XSLaren edukia

Teoria Soziologikoa I25006

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Soziologiako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25006

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Teoria soziologikoa 1 Soziologia Graduko 2. Ikasturteko derrigorrezko irakasgaia da, Soziologia eta Gizarte Langintzako Sailak irakasten du lehenengo lauhihabetean. Bere irakaskuntza-zama 6 kreditukoa da, 60 ordu ikasgelako eskola orduak (klase magistralak eta geletako praktikak) eta 90 ordu ikaslearen ikasgelaz kanpoko jaruderen orduak dira (tutoretzak, lanak egin, prestaketa pertsonala).

Soziologikoa Graduan zehar Teoria Soziologikoaren sorrera eta garapena lantzen da izen bera duten hiru irakasgaien bidez. Teoria Soziologiko 1 irakasgaian Soziologiaren sorrera eta lehenengo garapenak landu eta interpretatzen dira, ezagutza-arlo honek modernitatearen krisiari ematen dion erantzuna azpimarratuz. Zehazki, Soziologia klasikoaren paradigma teoriko nagusiak aztertzen dira eta bertan topatzen diren egile esanguratsuenak. Era berean, soziologo klasiko hauen hausnarketa bere garaian testuingurutzen da eta gaur egungo pentsamendu soziologikoan izan duten eragina azpimarratzen da. Irakasgai honen oinarrizko edukina eresoziologiaren sarreraren izaera andropologikoaren inguruan sakontzea da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiaren gaitasun zehatzak

1.Soziologia eta gizarte modernoaren elkar-harremana eta menpekotasuna era kritikoan aztertu (Gaitasun hau moduloaren 1,4,5,6,7. gaitasunekin bat egiten du).

2.Teoria soziologikoa Gizarte Zientzien baitan duen izaera dialogikoa azpimarratu (Gaitasun hau moduloaren 1,4,5,6,7. gaitasunekin bat egiten du).

3.Soziologiaren instituzionalizazio eta egonkortze prozesuak aztertu (Gaitasun hau moduloaren 1,4,5,6,7. gaitasunekin bat egiten du).

4.Soziologo klasikoen ekarpen teoriko zein metodologikoak kritikoki harremanean jarri, horrela gaur egungo errealitatea eta gaur egungo soziologian duten eragina azpimarratzeko (Gaitasun hau moduloaren 1,4,5,6,7. gaitasunekin bat egiten du).

5.Soziologia klasiakoaren planteamendu teorikoak azaltzen dituen klase, etnia eta generoaren araberako soslaiak landu (Gaitasun hau moduloaren 1,4,5,6,7. gaitasunekin bat egiten du).



Ondorengo titulazio-gaitasunekin gurutzatzen dira

1.Gizarte arazo eta beharren informazioari buruzko azterketa sintetikoa egin: genero, klase eta etniaren araberako ezberdintasunak (Zeharkakoa).

2.Gizarte- praktika eta datuen aurrean ikuspegi kritikoa garatu (Zeharkakoa).

3.Ikerketa soziologiko txosten bat egin eta aurkeztu (Orokorra).

4.Antolaketa egitura publiko zein pribatuetan gauzatzen diren oinarrizko prozesu eta beharrak aztetu eta ikusi (Orokorra).

5.Gizarte arazoen edukin oinarrizko eta esanguratsuenak aurreikusi eta definitu (Orokorra).

6.Ikerketa soziologiko bata planifikatu eta gauzatu, horretarako ezarritako helburuentzako teknika egokienak aplikatuz (Orokorra).

7.Etorkizun profesionalari begira, argudio zein azterketa soziologikoetan zorroztasun intelektual zein etikoa barneratu (Zeharkakoa).



Ikaskuntza emaitzak

1.Teoria soziala eta teoria soziologikoa bereiztea.

2.Habitus Soziologikoaren sorreran eragina izan zuten gertaera ezberdinak zenbatu.

3.Korronte soziologiko klasiko esanguratsuenak eta euren ordezkariak ezagunenak ezagutu.

4.Soziologiaren instituzionalizazio prozesuaren ondorioak zehaztu.





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Lehenengo gaia: Teoria soziologikoaren jatorria, garapena eta ezaugarriak Modernitatearen etorreran.

Bigarren gaia: Protosoziologiak. Lehenengo Soziologiaren paradigma teorikoak

Hirugarren gaia: Soziologia akademikoki instituzionalizatzeko lehen ahaleginak

Laugarren gaia: Sortzeko prozesuan dagoen errealitate bat izendatzeko ahaleginak, eta haren alborapenak. Lehenengo emakume soziologoak eta teoria klasikoa



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan metodología anitzak erabiltzen dira, errealitatearen gerturapenaren inguruan ikaslegoari teknika ezberdinak erakusteko asmoarekin. Lan autonomoa eta beste ikasleekiko elkarkidetza sustatuko da, horretarako lauhileko osoan zehar talde lanak eta lan indibidualak tartekatuko dira. Horrela bada, irakasgaiaren garapenean klase magistralak, talde lanak eta lan indibidualak tartekatuko dira.

Klase magistraletan irakasgaiaren atal ezberdinen eduki kontzeptual eta teoriko nagusienak azalduko dira. Ikaslegoak derrigorrezkoak diren irakurketa-testuak landuko ditu, programaren atal ezberdinetakoak izango direlarik. Material hauek ezinbestekoak dira irakasgaiaren edukin teorikoetan sakondu ahal izateko. Era berean, klasean lantzen diren gai ezberdinentzako ikus-entzuteko material egokiak eskainiko dira.

Klasean eztabaida eta galderak sortzea sustatu egingo da etengabe. Horretarako lan ezberdinek bere garrantzia izango dute eta era berean ikaskuntza kritikoaren bidez, lan-taldean lan egiteko gaitasun eta trebeziak landuko dira, baita ahozko komunikazioari loturikoak.

Ikaslegoa taldekako ikerketa zein ariketa praktikoak egin beharko ditu. Lan hauek klasean azalduko dira, ideiak egituratzeko ahalmena, argudiatzeko ahalmenaa, hizkuntza aberastasuna edota gaiarekiko ezagutza bezalako irizpideak kontutan hartuko direlarik ebaluazio prozesuan.

Etengabeko ebaluazioa errazteko, urtean zehar ebaluagarriak izan daitezkeen froga ezberdinak egingo ahalko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUA: Irakasgai honen ebaluazioa etengabekoa izango da, irakasgaian zehar egindako jarduera ebaluagarrien bidez (banakako lanak, talde lanak, lan eta irakurketen aurkezpenak). Era berean azken froga bat egin beharko da, hala data ofizialean agertzen den egunean. Aipatutako lan eta froga hauen helburua formakuntzan sakontzea da.

-Azken frogak azken notaren %40a balioko du.

-Lana(k) azken notaren %60a izango dira.

Azken kalifikazioa froga hauen batazbestekoa izango da, beti ere bakoitzaren ponderazioa kontutan izanik. Dena den, egindako jarduera eta froga guztiak gaindituta egon beharko dira.

Lan eta irakurketen aurkezpenetan honako hauek kontutan hartuko dira: aurkezpenaren zorroztasun zientifikoa, ideia nagusien ulermena, hausnarketa kritikoa eta personala egiteko ahalmena, komunikazio trebetasunak edota klasean partehartze aktiboa eta asistentzia.

Azken frogan (azterketa) honako hauek kontutan hartuko dira: Irakasleak azaldutako edukinen ulermena, teoria soziologiko zein garai eta gai ezberdinak lotzeko eta konparatzeko gaitasuna, idazmen egokia, sintetizatzeko eta gogoeta egiteko gaitasuna, irakasleak eskainitako informazioaz gain beste edukin osagarriak barneratzea, klasean partehartze aktiboa eta asistentzia.

Talde lanetan honako hauek kontutan hartuko dira: arlo soziologikoan informazio zehatza eta zientifikoa bilatu eta kudeatzeko gaitasuna, ulertzeko ahalmena, jasotako informazioa sintetizatzeko ahalmena, edukin teorikoak harremanetan jartzeko gaitasuan, erreferentzia bibliografikoa era egokian aipatzea; taldean lan egiteko gaitasuna eta lanak ezarritako datan entregatzea.

Banakako lanetan honako hauek kontutan hartuko dira: irakasgaian landutako egileen testuen ulermena eta azterketa egiteko ahalmena, ezarritako datetan entregatzea eta klasean partehartze aktiboa eta asistentzia.

Etengabeko ebaluazioa jarraitu behar duten ikasleentzat klasera etortzea derrigorrezkoa izango da: Klaseen asistentzia gutxienez %80ekoa izan beharko da.



EBALUAZIO EZ JARRAITUA

Etengabeko ebaluazioa jarraitu nahi ez duten ikasleek irakasgaia hasi eta lehenengo bederatzi asteetan idatziz eskatu beharko diote irakasleari.

Azken ebaluazioa aukertzen duten ikasleek azken froga batean irakasgaiaren gaitasunak eta ezagutzak frogatu beharko dituzte banaka egin eta honako irizpideak izango dituen azken froga batean:

a) Idatzizko azken froga (notaren %60a);

b) Lana(ak) (azken notaren %40a);

Zehaztutako ebaluazio irizpide hauen bidez irakasgaiari loturiko gaitasunen lorpena ebaluatu ahalko da. Era berean, modulu zein titulazio gaitasunen eskuraketa zein ikaskuntza emaitzak baloratu ahalko dira.

Etengabeko ebaluazioa aukeratu duten ikasleek ohiko deialdiari uko egin ahalko diote idatziz irakasleari irakaskuntza-epea bukatu baino hilabete bat lehenago. Uko egite hau idatziz irakasgaia zuzentzen duen irakasleari eman beharko zaio.

Ikasleak etengabeko ebaluazioa ez badu betetzen eta ebaluazio eredu honi ez badio uko egiten ez aurkeztua bezala ebaluatuko zaio.









Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Oro har, idatzizko azterketa baten bidez egingo da ebaluazioa. Aldez aurretik egindako praktikak eta/edo ariketak hartuko dira kontuan, betiere gainditu badira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasgelan lauhilekoan landutako materialak eta irakurketak. Egelara igoko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

AAVV (2019) Fundadoras de la sociología y la Teoría social 1830-1930. Madrid: Centro de Investigaciones Sociológicas

ARON, R. (2004): Las etapas del pensamiento sociológico. Buenos Aires: Siglo XXI

GIDDENS, A. (1977): El capitalismo y la moderna teoría social. Barcelona: Labor

GINER, S; LAMO DE ESPINOSA, E (eds) (1998): Diccionario de Sociología, Madrid. Alianza

IGLESIAS, M.C. et al. (1980): Los orígenes de la teoría sociológica. Madrid: Akal

NISBET, R. (1999): La formación del pensamiento sociológico. Buenos Aires: Amorrortu

RITZER, G. (2001): Teoría sociológica clásica. Madrid: McGrawHill





Gehiago sakontzeko bibliografia

BAKUNIN. M. (2011) Escrito contra Marx. Documento on line: miguelbakunin.wordpress.com
FRISBY, David (1993): Georg Simmel. Méxiko Hiria: Fondo de Cultura Económica
GINER, S. (2001): Teoría sociológica clásica. Barcelona: Ariel
IGLESIAS, M.C. et al. (1980): Los orígenes de la teoría sociológica. Madrid: Akal
NOLLA, E. (ed.)(2007): Alexis de Tocqueville. Libertad, igualdad, despotismo. Madrid: Gota a gota.
RAISON, T. (1999): Los padres fundadores del pensamiento sociológico. Buenos Aires: Amorrortu
RAMOS TORRE, Ramón (1999): La sociología de Emile Durkheim. Patología social, tiempo, religión, Madrid: CIS
WEBER, Marianne (1995): Max Weber. Una biografía. Valencia: Edicions Alfons el Magnánim

Aldizkariak

Inguruak (UPV/EHU)
Uztaro (UPV/EHU; Udako Euskal Unibertsitatea)
Papers (Universidad Autónoma de Barcelona)
Revista Internacional de Sociología (CSIC)
Revisa de Investigaciones Políticas y Sociológicas (Universidad de Santiago de Compostela)
Contemporary Sociology (American Sociological Association)

Web helbideak

SOSIG (Social Science Information Gateway)
http://www.sosig.ac.uk/sociology/
Sociosite (Social Science Information System)
http://www2.fmg.uva.nl/sociosite/
Dead Sociologists Index
http://www2.pfeiffer.edu/~lridener/DSS/INDEX.HTML
La sociología al alcance de todos
http://www.sociologicus.com/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

2-15

09:00-11:00 (3)

09:00-10:30 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:30-11:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

11:00-13:00 (3)

11:00-12:30 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:00 (1)

Irakasleak