IKD GAZtE borondatezko praktika ordainduak egiteko deialdia
First publication date: 26/10/2017
EHUko Hezkuntza Laguntzarako Zerbitzuaren barne dagoen IKDGAZtE Proiektuak borondatezko praktika ordainduak aurrera eramateko deialdia egin du.
IKD Kidek gradu ezberdinetako 10 ikaslez osatutako talde eragilea osatuko dute. Talde lanean arituz Ekimen Sena lantzeko Moduluaren eragileak izatea izango da euren helburu nagusia. Gainera, IKD Gazte Proiektuaren difusioan parte hartuko dute.
Praktiken iraupena 2017ko Azaroaren 14tik 2018ko Ekainaren hasierartekoa da. Ikasleei astean 12 ordutako inplikazioa eskatzen zaie: 8 ordu presentzial eta 4 ordu ez presentzialak.
Zeintzuk dira parte hartzeko baldintzak?
- 120 ECTS gaindituak izatea
- Euskara maila altua izatea
- Astearte eta ostegun arratsaldeak libre izatea
Nola eman dezakezu izena? ikdgazte@ehu.eus helbidera zure curriculuma bidaliz:
- Gaia: "IKD Kiden Hautaketa / Seleción de IKD Kides"
- Izena emateko epea: 2017eko urriaren 31 arte
- Elkarrizketak: 2017ko azaroaren 6an goizean, euskaraz (Hitzorduak aurrezehaztuko ditugu)