Breadcrumb

XSLaren edukia

Elektrodinamika26653

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Fisikako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26653

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Mintegia34.5
Gelako p.2131.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honetan Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoa graduetako aurreko urteetan ikasitako elektromagnetismoaren ekuazioetan sakonduko da, eta bereziki elektromagnetismoak erlatibitate bereziarekin duen erlazioa aztertuko da. Karga higikorrek zein karga oszilakor lokalizatuek sortzen dituzten eremuak eta erradiazio elektromagnetikoa kalkulatuko dira. Problema hauen aplikazio interesgarriak aurkeztuko dira, adibidez partikula azeleragailuak eta argiaren sakabanaketa. Eremu elektromagnetikoaren formalismo lagrangearra garatuko da azkeneko gaian.



Ikasleak aurreko urteetan ikasi dituen Elektromagnetismo I eta II eta Mekanika eta Uhinak irakasgaiak beharrezkoak izango dira irakasgaia ondo ulertzeko. Bestalde, oinarri matematiko sendoak beharko dira, adibidez tentsoreak beharko dira elektrodinamikaren kobariantzia garatzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgai honetan ikasleak elektromagnetismoaren ikuspegi sakonagoa lortuko du. Lortutako ezagutzak oso erabilgarri izango zaizkio etorkizunean beste gaiak ikasteko, adibidez Elektrodinamika Kuantikoa, Eremuen Teoria Kuantikoa, Grabitazioa eta Kosmologian, edo partikula azeleragailuetan, sinkrotronetan, edo Nanofotonika eta Nanoteknologia berrien garapenean aritzeko.



Fisika Graduko zeharkako ondoko gaitasunak landuko dira:

G001. Problemak zuzentasunez planteatu eta askatzen ikastea.

G005. Era autonomoan antolatzeko, planifikatzeko eta ikasteko gai izatea

G006. Era kritikoan analizatzeko, sintetizatzeko eta arrazoitzeko gai izatea.

G008. Ahoz eta idatziz, ideia, problema eta emaitza zientifikoak azaltzeko gai izatea.



Oinarrizko Fisika moduluaren ondoko gaitasun espezifikoak landuko dira:

CM01. Gaur egungo Fisikaren arlo nagusiak deskribatzeko gai izatea.

CM02. Arlo honetako oinarrizko problemak planteatzeko eta ebazteko gai izatea.

CM03. Oinarrizko fisikaren oinarrizko ideiak publiko ez-espezializatuari azaltzeko gai izatea.

CM04. Testu-liburu bat baino gehiago erabiltzeko gai izatea.

CM05. Talde-lanean parte hartzeko eta zuzentzeko gai izatea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

0.- Sarrera

1.- Erradiazioa I: Karga-banaketa lokalizatuen erradiazioa

2.- Erradiazioa II: Karga higikorren erradiazioa

3.- Erlatibitate bereziaren teoria I: berrikuspena

4.- Erlatibitate bereziaren teoria II: Elektrodinamikaren formalismo kobariantea

5.- Partikula erlatibisten dinamika eta eremu elektromagnetikoak

6.- Eremu elektromagnetikoen formulazio lagrangearra

7.- Garatu dugun elektrodinamikaren mugak





MetodologiaToggle Navigation

1) Eskola magistralak: Irakaskasleak eskola teorikoetan erabiliko duen materiala eGela plataforman agertuko da.



2) Ariketak: Teoria lantzeko irakasleak zenbait ariketa ebatziko ditu eta bestalde, ariketa-zerrenda bat proposatuko du gai bakoitzeko, ikasleek euren kabuz ebazteko. Ikasleek taldeka ebatziko dituzte ariketak eta ariketa batzuk arbelean ebatziko dira, eskola praktikoetan. Beste zenbait ariketa irakasleari entregatuko zaizkio, ikasleak zuzentzeko eta ebaluatzeko.



3) Mintegiak: Teoriarekin erlazionatutako gai monografikoak proposatuko dira taldeka lantzeko eta klasean aurkezteko mintegien modura.



4) Tutoretzak: Bestalde, ikasleak banaka edo taldeka etorriko dira irakaslearen bulegora tutoretza-orduetan, dituzten zalantzak argitzera.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua egingo da.



Ohiko deialdirako ebaluazio-irizpideak azkeneko nota osotzeko hauek izango dira:

1) Kontrolak: %70

2) Ariketen ebazpena: %10 ariketa idatziak eta %5 arbelean ariketak egiteko parte-hartzea.

3) Aurkezpenak: %15



Ikaslea bi kontroletan aurkezten ez bada, bere nota “ez-aurkeztua” izango da.

- Ohiko deialdian azterketa finalera ez aurkeztea deialdiari uko egitearen baliokidea da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- Ez-ohiko deialdirako ariketen eta aurkezpenen nota mantenduko da (%30) eta klaseko materia guztiaren inguruan azterketa idatzia egingo da (%70).



- Ikaslea azterketa idatzira aurkezten ez bada, bere nota “ez-aurkeztua” izango da.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak eskola magistraletan erabilitako materiala eGelan plataforman eskuragarri agertuko da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- John David Jackson, Classical Electrodynamics, third ed., John Wiley & Sons, New York (1999)

- Andrew Zangwill, Modern Electrodynamics, Cambridge Univ. Press (2012)

Gehiago sakontzeko bibliografia

- W.K.H. Panofsky, M. Phyllips, Classical Electricity and Magnetism, 2nd. edition, Addison-Wesley, 1972.
- J. Vanderlinde, Classical Electromagnetic Theory, 2nd edition, John Wiley & Sons, Inc, New York, 1993.
- L.D. Landau, E.M. Lifshitz, Teoría Clásica de los Campos, Reverté, 1973.
- Hans C. Ohanian, Classical Electrodynamics, Allyn and Bacon Inc., 1988.
- F. Rohrlich, Classical Charged Particles, Addison-Wesley, 1990.
- W. Greiner, Classical Electrodynamics, Springer -Verlag, New York, 1998.
- J. Costa Quintana y F López Aguilar, “Interacción Electromagnética. Teoría Clásica”, Editorial Reverté, 2007.

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:00 (1)

12:00-13:00 (2)

12:00-13:00 (3)

Irakasleak

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-14:00 (1)

12:00-13:00 (2)

12:00-13:00 (3)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-09:30 (1)

08:30-09:30 (2)

08:30-09:30 (3)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-09:30 (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-09:30 (1)

08:30-09:30 (2)

08:30-09:30 (3)