AZAROAK 10: 2022-23ko MUGIKORTASUN PROGRAMAK, Eskolako informazio saioa
First publication date: 04/11/2021
2022-23ko MUGIKORTASUN PROGRAMAK: Eskolako informazio saioa azaroaren 10ean.
Azaroaren 10ean, mugikortasun programei buruzko informazio saioa egingo da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan. 2022/23 ikasturtean atzerrira joateko asmoa baldin baduzu, bilera honetan zure zalantzak argitu ditzakezu.
Eguna: asteazkena, azaroak 10
Ordua: 12:30
Lekua: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
-
Eibarko Ikasleak: San Andres aretoa
-
Donostiako ikasleak: Gradu aretoa
Gogoratu bestalde, Erasmus edo Beste Norakoak programarako mugikortasunerako eskaera egiten duzun momentuan (azaroa-abenduan), hizkuntza ziurtagiria aurkeztu beharko duzula.
UPV/EHUn antolatutako azaroko First, Advance eta APTIS deialdietako emaitzak garaiz jasoko dira mugikortasuna eskatzeko. Hizkuntza azterketa hauei buruzko informazioa guztia hurrengo esteketan topatuko duzue: