XSLaren edukia

Populazioaren Teoria eta Azterketa28298

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Soziologiako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
28298

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.710.5
Ordenagailuko p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

“Populazioaren Teoria eta Analisia” ikasgaia Soziologia Graduko hirugarren ikasturteko derrigorrezkoa bat da. Bertan, populazioen egitura eta dinamika aztertzeko teknikak zein fenomeno horiek eta gizartean dituzten ondorioak ulertzeko teoriak lan egiten dira.

Ikasgaiak bat egiten du beste ikasgai instrumentalekin. Halaber, bloke teorikoko irakasgaiekin bat egiten du, fenomeno demografikoak ulertzera bideratutako teoriak berrikusten dituelako, baita gizarte-inplikazioak ere. Ikasgaiak ere beharrezko tresnak eta kontzeptuak eskaintzen ditu gizarte-errealitatearen ezagutza teoriko eta enpirikoari aurre egiteko, bai eta errealitate horren elementuetan esku hartzeko ere. Ildo horretan, oinarrizko elementuetako bat da Soziologiako graduan. Biztanleriaren teoria eta analisia zailtasunik gabe egin ahal izateko, beharrezkoa da bigarren hezkuntzan egindako oinarrizko kalkulu matematikoak minimo batean menderatzea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaia ikastearen emaitzak hauek dira:

IE1. Populazioaren teoria klasikoen oinarriak identifikatzea, bai eta gaur egungo eztabaida teorikoak ere

IE2. Analisi demografikorako teknika eta metodo nagusiak aplikatzea

IE3. Populazio baten egitura demografikoari buruzko txosten bat diseinatzea

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. gaia. Munduko biztanleriaren bilakaera historikoa

2. gaia. Analisi demografikoaren kontzeptuen eta adierazleen sarrera

3. gaia. Datu-iturri demografikoak

4. gaia. Hazkunde demografikoaren neurriak

5. gaia. Populazio baten egituraren azterketa: adina eta sexua

6. gaia. Dinamika demografikoa interpretatzeko teoria klasikoak

7. gaia. Populazioaren jaiotza-tasaren eta ugalkortasunaren azterketa

8. gaia. Populazioaren hilkortasunaren azterketa

9. gaia. Egungo teoria demografikoak eta egungo egoera demografikoa

10. gaia. Politika demografikoak



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia metodologia mistoaren bidez garatzen da, saio magistralak metodologia aktiboekin eta talde-lanarekin konbinatzen dituena. Metodologia aktibo horien artean, Ikasgela Alderantzikatuaren Metodologiaren (flipped classroom) erabilera nabarmentzen da, irakasteko eta ikasteko prozesua alderantzikatzean datzana. Metodologia hori, bereziki, analisi demografikoaren partean (IE2) gauzatuko da, eskema orokor honen bidez: Lehenik eta behin, eta aurrez aurreko eskolaren aurretik, ikasleak landu beharko ditu irakasleak eskura jarriko dituen materialak. Material horiek, oro har, azalpen-bideoak izango dira, material lagungarriren batekin batera. Autoebaluazio bat egongo da ere bai, erantzun beharko dena ikasleak materialak landu eta gero, beti klasea baino lehen. Autoebaluazioa gainditu ondoren, ikasleak gadetegi bat beteko du. Bertan prozesuari buruzko galdera batzuei erantzungo die (menderatutako alderdiak, zalantzak). Aurrez aurreko klasean, irakasleak saio magistral labur bat egingo du, ikasleek galde-sortan edo ikasgelan dituzten zalantzak argitzeko, eta gai garrantzitsuren batean sakontzeko. Ondoren, ikasleek taldeetan landuko dute gaiari aplikatutako zeregin bat, aldez aurretik landutako oinarrizko kontzeptuak aplikatzeko eta gai konplexuagoetan sakontzeko aukera emango diena. Zeregin horiek irakasgaiaren ebaluaketa jarraien oinarrietako bat izango den zeregin orokorra egiteko balioko dute. Praktika horiek egiteko, programa informatikoak erabiliko dira, batez ere Excel.



IE1 lortzeko metodologia ondorengo hau izango da: irakasleak gaiari buruzko sarrera txiki bat egingo du, gako nagusiak emanez, eta ikasleen eskura jarriko du nahitaez irakurri beharreko materiala hurrengo saioaren aurretik. Ikasgelan, eta garatu beharreko talde-jarduera egin aurretik, ikasle bakoitzak praktika txiki bat egingo du, irakurketa-testuari buruzko galderei erantzuteko. Ondoren, talde-praktika bat egingo da. Praktika hori, batzuetan, ikasle-talde batek gidatutako eztabaida bat izango da, edo, beste batzuetan, taldean eztabaida-lan bat egingo da banakako praktikan landutako gaiei buruz. Beste batzuetan, ikasle talde batek prestatuko dituen aukerako testuei buruzko eztabaida gidatua egingo da. Talde guztiek gidatuko dute eztabaida bat irakasgaian zehar.





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
    • EXAMEN TEÓRICO-PRÁCTICO (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

I) EBALUAZIO JARRAIAREN SISTEMA

Ebaluazio jarraiaren sistema jarraitzen duten ikasleek froga eta ebaluazio-jarduera multzo bat burutu beharko dituzte ikasturtean zehar eta azterketa garaian, prestakuntza-aldian garatutako gaitasunak eta ikaskuntza-emaitzak baloratzeko. Ebaluazioak jarduera hauek izango ditu:



a) Azterketa, honako froga hauek edukiko dituelarik:

a.1) Idatzizko froga, garatu beharreko galderekin eta galdera laburrekin eta/edo test modukoekin. Jarduera honetan, ikasturtean zehar landutako gaien eduki teorikoei buruz galdetuko zaie ikasleei.

a.2) Programa informatikoen erabileran, batez ere Excel, oinarritutako froga praktikoa. Froga honen bidez, ikasleek analisi demografikoarekin erlazionatutako zereginei egingo die aurre.



Azterketan lortutako kalifikazioak ikaslearen azken kalifikazioaren %50 eta %60 bitarteko balioa izango du.



b) Hainbat jarduera praktiko egitea ikasturtean zehar, besteak beste, banakako lanak, talde-lanak, ahozko aurkezpenak, probak eta/edo proiektuak. Zati praktikoko ariketen kalifikazioak eta ikasleek gelan egindako lan jarraituaren balorazioak azken kalifikazioaren %40 eta %50 bitarteko balioa izango dute.



Irakasgaia gainditzeko, ebaluazio jarraia duten ikasleek azterketa eta atal praktikoa gainditu beharko dute.



Adierazitako tarteen barruan, irakasleek ikasturtearen hasieran, aplikatu beharreko ebaluazio-proben haztapen zehatza jakinaraziko diete ikasleei.



II) AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA

Ikasleek eskubidea dute azken ebaluazio-sistemaren bidez ebaluatzeko, etengabeko ebaluazio-sisteman parte hartu duten kontuan hartu gabe. Horretarako, Ebaluazioari buruzko Araudi Erregulatzailearen 8.3 artikuluaren arabera, 9 asteko epea du etengabeko ebaluazioari uko egiteko. Epe horretan, idatziz aurkeztu beharko die irakasgaiaren ardura duten irakasleei etengabeko ebaluazioa utzi eta azken ebaluazio sistemaren arabera ebaluatua izateko eskaria.



Azken ebaluazioko sisteman, ikaskuntzaren emaitzak azterketa bidez eta ebaluazio orokorreko jarduerez osatutako proba baten bidez ebaluatuko dira. Proba hori azterketen aldi ofizialean egingo da. Azterketak proba teoriko-praktikoak izango ditu, eta irakasgaiaren kalifikazioaren %100 balioko du. Ikasleak azterketa gainditu beharko du beraz, irakasgaia gainditzeko.



Azken ebaluazio sistema jarraitzen duten ikasleen kasuan, ebaluazioa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.



BESTE OHAR BATZUK

"Normalean, eta besterik adierazi ezean, UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere" (Etika akademikoari buruzko protokoloa, 3. puntua).



“UPV/EHUn honako hauek joko dira jokabide maltzur edo iruzurrezkotzat ebaluazio probetan edo ebaluatu beharreko lan akademikoak egitean eta aurkeztean: lanak plagiatzea, hau da, inoren lanak kopiatzea jatorria edo iturria aipatu barik eta norberarenak balira bezala ematea ebaluazio akademikorako aurkezten diren testu edo lanetan” (aipatu protokoloaren 2.a puntua).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko deialdian irakasgaia ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da. Ebaluazio jarraiaren sistema jarraitu duten ikasleei irakasgaiaren atal praktikoan lortu dituzten kalifikazioak gordeko zaizkie, beti ere ezarritako gutxiengoa lortu badute.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikastaroan erabiliko diren testuak eta materialak eGela plataforman izango dira eskuragarri. Bertan, ikasgaiaren programazio zehatza eta beharrezkoak diren material osagarriak emango zaizkie ikasleei, eduki teorikoak zein praktikoak lantzeko ezinbestekoak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

HAUPT, A. y KANE, T. T (2001). Manual sobre la Población del Population Reference Bureau

(PRB). Washington: PRB. http://www.prb.org/pdf/PopHandbook_Sp.pdf

HARRIS, M. y ROSS, E. (1999). Muerte, sexo y fecundidad. Madrid: Alianza (Ensayos).

LIVI-BACCI, M. (1988). Historia mínima de la población mundial. Barcelona: Ariel.

LIVI-BACCI, M. (1993). Introducción a la demografía. Barcelona: Ariel.

LUXÁN. M. y MARTÍN, U. (2012). “Demografía”. Euskal AEko Txosten Sozioekonomikoa 2012. Vitoria-

Gasteiz: EUSTAT. (euskaraz eta gazteleraz)

http://www.eustat.es/elementos/ele0009800/ti_Informe_Socioeconomico_de_la_CA_de_Euskadi_2012_

Demografia_PDF_534_KB/inf0009880_c.pdf

OVERBEEK, J (1984). Historia de las teorías demográficas. Barcelona: Ariel.

(http://www.uned.es/595293/02101h.htm)

SANCHEZ BARRICARTE, J. J. (2008). El crecimiento de la población mundial. Valencia: Tirant lo

Blanch.

VINUESA, J. y PUGA, D. (2007). Técnicas y ejercicios de Demografía. Madrid: INE. Colección “Libros

de autor”.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ALONSO-ARBIOL, I. (koord.) (2006). Amatasuna eta aitatasuna. Proposamen berriak. Donostia: UEU.
ARREGI, B.; LARRAÑAGA, LUXÁN, M. eta MARTÍN, U. (2008).”La experiencia demográfica: teoría,
estrategia y realidad, MENDIOLA (ar.) Textos y Pretextos para repensar lo social. Leioa: UPV/EHU, 435-
456.
ARROYO, A., MANZANERA, E. y PASCUAL, A. (EdS) (2007). Estadísticas demográficas y sociales.
Difusión estadística. Jaén: Universidad de Jaén.
BILARI, F.C. y DALLA ZUANNA, G. (2010). ¿Declive o revolución demográfica? Reflexiones a partir
del caso italiano. Madrid: CIS.
BLANES, A. (2007). La mortalidad en la España del siglo XX. Análisis demográfico y territorial. Tesis
doctoral dirigida por Anna Cabré y presentada en el departamento de Geografía de la UAB.
http://sociales.cchs.csic.es/jperez/PDFs/Blanes2007.pdf
DOMINGO, A. (2018). Demografía y posverdad. Barcelona: Icaria.
DOMINGO, A. (2008). Descenso literario a los infiernos demográficos. Barcelona: Anagrama.
EE.DD (2007). “Euskal Herriko demografia eta ugalkortasuna”. Lan koadernoa, 2. Donostia: Gaindegia.
(http://www.gaindegia.org/files/LanKoadernoa02.pdf)
EE.DD (2006). Mugikortasun berriak mugitzen ari den munduan. Bilbo: Ikuspegi/Cristina Blanco.
http://www.ikuspegiinmigracion.
net/documentos/investigacion/es/1ikusgai_migrazioakkongresua_ikuspegi.pdf (eusk/gazt)
ESPING-ANDERSEN, G. (coor.) (2013). El déficit de natalidad en Europa. La singularidad del caso
español. Colección Estudios Sociales nº 36. Barcelona: La Caixa.
https://obrasocial.lacaixa.es/deployedfiles/obrasocial/Estaticos/pdf/Estudios_sociales/vol36_es.pdf
FEDERICI, S. (2010). Calibán y la bruja. Madrid: Traficantes de sueños.
LIVI-BACCI, M. (1999). Historia de la población europea. Bartzelona: Crítica.
MAAOLOUF,A. (1992). El primer siglo después de Béatrice. Madrid: Alianza (también en e

Web helbideak

www.eustat.es
www.ine.es
https://ec.europa.eu/eurostat
https://ourworldindata.org/
http://www.ced.uab.es/
http://demografia.ieg.csic.es/index.php/es/
http://apuntesdedemografia.wordpress.com/
www.cicred.org/Eng/Publications/IndexPublications.htm
http://www.prb.org/
http://www.un.org/popin/
https://www.gapminder.org/
http://www.FamiliesAndSocieties.eu

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00 (1)

13:00-15:00 (2)

17-30

11:00-13:00 (3)

13:00-14:00 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

14:00-14:30 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

14:30-15:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

17-30

09:00-12:00 (3)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:00-12:30 (1)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:30-13:00 (1)

Irakasleak