Gradu-amaierako lana27634
- Ikastegia
- Bilboko Hezkuntza Fakultatea
- Titulazioa
- Haur Hezkuntzako Gradua (Euskera)
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 12
- Kodea
- 27634
- Murrizketak
- Gradu-amaierako lanaren (GAL) defentsa egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu
- Gradu-amaierako lanaren (GAL) matrikulatu ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Gradu Amaierako Lana Graduko azken mailako irakasgai bat da, 12 ECTS kreditukoa. Ikasketa Planeko gainontzeko irakasgaietatik bestelakoa da; izan ere ikasleak berak egin beharko du, banaka, eta lan orijinala izango da.
GRALa garatzeko, ikasleak zuzendari baten laguntza izango du.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
1. Lortutako ezagutza teorikoak eta praktikoak erabili, teoria eta praktika egungo hezkuntza errealitatearekin lotu eta ezagutza berriak sortu irakaskuntzarekin eta ikaskuntzarekin lotutako arazoei aurre egiteko.
2. Informazio garrantzitsua aukeratu, aztertu eta sintetizatu, prozesuak hobetuko dituzten proiektuak diseinatze aldera.
3. Autonomia adierazi heziketa arloko gogoeta, argudio, iritzi akademiko eta profesionaletan, baita eta arazoak konpontzerakoan, banaka zein talde barruan.
4. Komunikazio gaitasuna adierazi, ahoz zein idatziz, EAEko bi hizkuntza ofizialetan.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
Lan honek graduan zehar garatutako hainbat kontzeptu, teoria eta prozedurak bilduko ditu.
Idatzizko lanak gutxienez honako oinarrizko elementu hauek edukitzea gomendatzen da:
1. Azala
2. Aurkibide orokorra
3. Abstracta/Laburpena
4. Sarrera
5. Esparru teoriko eta kontzeptuala: aurrekariak eta egungo egoera
6. Metodologia
7. Lanaren garapena
8. Emaitzak eta ondorioak
9. Erreferentzia bibliografikoak
Eranskinak
MetodologiaToggle Navigation
GRALa garatzeko ikasleek prestakuntza prozesu autonomoa egin beharko dute
eta horretarako prestakuntza jarduera presentzial eta ez presentzial hauek egin beharko dituzte (12 ECTS – 300 ordu)
• Zuzendariarekin tutoretzak egin, GRALa diseinatzeko, garatzeko eta defendatzeko.
• GRALaren diseinu eta metodologian laguntzeko mintegietan parte hartu.
• GRALen emaitzak denen artean eztabaidatzeko mintegietan parte hartu.
• Lana diseinatu, kontzeptu esparrua landu, datuak biltzeko tresnak aukeratu, informazioa aztertu eta emaitzak interpretatu.
• Lanaren amaierako oroitidazkia eta norberaren lanaren inguruko balorazioa egin.
• Ahozko defentsa prestatu eta egin.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Tutorearen notak % 40 balio du eta epaimahaiak jarritakoak % 60 (%): 100
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Hiru deialdi daude ikasturte bakoitzean eta ikasleak horietatik nahi duena aukera dezake defentsa egiteko, kontuan izanda irakasgaiaren matrikularen arabera, gehienez ere, bi deialdi dituela urtean. Behin defentsa eskaera egindakoan, ezingo da ezeztatu. Lanaren zuzendariak txosten bat egingo du lana defendatzeko moduan dagoen ala ez zehaztuz, eta aplikaziora igoko du. Txostena gorabehera, ikasleak lana defendatu ahal izango du.
Defentsa egin ahal izateko, ikasleak lana barruko ADDIra igo beharko du lana entregatutzat eman dadin.
Lana barruko ADDIra igotzeak esan nahi du lana entregatu egin dela eta zuzendariak lan hori onartzeak esan nahi du lana behar bezala entregatu dela eta epaimahaiko gainerako kideei helarazteko moduan dagoela, besterik ez.
Izapide guztiak ataleko webgunean adierazitako epeen barruan egin beharko dira.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Ikastegiko webgunean GRALari buruzko atal espezifiko bat dago eta bertan daude jasota ikasleak lana egiteko ezagutu beharreko alderdi administratibo guztiak. Ikasleak atal hori non dagoen jakin beharko du eta bertako eduki eta dokumentuak ezagutu beharko ditu. Lanaren alderdi akademikoari dagokionez, zuzendariak emango dizkio ikasleari lana egiteko jarraibide guztiak.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
Ferrer, V.; Carmona, M.; Soria, V. (Ed.). (2012). El Trabajo Fin de Grado: guía para estudiantes, docentes y agentes colaboradores. Madrid: McGraw-Hill Interamericana.
Fondevilla Gascón, J. F.; Del Olmo Arriaga, J. L. (2013). El Trabajo Fin de Grado en ciencias sociales y jurídicas: guía metodológica. Madrid: Ediciones Internacionales Universitarias.
Da Cunha, Iria (2016). El Trabajo de Fin de Grado y de Máster: redacción, defensa y publicación. Barcelona. Editorial UOC.
Sánchez Asín, A. (2016). Trabajos de Fin de Grado y Posgrado. Guía práctica para su elaboración. Ediciones Aljibe.
Web helbideak
APA ARAUAK:
http://www.apastyle.org/index.aspx?_ga=1.81532304.625177479.1480678310
PLAGIOA ETA ONESTASUN AKADEMIKOA:
https://www.ehu.eus/eu/web/biblioteka/plagioa-eta-onestasun-akademikoa
ADDI:
https://addi.ehu.es/handle/10810/1639?locale-attribute=eu