Breadcrumb

Edukia

DEIALDIA IREKIA: Trantsizio Bekak Programa 2022, 3 hilabeteko praktika egonaldiak

Eusko Jaurlaritzaren “HEZKUNTZA ESPARRUTIK LAN-ARLORA IGAROTZEA” programako bekei buruzko informazioa:

Beken baldintza orokorrak:

1. 3 hilabeteko praktika egonaldiak. Astean 30 ordu, hiru hilabetez 360 ordu

2. 3 hilabetetan 1500 € ikasle bekadunarentzat

3. Beka onuradunak izan daitezke:

  • 2021/22an graduaren azkeneko ikasturtean dauden ikasleak
  • 2021/22an gradua bukatu dutenak
  • 2022/23an graduaren azkeneko ikasturtean egongo diren ikasleak

4. Egonaldiak noiz egin daitezke?

  • 2021/22an graduaren azkeneko ikasturtean dauden ikasleek:
    • Ekaina-uztaila-abuztua edo
    • Uztaila-abuztua-iraila
  • 2021/22an graduatutakoek eta 2022/23an graduaren azkeneko ikasturtean egongo direnek:
    • Urria-azaroa-abendua

GIE-ko ikasle gisa parte hartzeko eskaera bidaltzeko epe-mugak, egonaldiaren hasiera dataren arabera:

  • Ekainean hasteko: 2022/05/04ra arte
  • Uztailean hasteko: 2022/06/01era arte
  • Urrian hasteko: 2022/07/01era arte

 

OHARRA: Graduaren azkeneko ikasturteko ikasle gisa parte hartzen baduzu, ezin duzu titulua eskatu egonaldia bukatu arte

 

Parte hartze eskaera lehenbailehen bidaltzea gomendatzen dizugu. Bekak eskaerak iritsi ahala esleituko dira. Enpresa zure kabuz bilatu dezakezu. Kasu horretan, parte hartze eskaera bidaltzen duzunean, adierazi zein enpresarekin adostu duzun parte hartzea.

Ezgaitasunak dituzten hautagaientzat erreserbatutako plaza lortzeko interesatuta dauden ikasleek, ezgaitasun mailaren aitorpen agiria eta beren datuak Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Arreta Zerbitzura bidali behar dituzte ahal den azkarren (eta beti www.ehu.eus/eu/web/discapacidad/home helbidean argitaratutako daten aurretik), hurrengo helbidera: discap@ehu.eus.

 

Parte hartzeko interesik baduzu, bidali e-posta bat Donostiako ikaslea bazara gie.praktikak@ehu.eus helbidera eta Eibarko ikaslea bazara  gie-eibar.praktikak@ehu.eus helbidera ondorengoak adieraziz :

  • e-postaren gaia: ikasleTB2022-izenabizena
  • Mezuan adierazi:
    • Izen abizenak eta NAN zkia
    • Ikasten duzun titulazio
    • Zein epetan egin nahiko zenukeen egonaldia

 

Deialdiari buruzko informazio osoa lotura honetan aurki dezakezue: Hezkuntza Esparrutik Lan-Arlora Igarotzea