XSLaren edukia

Iritzi Publikoa28296

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Soziologiako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
28296

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.710.5
Ordenagailuko p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Iritzi publikoa zer den ulertzeko, bi hurrenkera egin behar dira. Batetik, iritzi publikoa borondate orokorrarekin adosten duten teoriak, egiturak eta praktika historikoak aztertu. Eta, bestetik, iritzi publikoa boterearen estrategia, jendea limurtzeko makineria, bihurtzen duten teoriak, egiturak eta praktika historikoak aztertu.

Zehazki, adibide eta eredu praktiko ezberdinak jarriko dira aurka eta harremanean ikasgai honetan: klaserik gabeko lehen gizarteak, gizarte aristokratikoak, demokraziaren eta demagogiaren esperientziak Helade klasikoan, errepublikanismoa eta autoritarismoak lehen modernitatean, Ilustrazioa eta, azkenik, gizarte garaikideari dagokionez, iritzi publikoa baldintzatzen duten gertakari ezberdin batzuk azalaraziko dira: Ekintza komunikatiboaren teoria, gizarte klaseen paradima, eliteen gizartea, hedabideen egitura, propaganda eta masa kultura.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. Iritzi publikoa ulertzeko teoriak ezagutu.

2. Propaganda edo merkatuteknia tresneriak ezagutu.

3. Gaitasuna lortu errealitate historiko batean garatzen den iritzi edo pertsuasio prozesu bat aztertzeko.

4. Azterketa metodoak garatu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Sarrera: eztabaida edo pertsuasioa.

2. Iritzi publikoa (lehen) gizarte soil, bereizgabe eta subiranoetan.

3. Iritzi publikoa (lehen) gizarte aristokratikoetan.

4. Iritzi publikoa Heladen: demokrazia eta demagogia.

5. Iritzi publikoa lehen modernitatean: errepublikanismoa eta boterearen estrategiak.

6. Iritzi publikoa modernitate ilustratuan: Kontraktualismoa.

7. Iritzi publikoa azken modernitatean: Ekintza komunikatiboaren teoria.

8. Iritzi publikoa, eliteak eta jabetzaren egitura.

9. Iritzi publikoa eta hedabideen sistema.

10. Iritzi publikoa eta propaganda.

11. Iritzi publikoa eta masa kultura.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgai honetan teoria eta praktikak tartekatuko dira.

A) Bertako praktikak (3 puntu): Teoria landu ondoren, ariketa praktiko ezberdinak proposatuko dira eskolan eta, banaka zein taldeka eztabaidatu ostean, idatziz jasoko dira eta igorriko zaizkio irakasleari ateratako ondorioak. Ondoren, norbanako edo talde batek aurkeztuko ditu ondorio horiek eta eztabaida saio labur bati emango zaio hasiera.

B) Memoria (3 puntu): Horrez gero, ikasleak akademikoki gertatu edo iradoki denaren Memoria kritiko pertsonala aurkeztu beharko du.

c) Azterketa praktikoa (4 puntu): ikasleak lan praktiko bat egin beharko du, honako esparruetan:

-Hauteskunde kanpainak (Euskal Herria, Europa, AEB...)

-Politikaren espektakularizazioa.

-Buruzagien eraikuntza karismatikoa (Reagan, Bush, Obama, Trump, Putin, Macron...).

-Eskuin muturraren estrategia.

-Markak sortzeko kanpainak (IKEA, McDonald`s, Coca-cola...).

-Enpresen irudi korporatiboa.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • Banakako lanak (%): 40
    • Portfolio (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgai honetan ez dago azterketarik. Beraz, dinamika orokorrari uko egiten dionak, praktikak (A) eta ikerketa lana (C) burutu beharko du, batetik. Eta, bestetik, lan teoriko bat egin beharko du Memoria (B) ordezkatzeko.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgai honetan ez dago azterketarik. Beraz, dinamika orokorrari uko egiten dionak, praktikak (A) eta ikerketa lana (C) burutu beharko du, batetik. Eta, bestetik, lan teoriko bat egin beharko du Memoria (B) ordezkatzeko.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BALANDIER, G. (1988): El poder en escenas. De la representación del poder al poder de la representación, Paidós, Bartzelona, (1994).

BOURDIEU, P. (1985): ¿Qué significa hablar? Economía de los intercambios lingüísticos, Akal, Madril.

DEBORD, G. (1999): La sociedad del espectáculo, Pre-Textos, Valentzia.

CLASTRES, P. (1978): La sociedad contra el Estado, Monte Avila, Bartzelona.

-(2001): Investigaciones en antropologia política, Gedisa, Bartzelona.

HABERMAS, J. (1986): Historia y crítica de la opinión pública, GGMassMedia, Bartzelona.

–(1987) Teoría de la acción comunicativa, Taurus, Madril.

ITURRIOTZ, A. (2002): Boterea gizarte homerikoan, Utriusque Vasconiae, Donostia.

LOCKE, J.: Gobernu zibilari buruzko bigarren tratatua, Klasikoak, Bilbo, 2003.

MAAREK, PH. J. (1997): Marketing político y comunicación, Paidós, Bartzelona.

MACHIAVELLI, N.: Printzea (1513).

–: Discursos sobre la Primera década de Tito Livio (1517).

MATTELART, A./ M. MATTELAR (1995): Komunikazioaren teorien historia, Arabera, Gasteiz.

MONTESQUIEU: Legeen espirituaz, Klasikoak, Bilbo, 1999.

MOUCHON, J (1999): Política y medios, Gedisa, Bartzelona.

MORAGAS, M. (1985): Sociología de la comunicación de masas, GGMassMedia, Bartzelona, I-IV.

PRATKANIS, A/E. ARONSON (1994): La era de la propaganda. Uso y abuso de la persuasión, Paidós, Bartzelona.

PRICE, V. (1994): La opinión pública. Esfera pública y comunicación, Paidós, Bartzelona.

ROUSSEAU, J.J.: Gizarte-Hitzarmena, Klasikoak, Bilbo, 1993.

SAPERAS, E. (1987): Los efectos cognitivos de la comunicación de masas, Ariel, Bartzelona.

STUART MILL, J.: Askatasunaz. Emakumeen menpekotasuna. Sozialismoari buruzko kapituluak, Klasikoak,Bilbo, 2004.

TOCQUEVILLE, A.: Amerikako Demokrazia, I-II, Klasikoak, Bilbo, 1995.

WOLF, M. (1987): La investigación de la comunicación de masas, Paidós, Partzelona.



Gehiago sakontzeko bibliografia

BALANDIER, G. (1988): Modernidad y poder, Jucar, Gijón.
BELL, A.: Spectacular Power in the Greek and Roman City, Oxford, 2004.
BOURDIEU, P. (1996): Cosas dichas, Gedisa, Bartzelona.
-(1999): Meditaciones pascalianas, Anagrama, Bartzelona.
-(2002): Razones prácticas, Anagrama, Bartzelona.
GEERTZ, C. (1999): Negara. El Estado-teatro en el Bali del s. XIX, Paidós, Bertzelona.
GOLDHILL/OSBORNE: Performance Culture and Athenian Democracy, Cambridge, 1999.
RUTTER/SPARKES: Word and Image in Ancient Greece, Edinburgh, 2000.
DURKHEIM, E. (1982): Las formas elementales de la vida religiosa, Akal, Madril.
LÉVI-STRAUSS, C. (1993): Las estructuras elementales del parentesco, Planeta-Agostini, Bartzelona.
LOWIE, R. (1979): La sociedad primitiva, Amorrortu, Buenos Aires.
MALINOWSKI, B (2001): Los argonautas del Pacífico occidental, Península, Bartzelona.
MEAD, M. (1982): Sexo y temperamento en Samoa, Paidós, Bartzelona
FINKEY, M.I. (1991): El mundo de Odiseo, F:C:E., Mexiko.
GEERTZ, C. (1999): Negara. El Estado-teatro en el Bali del siglo XIX, Paidós, Bartzelona.
GRIFFIN, J. (1984): Homero, Alianza, Madril.
HOMERO: Iliada, CSIC, Madril, 1991.
ITURRIOTZ, A. (2006): Giza abere heroikoa kultura homerikoan, Jakin, Donostia.
-(2007): Lehen filosofia Heladen, Jakin, Donostia.
NAGY, G. (1996): Homeric Questions, The University of Texas Press, Austin.

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

13:00-15:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

13:00-15:00 (3)

11:00-12:00 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:00-12:30 (1)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:00 (1)

Irakasleak