XSLaren edukia
Garapen Psikomotorra I
- Ikastegia
- Bilboko Hezkuntza Fakultatea
- Titulazioa
- Haur Hezkuntzako Gradua (Euskera)
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 16 | 24 |
Gelako p. | 44 | 66 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Psikomotrizitatearen irakaskuntzan proposatzen dugun modeloa haurra bere osotasunean hartzen duena da. Hain zuzen ere haurraren bizitzan oso presente dagoen osotasuna, zeina haren gorputza, afektibitatea eta adimena elkar lotzen dituen. Horretarako garapen psikomotorraren oinarriak, gaitasun pertzeptibo-motorrak zein fisiko-motorrak, adierazpen librea zein antolatua ere aztertzen ditugu. Ikaslea haurraren heltze-prozesuan ekintza motorrak duen garrantziaz jabetzen saiatzen gara, baita berau gaitzea praktika psikomotorraren saio bat diseinatu, antolatu eta egituratzeko orduan. Azkenik osasuna, ongizatea, gorputza, eskola eta gizartea ere oso kontuan hartzen ditugu gure programa honetan.
IRAKASGAIAREN KONPETENTZIAK
A) Etapa honetako curriculumeko garapen psikomotorraren oinarriak garatzea
B) Garapen psikomotorraren ezagupenak eskuratzeko eta garatzeko teoriak aplikatzea.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
1. GAIA: GARAPEN PSIKOMOTORRAREN OINARRIAK. Gorputz-eskema. Motrizitatearen irudikapen mentala. Jarrera- doitzea. Denbora egituraketa. Espazio egituraketa. Oreka. Lateralitatea. Jarduera neuromuskularra.
2. GAIA: GORPUTZA ETA GIZARTEA. Gorputzaren funtzionalitatea: gaitasun pertzeptibo-motoreak eta fisiko-motoreak. Gorputza eta irudia.
3. GAIA: GARAPEN PSIKOMOTORRA. Osasun eta ongizatea. Praktika psikomotorra haur-garaiko prebentzioan. 4.GAIA: PRAKTIKA PSIKOMOTORRA. Haurraren osotasuna: gorputza, afektibitatea eta adimena. Jolasa eta mugimendua. Ekintzatik pentsamendura. Irudikapena.
5.GAIA: GORPUTZ ADIERAZPEN ETA KOMUNIKAZIOA. Adierazpen antolatua,. Adierazpen librea. Antzerkia. Dantza. Erlaxazio-teknikak.
MetodologiaToggle Navigation
Argibideak:
Saio magistralak erabat baztertu gabe, metodologia partehartzailea bultzatuko da gelako saioetan, galderen, kasu praktikoen eta holakoen bidez. Honetaz gain 48 ordu landa-praktikak izango dira
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
EBALUAZIOA:
- Garatu beharreko azterketa idatzia
- Praktikak (ariketak, kasuak edo buruketak)
- Banakako lanak
- Taldeko lanak
- Lanen, irakurketen... aurkezpena
Argibideak:
Irakasgaiak bi ebaluaketa sisitema orokor ditu: alde batetik ebaluaketa jarraia eta bestea azken frogarena. Ikasleak ikasturte hasieran hautatu beharko du zein mota nahi duen.
Irakasgaia ebaluatzeko Ebaluaketa Jarraia hautatzen bada lauhilekoan zehar egindako lan guztiak hartuko dira kontuan, bakoitzak bere neurrian hartuta (ikus. “eginbeharrekoak” dokumentua moodle aplikazioan, baita hemen behean azaltzen den koadroa ere)
Horretaz gain, bada beste kontzeptu bat azken notan isla izango duena:
Asistentzia eta parte hartzea:. asistentzia kontrolatu egingo da eta atal honetan puntuatu ahal izateko %80ko asistentzia derrigorrezkoa izango da. Dena den hau ez da nahikoa izango, irakasgai honetan zuen parte hartzea (saio praktiko zein teorikoetan) ezinbestekoa denez, berau ere ebaluatu egingo dugu. Honen guzti honen ondorioz, atal honen balioa azken notaren %30 izango da.
Bestalde azpimarratu beharra dago ebaluazioan parte hartzen duten atal guzti-guztiak gainditu behar direla irakasgaia gainditu ahal izateko. Entregatu behar diren lanak balekotzat hartzen ez badira berriro egin beharko dira eta asistentzia eta parte hartzearen atala gainditzen ez duenak azterketa bat egingo du.
Beraz egin beharreko lanak honako hauek dira:
1.- Saio praktikoaren lana, notaren %10 suposatuko du.
2.- Lan teorikoak egin beharko dira eta lanaren %45 suposatuko dute.
3.- Asistentzia eta parte hartzea baloratuko da eta notaren azken %45 suposatuko du.
Azkenik sistema hau jarraitzeko modurik ez duen ikasleak azken froga baten bitartez irakasgaia gainditzeko eskubidea izango du alde praktikoa eta teorikoa bertan azaldu beharko direlarik. Dagokion araudiak dioena errespetatuz
“bukaerako proba bakarra egingo zaio, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek, egiten den moduan egiten dela, irakasgaiko notaren % 100 balio beharko du” (gestiorako arautegia 2014/2015, artikulu 43.ck).
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Eskolako Psikomotrizitateko gela eta gimnasioa.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
PARLEBAS (P.) - Elementos de sociologia del deporte (1986). Málaga : Junta de Andalucia, 2003.
PARLEBAS, Pierre. Léxico de praxiologia motriz. In: Barcelona: Paidotribo 2001
AUCOUTURIER, B. (2004). Los fantasmas de acción. Barcelona.Editorial : Graó.
ARNAIZ SÁNCHEZ, P.; RABADÁN MARTÍNEZ, M.; VIVES PEÑALVER,Y. (2001). La psicomotricidad en la escuela. Málaga. Ediciones Aljibe.
MERCÉ BONASTRE, SUSANA FUSTÉ. Psicomotricidad y vida coticiana (0-3).Col.Biblioteca de Infantil nº20. Graó. LE BOULCH, J. (1969). La educación por el movimiento en la edad escolar. Buenos Aires: Paidós.
Gehiago sakontzeko bibliografia
AJURIAGUERRA, D.J. (1975 <2 ª edic.>). Manual de psiquiatría infantil. Ed. Toray-Masson, Barcelona.
DA FONSECA, V. (1988). Ontogénesis de la motricidad. Madrid: G. Núñez Editor.
LE BOULCH, J. (1978.). Hacia una ciencia del movimiento humano. Ed. Paidós, Buenos Aires.
WALLON, H. (1978.). Del acto al pensamiento. Ed. Psique, Buenos Aires.
WINNICOTT, D. W. (1978). Juego y realidad. Ed. Gedisa, Barcelona.
Aldizkariak
Cuadernos de psicomotricidad
Entre Líneas
La Hamaca
Citap- Psicomotricidad. Revista de estudios y experiencias.
Sonhar. Comunicar- repensar a diferença.
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- MARTINEZ MERINO, NAGORE
- MEJUTO HIDALGO, GAIZKA
- MONGE GOMEZ, NATALIA
TaldeakToggle Navigation
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 08:30-10:30 11:00-13:00 | ||||
19-19 | 08:30-10:30 12:00-14:00 | 08:30-10:30 11:00-13:00 | |||
30-30 | 08:30-10:30 11:00-13:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 2S04G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- 2S04G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- 2S04G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- 2S04G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-18 | 08:30-10:30 | 08:30-10:30 | |||
20-23 | 08:30-10:30 | 08:30-10:30 | |||
25-29 | 08:30-10:30 | 08:30-10:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 1S16G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- Gimnasio handia - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (BERTIKAL)
- 1S16G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- Gimnasio handia - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (BERTIKAL)
- 1S16G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- Gimnasio handia - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (BERTIKAL)
31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-18 | 11:00-13:00 | 11:00-13:00 | |||
20-23 | 11:00-13:00 | 11:00-13:00 | |||
25-29 | 11:00-13:00 | 11:00-13:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 1S16G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- Gimnasio handia - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (BERTIKAL)
- 1S16G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- Gimnasio handia - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (BERTIKAL)
- 1S16G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- Gimnasio handia - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (BERTIKAL)
31 Gelako p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-18 | 11:00-13:00 | 08:30-10:30 | |||
20-23 | 11:00-13:00 | 08:30-10:30 | |||
25-29 | 11:00-13:00 | 08:30-10:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 1S16G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- Gimnasio handia - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (BERTIKAL)
- 1S16G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- 0S02G-Gimnasio txikia - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (BERTIKAL)
- 1S16G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- Gimnasio handia - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (BERTIKAL)