Ruta de navegación

Contenido de XSL

Comunicación Científico-técnica Oral en Euskera28279

Centro
Facultad de Informática
Titulación
Grado en Ingeniería Informática
Curso académico
2024/25
Curso
4
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera
Código
28279

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral1560
P. de Aula1515
P. Ordenador3015

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

OHARRA/AVISO: IRAKASGAI HAU EUSKARAZ IRAKATSIKO DA/ ESTA ASIGNATURA SE IMPARTIRÁ EN EUSKARA.

Irakasgai hau hautazkoa da Informatika Ingeniaritzako Gradua eta Adimen Artifizialeko Gradua egiten duten 4. mailako ikasleentzat. Komunikazio zientifiko-teknikoa landuko da: dokumentazioa, berrikuspen bibliografikoak eta testu-genero ohikoenak. Horretarako, espezializazio maila desberdinetako idatzizko eta ahozko testuak landuko dira: ikerketa-artikuluak, dibulgaziokoak, Wikipediako artikuluak (Informatikan lehentasuna duten gaiak), testu didaktikoak, eta ahozko aurkezpen akademikoak. Berariaz sakonduko da idatzizko komunikazio zientifikoan. Informatika eta adimen artifizialaren alorretako terminologia eta adierazpideak ere landuko dira aipatutako testu-generoekin lotuta.



Irakasgaiak lotura zuzena du gradu berean eskaintzen den Ahozko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz hautazko irakasgaiarekin (4. mailan egin daitekeena hau ere, bigarren lauhilekoan). Bigarren irakasgaian ere, idatzizko eta ahozko komunikazio zientifikoa landuko bada ere, areago sakonduko da ahozko testu moten eta ezaugarrietan.

GRADUA BUKATZEAN ESKURATUKO DITUZTEN GAITASUN HAUEKIN DU LOTURA:

-Informatika ingeniari tekniko lanbidearen ezagutzak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.

-Informatika ingeniaritzaren arloko proiektuak sortzeko, idazteko, antolatzeko, planifikatzeko, garatzeko eta sinatzeko gaitasuna.



Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

IKASKUNTZA-HELBURUAK:

1-Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzea testuinguru horretan.

2-Informazio zientifikoa bilatzea, ulertzea, sintetizatzea eta kritikoki aztertzea.

3-Ikerkuntzarekin, aholkularitza teknikoarekin eta irakaskuntzarekin lotutako arazoei aurre egiteko bideak adostea, aurkeztea eta argudiatzea, elkarlana baliatuta.

4-Kontsulta-tresnak erabiltzea (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko komunikazio-egoeretan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko.

5-Unibertsitate- eta lanbide-esparruetako dokumentuak egokiro sortzea (curriculumak, inprimakiak, protokoloak, eskabideak...).

IKASKUNTZA-HELBURUAK:

1-Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzea testuinguru horretan.

2-Informazio zientifikoa bilatzea, ulertzea, sintetizatzea eta kritikoki aztertzea.

3-Ikerkuntzarekin, aholkularitza teknikoarekin eta irakaskuntzarekin lotutako arazoei aurre egiteko bideak adostea, aurkeztea eta argudiatzea, elkarlana baliatuta.

4-Kontsulta-tresnak erabiltzea (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko komunikazio-egoeretan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko.

5-Unibertsitate- eta lanbide-esparruetako dokumentuak egokiro sortzea (curriculumak, inprimakiak, protokoloak, eskabideak...).

6-Zientzia arloko gaiak komunikatzea, komunikazio-testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta: txostenak, artikulu zientifikoak, testu didaktikoak, dibulgazio-testuak, testu lexikografikoak.



EDUKIEN DESKRIPZIO LABURRA:



Irakasgai honen helburua da ingeniari eta zientzialari euskaldunek euskararen erregistro formalen eta espezializatuen garapenean eta finkapenean duten erantzukizunaz ohartzea. Izan ere, funtsezkoa da aditu euskaldunek kontzientzia hartzea euskal gizartean euskararen ezagutzak eta erabilerak alorrez alorreko jardunaren kalitatean duten eraginaz. Erantzukizun horrekin estuki lotuta dago euskara zainduaren irizpideak eta erregistro espezializatuen bereizgarriak egokiro menderatzea eta erabiltzea ahoz zein idatziz. Irakasgai honetan, komunikazio zientifiko-teknikoan oinarrizkoak diren gaitasun linguistiko-komunikatiboak lantzen dira, espezializazio maila desberdinetako ahozko eta idatzizko testu-genero prototipikoak baliatuz: ikerketakoak, dibulgaziokoak, testu didaktikoak, lexikografikoak, ahozko aurkezpen akademikoak e.a. Nolanahi ere, irakasgai honetan berariaz sakontzen da idatzizko testuetan, eta testu horien bereizgarriak diren terminologia eta adierazpideetan. Gradu amaierako lana prestatzeari begira ere, oso baliagarria da irakasgaia, txosten zientifikoak idazteko behar diren trebetasunak berariaz lantzen baitira. Azken batean, irakasgaiak aukera ematen du nork bere hizkuntza-ezagutzak eta komunikazio-gaitasunak testuinguruko eskakizunen arabera zabaltzeko edo egokitzeko, arloko adituek eskura dituzten tresnak eta baliabideak modu autonomo eta kritikoan erabiliz.



6-Zientzia arloko gaiak komunikatzea, komunikazio-testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta: txostenak, artikulu zientifikoak, testu didaktikoak, dibulgazio-testuak, testu lexikografikoak.



Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación



1.MODULUA: Komunikazioaren oinarriak: komunikazio espezializatua

EDUKI TEORIKOAK:

Testua komunikazio-unitate linguistikoa: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea. Testuen berrikuspena: egokitasuna eta zuzentasuna. Komunikazio espezializatuaren bereizgarriak. Ahozko eta idatzizko testuak. Testu-sorkuntzarako eta berrikuspenerako kontsulta-baliabideak.

EDUKI PRAKTIKOAK:

- Kontsulta-baliabideen (hiztegien, terminologia-datubaseen, corpusen eta kontsulta-guneen) erabileran trebatzea.

- Komunikazioaren, testu-ekoizpenaren eta berrikuspenaren oinarriak lantzea, komunitate akademikoaren kideekin komunikatzeko testu-generoen bidez: eskabidea, mezu elektronikoa, akta, aurkezpen-gutuna, curriculuma…

2. MODULUA: Terminologia eta fraseologia zientifiko-teknikoak

EDUKI TEORIKOAK:

Testu espezializatuak, terminologia eta fraseologia. Hizkuntza gutxituen biziberritzea eta terminologia. Termino-sorkuntza: hiztegi-sorkuntzarako bideak. Terminologia-aldakortasuna garatutako hizkuntzetan eta normalizazio bidean dauden hizkuntzetan. Zenbait okerbide euskarazko terminoen sorkuntzan. Kontsulta-baliabideak: hiztegi eta terminologia-datubaseak vs corpusak. Erregistro espezializatuen zenbait bereizgarri: hitz elkartuen osaera eta idazkera, erreferentziazko adjektiboen erabilera, baliabide sinbolikoak diskurtsoan txertatzeko estrategiak eta izen-sintagma konplexuak.

EDUKI PRAKTIKOAK:

Goi-mailako tituludunek jakintza espezializatua euskaraz errepresentatzeko baliabideak (terminologia eta adierazpideak) ezagutzeko, finkatzeko eta sortzeko orduan duten erantzukizuna lantzen da, kontsulta-baliabideen azterketa kritikoaren bidez, eta testu entziklopedikoen eta didaktikoen ekoizpenaren bidez.

3. GAIA: Testu zientifiko-teknikoak: testu prototipikoen bereizgarri linguistikoak

EDUKI TEORIKOAK:

Parametro pragmatikoak eta testu zientifiko-teknikoak. Testu didaktikoak eta testu entziklopedikoak. Ikerketa-testuak eta dibulgazio-testuak. Testu espezializatuetan maiz erabiltzen diren zenbait diskurtso-eragiketa, diskurtso-errutinak eta aditzen hautapena.

EDUKI PRAKTIKOAK:

Informazio espezializatuaren kudeaketa eta espezializazio maila desberdinetako testuen ekoizpena lantzen dira: laburpena, poster zientifikoa, berrikuspen bibliografikoa, dibulgazio-testuak... Horiekin batera, terminologiaren komunikazio-funtzioa lantzen da.



ORDENAGAILU-GELAKO PRAKTIKAK

Ordenagailu-gelako praktiketan lau proiektu praktiko eramango dira aurrera, moduluetan zehar landutako eduki teorikoekin batera.

A. proiektua: Hizkuntza-kontsultak egiteko tresnak eta baliabideak

Helburua: Ortografia-zuzentzaileak, hiztegiak eta testu-corpusak erabiltzen trebatzea eta erabiltzailearen ikuspegitik aztertzea.



B. proiektua: Komunitate akademikoaren kideekin komunikatzea: eskabidea eta mezu elektronikoa

Helburua: komunikazioaren, testu-ekoizpenaren eta berrikuspenaren oinarriak lantzea.



C. proiektua: Biltzar zientifiko batean aurkezteko posterra egitea eta aurkeztea.

Helburua: Ohiko ikerketa-testu ahozkoak eta idatzizkoak lantzea., bai eta dibulgazio-testuak ere. Halaber, terminologiaren komunikazio-funtzioa landuko da, komunikazio-egoera eta testu mota desberdinetan.



D. proiektua: Wikipediako artikuluaren lanketa

Helburua: Informatikan lehentasunezkotzat jotzen diren artikuluak idaztea eta euskararen garapen teknolinguistikoan ekarpena egitea.

MetodologíaAlternar navegación

Eskola gehienak praktikoak izango dira, eta eduki teorikoa ere arazo praktikoei hobeto aurre egiteko emango da. Irakasleak eGela erabiliko du irakasgaiko materiala ikasleen eskura jartzeko, eta ikasleek ere plataforma horretara igo beharko dituzte egindako lanak. Eskolak, ahal dela, ordenagailu-gelan egingo dira, ikasleak ordenagailua eskura izan dezan uneoro, kontsulta-baliabideak erabili ahal izateko.



Hainbat eratako metodologia baliatuko da gaitasunak garatzeko eta irakaskuntza-emaitzak lortzeko:



- banakako jarduerak eta lanak

- talde-lanak

- ariketak

- eskola teorikoak

- aurkezpenak.

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Ikus ohiko deialdirako eta ezohiko deialdirako orientazioak. (%): 100

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación



Ebaluazio jarraitua izango da irakasgaiaren ebaluazio-tresna nagusia, hark izango du lehentasuna. Hala ebaluatzeko, eskoletara joan beharko du ikasleak, eta behar den garaian egin eta bidali beharko ditu zereginak. Nahitaezkoa da zeregin guztiak egitea. Hori dela eta, arrazoi bereziren batengatik eskolaren batera joaterik izan ez duen ikasleak etxean egin beharko ditu eskola horretako zereginak, eta irakasleari bidali ahal bezain laster.



Honako banaketa honi jarraituz jarriko da nota:



- Ordenagailu-gelako praktikak: % 40

- Nahitaezko jarduerak: % 20

-Astez asteko jarduerak: % 20

- Aurkezpenak: % 20



Atal bakoitza gainditu behar da irakasgaia gainditzeko.



* Ebaluazio jarraituari uko egitea



Ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duen ikasleak nahiz hasieratik azken ebaluazioko azterketaren bidez ebaluatua izatea aukeratzen duen ikasleak eskubidea izango du azken ebaluazioko azterketa egiteko (ebaluazioaren % 100). Eskubide hori baliatzeko, ikasleak idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari, etengabeko ebaluazioari uko egiten diola adieraziz, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (1.-9. asteetan). Halako idatzirik aurkeztu ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.



Azken ebaluazioko azterketa eskolak ezarritako egunean eta orduan egingo da. Idatzia eta ahozkoa izango da, eta % 100eko balioa izango du. Ordenagailu-gelan egingo da, hizkuntza-tresna elektronikoekin lotutako gaitasunak ebaluatu ahal izateko.



Honako atal hauek izango ditu:



- Irakasgaian landutako gaiei buruzko testa eta ariketak: % 50

- Idazlana: % 30

- Ahozko aurkezpena: % 20



Ahozko aurkezpena azterketa-egunean bertan egingo dute ikasleek, idatzia bukatu ondoren. Aurkezpena egin ahal izateko, eGelara igo beharko dute euskarria aurrez.



* Ohiko deialdiari uko egitea



UPV/EHUko Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egin nahi dion ikasleak idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari, lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago gutxienez. Deialdiari uko egiten dion ikasleak «ez aurkeztua» kalifikazioa izango du.

Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Irakasgaiaren % 100 azterketa bidez ebaluatuko da. Azterketa ordenagailu-gelan egingo da, hizkuntza-tresna elektronikoekin lotutako gaitasunak ebaluatu ahal izateko. Ahozkoa ere ebaluatuko da. Horretarako, ahozko aurkezpena egingo dute azterketara aurkezten diren ikasleek, azterketa-egunean bertan, idatzia bukatu ondoren. Aurkezpena egin ahal izateko, eGelara igo beharko dute euskarria aurrez.



Ohiko deialdiko azterketaren egitura bera izango du; hau da, hiru atal hauek:



- Irakasgaian landutako gaiei buruzko testa eta ariketak: % 40

- Idazlana: % 30

- Ahozko aurkezpena: % 30

Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Irakasleek egelan eskaintzen dituzten materialak.

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010) PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena:

http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua

ETXEBARRIA, J.R. (2011) Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. EIMAren estilo-liburua http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/Zientzia_22_06.pdf

ETXEBARRIA, J.R. (2014) Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo. EHU eta UEU

EUSKALTZAINDIA (2018) Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE).

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161

EUSKALTZAINDIA “Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua” (Euskaltzaindiaren 87 araua)

https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0087.pdf

EUSKALTZAINDIA “ Adierazpena euskalkien erabileraz: irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan” (Euskaltzaindiaren 137 araua) https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0137.pdf



Bibliografía de profundización

ALVARADO CANTERO, L. (2017) “Géneros académicos orales: Estructura y estrategias de la exposición académica” Revista Nebrija de Lingüística Aplicada a la Enseñanza de las Lenguas.
ALCOBA, S. (1999) La oralización. Barcelona: Ariel Practicum.
BONDI, M. eta LORÉS, R. (ed.) (2014) Abstracts in Academic Discourse. Berna: Peter Lang
CASTELLÓ, M. (koord.) (2007) Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Conocimientos y estrategias. Crítica y fundamentos. Bartzelona: Graó
EUSKALTZAINDIA.1986. Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak
EUSKALTZAINDIA (1992) Hitz elkartuen osaera eta idazkera
GARZIA, Joxerra (2008) Jendaurrean hizlari. Irun: Alberdania

GOTI, M. (ed.) (2012) Academic Identity Traits. Berna: Peter Lang
GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (2003) Aproximaciones al lenguaje de la ciencia. Burgos: Fundación Instituto Castellano y Leonés de la Lengua. Colección Beltenebros.
KAUR, K., AFIDA, M.A. (2018) “Exploring the Genre of Academic Oral Presentations: A Critical Review” International Journal of Applied Linguistics & English Literature. Vol.7, 1
UZEI. 1982. Maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera
VALEIRAS, J., RUIZ, M.N., JACOBS, G. (2018) “Revisiting persuasion in oral academic and professional genres: Towards a methodological framework for Multimodal Discourse Analysis of research dissemination talks” Ibérica: Revista de la Asociación Europea de Lenguas para Fines Específicos (AELFE), Nº. 35: 93-118
VÁZQUEZ, G. (2001) El discurso académico oral. Guía didáctica para la comprensión auditiva y visual de clases magistrales. Madrid: ADIEU.
YOUNG, K.S. eta TRAVIS, H. P. (2018) Oral communication: skills, choices, and consequences. Illinois: Waveland press. (4. argitalpena, 1. argitalpena 2012)
ZUAZO, K. (2005) Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar.
ZUAZO, K. (2008) Euskalkiak euskararen dialektoak. Elkar.

Revistas

Elhuyar aldizkaria
http://aldizkaria.elhuyar.eus/
Ekaia. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Aldizkaria http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia

Direcciones web

http://www.euskaltzaindia.eus/
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.eus/
http://ehu.eus/ehg/zehazki/
http://www.euskara.euskadi.eus
http://www.ei.ehu.es
http://www.elhuyar.eus/
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.eus/p267-http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/eu
http://31eskutik.com/
http://www.erabili.eus/
https://zientziakaiera.eus/
http://teknopolis.elhuyar.eus/?lang=eu
https://ahotsak.eus/

GruposAlternar navegación

46 Teórico (Euskera - Tarde)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
16-30

14:00-15:30 (1)

23-30

14:00-15:30 (2)

Profesorado

46 P. de Aula-1 (Euskera - Tarde)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
16-30

15:30-17:00 (1)

23-30

10:30-12:00 (2)

Profesorado

46 P. Ordenador-1 (Euskera - Tarde)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
16-22

10:30-12:00 (1)

16-30

17:00-18:30 (2)

Profesorado