Asset Publisher

Ane Redondo, St. Patrick’s English School (Donostia) ikastetxekoa, Biologiako Olinpiada irabazi du

Sara Cornejo eta Laura Villanueva izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak fase autonomikoan

First publication date: 14/02/2022

Ane Redondo-k, Donostiako St. Patrick’s English School ikastetxeko ikasleak, lehenengo saria erdietsi du urtarrilaren 21an modu telematikoan (proba teorikoa) eta otsailak 4an (proba praktikoa) modu presentzialean UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen bitartez burutu den fase autonomikoan. Probetan Euskal Autonomia Erkidegoko 3 ikastetxetako 7 ikaslek hartu dute parte. Olinpiadan Batxilergoko lehenengo zein bigarren mailan matrikulatutako ikasleak aurkeztu daitezke.

Beste irabazleak

Fase autonomikoko edizio honetan, Sara Cornejo-k eta Laura Villanueva-k, Donostiako St. Patrick´s English School ikastetxekoak baita bigarren eta hirugarren postua eskuratu dute hurrenez hurren.

Fase autonomikoko hiru irabazleak fase nazionalera joango dira. Azken fase hau, Oviedon martxoaren 31 eta apirilaren 4 bitartean burutuko da. Fase horretan lehenengo lau postuak lortzen dituzten ikasleek talde olinpikoa osatu eta Nazioarteko Olinpiada Biologikoaren XXXIII edizioan hartuko dute parte, Tsaghkadzor-en (Armenia), 2022ko uztailaren 10-17 bitartean. Horrez gain, hurrengo lau sailkatuak Iberoamerikako Biologia Olinpiadaren XV. edizioan parte hartuko dute. Azken hau 2022ko irailaren lehenengo hamabostaldian egingo da Lima-n (Peru).