XSLaren edukia

Irakasleak

ITZIAR BARINAGA-REMENTERIA ZABALETA

Ezagutza arloa
Ekonomia Aplikatua
Saila
Ekonomia Aplikatua
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
itziar.barinagarementeria@ehu.eus

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua (1997) eta Ekonomian Doktore (2018) Euskal Herriko Unibertsitatean. 2006tik Finantza Ekonomia Saileko irakasle da, Gasteiz (Araba) eta Donostiako (Gipuzkoa) fakultateetan klase emanez. Gaur egun Kontabilitate Analisia eta Finantza Ekonomia irakasgaietako irakasle da.



2010-2011 urteetan Gasteizko Enpresa Zientzietako Unibertsitate Eskolan Ikasketa Antolakuntzako Zuzendariorde izan zen. Eskolako Batzorde Orokorreko eta hainbat batzordetako kide. Unibertsitatean hasi aurretik enpresa pribatuen zuzendaritza eta kudeaketan eta banka sektorean lanean aritua.



Hainbat liburu eta zientzia artikuluen egile eta egile-lagun. Pau-ko Unibertsitatean irakasle bisitari izan da. Egungo ikerketa lerro nagusiak: Garapen Ekonomikoa; Landa Garapena; Finantza Ekonomia.