XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana25104

Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Titulazioa
Psikologiako Gradua (Aurreko plana)
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Kodea
25104
Murrizketak
GRALa matrikulatu eta defendatu ahal izateko, kanpoko nahitaezko praktikak eta beste irakasgaietako 12 kreditu, gehienez, egin gabe egon daitezke.

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lana (GRAL) ikasleak nahitaez egin beharrekoa da: 6 kreditu ditu eta ikasturtearen bigarren lauhilekoan egin behar da. Lanaren helburua da ikasketetan lortutako gaitasunak erakustea. Dokumentu idatzia da, baina ahoz azaldu beharko da epaimahaiaren aurrean eta hark zehaztuko du kalifikazioa.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunaren

Zk.: Gaitasunak



1 Psikologiaren eredu teorikoak ezagutzea hautatutako gaian, eta haren ekarpenak eta mugak kritikoki balioesteko gai izatea.



2 Gizakiaren substratu psikologikoa osatzen duten elementuak identifikatzeko eta sartzeko gai izatea.



3 Ebaluazioa egiteko datu garrantzitsuak neurtzeko eta lortzeko gai izatea, datu kuantitatiboak edota kualitatiboak aztertzeko gai izatea, eta landutako gaiaren emaitzak interpretatzeko eta txosten tekniko bat egiteko gai izatea, ahoz edota idatziz aurkezteko.





4 Ikergaiaren testuinguruan agertzen diren banakako, taldeko eta taldeen arteko aldeak, arazoak eta beharrak identifikatzeko gai izatea.



5 Landutako gaiarekin zerikusia duen informazioa bilatzeko, kudeatzeko, eguneratzeko, hautatzeko, aztertzeko eta laburtzeko gai izatea, espezializatutako informazio- eta dokumentazio-iturrietatik abiatuta.

6 Psikologoaren jarduera profesionala arautzen duen lege-esparrua ezagutzea eta printzipio etikoak eta deontologia-kodea aplikatzeko gai izatea.



7 Psikologiarekin zerikusia duen informazioa bilatzeko, kudeatzeko, eguneratzeko, aztertzeko eta laburtzeko gai izatea, espezializatutako informazio- eta dokumentazio- iturrietatik abiatuta.



8 Maila pertsonalean, profesionalean eta zientifikoan modu eraginkorrean erlazionatzea eta komunikatzea, eta banaka nahiz diziplina bakarreko zein anitzeko taldeetan lan egiteko gai izatea, ardurak hartuz eta jarduerak modu kritikoan baloratuz.



9 Modu autonomoan ikasteko eta etengabeko ikaskuntzaren garrantzia baloratzeko gai izatea, lanbidearen mesederako diren gaitasunak eta ezagutzak eguneratzeko, eta ezagutza psikologikoari ekarpena egiteko.

Irakaskuntza emaitzak



Irakaskuntza emaitzak jarraian agertzen diren errubriken arabera neurtuko dira:



1. Helburuak ezartzen ditu, lana planifikatzen du eta denboran zehar modu egokian gauzatzen du.

2. Informazio-iturri espezializatuetatik informazio egokia bilatzeko, lortzeko eta aukeratzeko gai da.

3. Lanak dituen elementuak era ordenatuan aurkezten ditu, ideiak argitasunez adieraziz, eta testua irakurri eta ulertzea ahalbideratzen duen hizkera erabiliz.

4. Lanak aztergai duen objektua argitasunez identifikatu, definitu eta dagokion testuinguruan jartzen du, graduko prestakuntzan lortutako elementuak erabiliz eta betiere psikologiako jakintza arlo desberdinetatik eginda.

5. Metodologia egokia erabiltzen du proposatutako helburuei begira, eta zuzen aurkezten ditu emaitzak.

6. Balorazio kritikoa egiten du aurkeztutako ereduen gainean, baita egindako jardueren edota lanean lortutako emaitzen gainean ere, eta ideia orijinalak, praktikoak eta berritzaileak proposatzen ditu.



Posterraren prestakuntzaren errubrika:



1. Posterra egoki eta egituratuta aurkezten da, GrALaren elementu nagusiak jasoz.

2. Egokiak izan eta lana ongi ulertzea ahalbideratzen duten grafikoak erabili dira.

3. Konklusioak alderdi nagusiak jasotzen ditu.

4. Aurkezpena originala eta sortzailea da.



Aurkezpenaren eta defentsaren ebaluazio errubrika:





1. Lanak dituen elementuak era ordenatuan aurkezten ditu, ideiak argi eta garbi adieraziz, eta hizkera egokia erabiliz.

2. Ondo laburtzen du informazio garrantzitsuena, lanaren azalpena ezarritako denborara egokituz.

3. Ongi ulertu eta modu egokian erantzuten die epaimahaiaren galderei

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Lana bi modutakoa izan daiteke:

1. Practicumarekin erlazionatutako lan bat.

2. Sailek eskainitako gai-zerrendatik abiatuta egindako lana, Practicumarekin zerikusirik ez duena.

Gradu-amaierako lanaren motak:

- Practicumean egindako jardueren eta erabilitako tekniken oinarritze teoriko eta metodologikoa.

- Practicumean egindako jardueren balorazio kritikoa, hobekuntzen proposamena edota landutako gaian esku hartzeko programa baten diseinua.

- Ekintzailetza-proiektu bat.

- Ikerkuntza, Garapen edota Berrikuntza Proiektua.

- Gai jakin baten berrikuspena eta eguneratze teorikoa edota metodologikoa.

MetodologiaToggle Navigation

- Gradu Amaierako Lanaren txostenak 15-20 orrialde izango ditu gehienez (azala, laburpena eta erreferentziak barne) eta horiez gain, beharrezko diren eranskinak (taulak, grafikoak eta abar).



- DIN A4 formatuan idatziko da, 2,5 cm-ko marjinekin eta 1,5eko lerro-tarteekin, eta letraren tamaina 12koa izango da. Ahal izanez gero, alde bietatik inprimatuko da.



- Gradu Amaierako Lanaren txostenak 15-20 orrialde izango ditu gehienez (azala, laburpena eta erreferentziak barne) eta horiez gain, beharrezko diren eranskinak (taulak, grafikoak eta abar).



- DIN A4 formatuan idatziko da, 2,5 cm-ko marjinekin eta 1,5eko lerro-tarteekin, eta letraren tamaina 12koa izango da. Ahal izanez gero, alde bietatik inprimatuko da.



- Lehen orrialdean, lanaren izenburua, ikaslearen izen-deiturak eta irakasle tutorearen izen-deiturak idatziko dira. Aurkibideak lanaren atal guztiak jasoko ditu, baita irudi eta taula guztiak ere. Lehendabizi, laburpen bat egingo da, 200 hitzekoa gehien jota, eta lana garatuko da ondoren, kontuan izanik jarraian modalitate bakoitzerako aipatzen diren atalak: Modalitateak: Ikusi Fakultateko web orria (GRALeko Gida):

- https://www.ehu.eus/eu/web/psikologia/gradu-amaierako-lana

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 60
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lanaren amaierako ebaluazioan, kontuan hartuko dira aurkeztutako lan idatzia (%

60) eta haren ahozko defentsa (% 40).



GRALaren defentsa hiru alditan egin daiteke, eta ikasleak horietako bat aukeratu beharko du lana defendatzeko. Defentsak Otsailean, Ekainean edo Irailean egin daitezke. Ikusi Fakultateko web orria:

https://www.ehu.eus/documents/1358119/7534385/GRAL-Deialdiak-2017-2018.pdf





Ikusi Fakultateko web orria:



https://www.ehu.eus/documents/1358119/7534385/GRAL-Deialdiak-2017-2018.pdf

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

American Psychological Association (2010). Publication manual of the American Psychological Association (6th ed.). Washington: American Psychological Association.

Deontologikoa Kodea:

www.cop.es/pdf/Codigo-Deontologico-Consejo-Adaptacion-Ley-Omnibus.pdf Gizakiekin lotutako ikerketarako Etika Batzordea:

http://www.ikerkuntza.ehu.es/p273- sheticct/eu/contenidos/informacion/vri_ceish/eu_vri_etic/comite.html

Normativa sobre la elaboración y defensa del trabajo fin de grado en la Universidad del País Vasco (BOPV nº 119. 19-6- 2012).

Reglamento sobre la elaboración y defensa del trabajo fin de grado en Psicología (UPV/EHU). (Acuerdos de Junta de Facultad 27-6-2012).



Gehiago sakontzeko bibliografia Aldizkariak

Interneteko helbide interesgarriak