaindia.eus/gramatika
https://www.euskadi.eus/euskalterm/ (EUSKALTERM datu-base terminologikoa)
https://www.ehu.eus/es/web/euskara/ehulkuren-aholkuak (EHULKU aholkuak)
https://www.ehu.eus/eu/web/euskara/ehu-kontsultagunea
https://hiztegiak.elhuyar.eus/hiztegia (euskara-gaztelania kontsultak)
Tribunal de convocatorias 5ª, 6ª y excepcionalAlternar navegación
- ATUTXA ORDEÑANA, IBAI
- BILBAO LOPEZ, XAVIER
- MACAZAGA EIZAGUIRRE, JESUS MARIA
GruposAlternar navegación
31 Teórico (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas
Semanas | Lunes | Martes | Miércoles | Jueves | Viernes |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 11:00-13:00 (1) | 09:00-11:00 (2) | |||
2-15 | 11:00-13:00 (3) | 09:30-11:00 (4) |
Profesorado
31 P. de Aula-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas
Semanas | Lunes | Martes | Miércoles | Jueves | Viernes |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 12:30-13:30 (1) |
Profesorado
31 P. de Aula-2 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas
Semanas | Lunes | Martes | Miércoles | Jueves | Viernes |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 12:30-13:30 (1) |
Profesorado
32 Teórico (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas
Semanas | Lunes | Martes | Miércoles | Jueves | Viernes |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 11:00-13:00 (1) | 09:00-11:00 (2) | |||
2-15 | 11:00-13:00 (3) | 10:00-11:30 (4) |
Profesorado
32 P. de Aula-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas
Semanas | Lunes | Martes | Miércoles | Jueves | Viernes |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 09:00-10:00 (1) |
Profesorado
32 P. de Aula-2 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas
Semanas | Lunes | Martes | Miércoles | Jueves | Viernes |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 09:00-10:00 (1) |
Profesorado
61 Teórico (Inglés - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas
Semanas | Lunes | Martes | Miércoles | Jueves | Viernes |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 11:00-13:00 (1) | 09:00-11:00 (2) | |||
2-15 | 11:00-13:00 (3) | 09:00-10:30 (4) |
Profesorado
61 P. de Aula-1 (Inglés - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas
Semanas | Lunes | Martes | Miércoles | Jueves | Viernes |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 10:30-11:00 (1) |