XSLaren edukia

Deontologia eta Hedabideak27115

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27115

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

- Deontologia eta Hedabideak Kazetaritzako Graduaren zeharkako irakasgaia da, nahiz eta eragin hori sakonagoa baden herritarrek jasotzen duten mezua kudeatzen duten irakasgaietan, alegia: hizkuntza eta bere erabilera egokia, idazketa -prentsa, irrati, telebista zein Internetekoa izan-, kazetaritza-genero desberdinak, edo informazioekin zeramatzaten osagai grafikoak.

- Testuinguru horretan, ezin daitezke alboratu soziologiaren, estatistikaren edo zuzenbidearen ekarpenak, diziplina horiek, beste ikuspuntu eta ezaugarriren artean, kazetaritza praxiaren inguruko mezuaren eta hartzaileen gaineko hausnarketa, analisia, interpretazio, eta edukia, baita haren gizarte eta eragin juridikoa ere partekatzen dituztelako.

- Azken finean, etika eta kazetaritza banaezinezko binomioa da, profesionalek eta hedabideek helarazi beharreko egiatasunaren bermea, sinesgarri eta onuragarriak izan nahi badute bederen. Etikak eta deontologiak komunikabideen -tradizional eta online- produkzio-prozesu guztietan daude, nahiz eta aldi berean, beste zenbait diziplinen aldez aurreko ezagutza eskatzen duten, baita politika, gizarte, ekonomia eta kultura arloetan jazotzen ari diren aurrerapenen eta bilakaeren jabetza ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak:

1. Hedabideek eta informazioko profesionalek bere egiten dituzten autorregulazio tresnen jakitun izatea.

2. Haien portaera etikoen segimendu eta kritika egin ahal izateko lan-metodo eraginkorra ezartzea.

3. Etikarekin bat datorrela, arau eta printzipio deontologikoak errespetatzen dituen kazetaritza jarduera sustatzea.

4. Diskriminatzaileak ez diren hizkuntza eta portaera integratzaileen erabilpenaren sustapena, harremanak ditugun pertsonen edo gizarte-taldeen generoa, kultura, jatorria... edozein dela ere.

5. Talde-lanaren sustapena.

6. Banako zein taldeko lanen ondorioak aditzera emateko, argudio eta hitz-jarioz, laguntza ematea.

Irakaskuntzaren emaitzak:



Ikasleak:

1. Kazetaritzaren etikaren inguruan erakunde publikoek, hedabideek edo kazetariek erabiltzen dituzten baliabideen jakitun dira.

2. Kazetaritzaren printzipio deontologikoak ezagutzen ditu.

3. Kritika konstruktiboa egiteko irizpideak erabiltzen ditu, kazetaritza-jarduera zuzenaren mesedetan.

4. Etika profesionalarekin bat datozen albisteak egiteko gai da.

5. Talde-lana garatzeko eta bere ideiak eta ezagutzak publikoki partekatzeko trebetasuna du.

6. Hizkera ez sexista eta integratzailea erabiltzen du.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. IKASGAIA: KAZETARITZA JARDUERAREN ETIKA ETA DEONTOLOGIA

1. Oinarriak

2. Printzipioak eta arau osagarriak

3. Deontologiako dokumentuen tipologia



2. IKASGAIA: KAZETARIEN ANTOLAKETA KOLEKTIBO GISA

1. Aurrekoak

2. Egungo antolaketa-sistemak



3. IKASGAIA: KOMUNIKAZIO-ENPRESAREN ETIKA ETA AUTORREGULAZIOA

1. Printzipio editorialak

2. Barne kodeak

3. Estilo liburuak

4. Kontseilu editorialak

5. Hedabideen erabiltzailearen babeslea

6. Erredakzioko estatutuak



4. IKASGAIA: ZENBAIT ETIKA GAI NABARMEN

1. Gutxiengoak

2. Adingabeak.

3. Generoa

4. Tragediak eta dolua.

5. Informazioaren lorbideak (kamera ezkutua)



5. IKASGAIA: HEDABIDEEN BEGIRALEAK

1. Prentsa kontseiluak

2. Ikus-entzunezkoen kontseiluak

3. Herritarrak eta komunikazio erabiltzaileen elkarteak.



6. IKASGAIA: ON-LINE HEDABIDEAK ETA ETIKA

1. Kazetaritza digitala eta etika

2. Sare sozialak.



PRAKTIKA PROGRAMA:

1. Informazio gertaera desberdinen analisi kritiko eta eztabaida, kodeak, estilo-liburuak eta bestelako dokumentu deontologikoak erabilita.

2. Gaurkotasunezko zenbait gertaera nabarmenen azterketa, Informazio etikaren ikuspegitik. Emaitzen azalpena.

MetodologiaToggle Navigation

- Deontologia eta hedabideak lau hileko irakasgaia da, 46 ordu magistral eta gelako 14 ordutan zehar banatzen dena, 15 astetan eta txandakako 7 astetan garatua, hurrenez hurren.

- Saio magistralak ikasle guztiei daude zuzenduta. Haien garapenean, ikasleek, azalpen teorikoak jasotzeaz gain, online bidezko tresnen bidez, kalitatezko kazetaritza sustatzearen alde diharduten kolektibo eta erakunde behatzaileak ezagutzen ditu, baita horiek bultzatzen dituzten jarduerak eta proposamenak ere. Aldi berean, gaurkotasunezko edo interes publikoa duten gaien inguruko ezbaiak ere aurreikusten dira, lokarria kazetaritzaren praxia delarik.

- Ebaluazio jarraituaren sisteman, gelako praktiketan, lantaldeen jardueren bidez, etika mailako arazoen analisia eta kasu desberdinen azterketa eta ondorioak egiten dira. Kasu guztietan, aldez aurretik irakasleak banatutako fitxa edo galdera-sorta baten arabera kudeatzen dira praktikak.

- Atal praktiko hau, halaber lantaldeka, kazetaritza ikuspuntutik eginiko gaurkotasunezko gertaera baten jarraipen eta gelako aurkezpenarekin batera burutzen da.

- Irakasgaia kazetaritzako profesionalekin eginiko bilerekin osatzen da, jarduera profesionalaren nondik norakoa geroko graduatuei helarazteko asmotan.

- Azken ebaluazioaren sisteman, dagozkien etika dokumentuak erabiliz, gertaera baten edo batzuen azterketa praktikoa egingo da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA

- Sistema honetan beharrezkoa da saio praktikoetan %80 kopuruan azaltzea.

- Ikasleak, ebaluazio jarraituaren sistemari uko eginez, azken ebaluazioaren sistemara mugitu ahal dira. Horretarako, idazki bat aurkeztu beharko diote irakasle arduradunari apirilaren 20a baino lehen.

- Ikasle hauek ohiko deialdiari ere uko egin nahi diote apirilaren 20ra arte. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



EBALUAZIOA



TEORIA (%40): 4 puntu

- Emandako teoriaren inguruan, erantzun laburreko azterketa idatzia, data ofizialetan egitekoa.



Beharreko gutxieneko nota: 2 puntu.



ATAL PRAKTIKOA -> Bi zatitan bereizten da:



IKASGELAKO PRAKTIKAK LANTALDEAN (%40): 4 puntu

Berariazko kasuen analisia eta egikera.

Beharreko gutxieneko nota: 2 puntu.



TALDE-LANA ETA GELAKO AURKEZPENA (%20): 2 puntu

2019ko irailaz geroztik paperezko bi egunkarik gaurkotasunezko informazio gertaera bati emandako trataeraren analisia, kazetaritza etikaren ikuspuntutik.



Aurkezpena hasi aurretik erabiliko den PowerPoint artxiboaren kopia emango da. Lan osoa, dagozkion eranskinekin, irakasgaiaren azken saio praktikoan eman beharko da.



Lantaldeak ikastaroko lehenengo bi asteetan zehar osatu behar dira, irakasleak ikasgelan eta eGelan iragarritako jarraibideak kontuan harturik. Talde bakoitzeko kideen zerrenda jakinarazteko azken eguna otsailaren 10a izango da.



Irakasleak beharreko oniritzia lanei ematearen aldera, martxoaen 13ra arte egongo da epea hautatuak izan diren gaia eta hedabideak jakinarazteko.



Gelako praktikak eta aurkezpen saioetako gutxieneko betekizuna: %80ko etorrera.



IRAKASGAIA GAINDITU AHAL IZATEKO GUTXIENEKO BETEKIZUNAK (LAUAK BETE BEHAR DIRA):

1. 5 puntu lortzea, guztirako 10 puntuetatik.

2. Teoria azterketan, 2 puntu lortzea 4 puntuetatik.

3. Gelako praktiketan, 2 puntu lortzea 4 puntuetatik.

4. %80ko etorrera gelako praktiketan eta aurkezpenetan.



- 2. eta 3. betekizunak (azterketa eta gelako praktikak) EZ badira betetzen, aktan agertuko den nota lortutako guztiaren erdia izango da.

- 4. betekizuna (%80ko etorrera) ez bada betetzen, ez dira kontuan hartuko ikasgelako lantaldeko praktiken 4 puntuak, eta aktan agertuko den nota gainerakoaren erdia izango da.

- Badagokio, ohiko deialdian gainditutako zatiaren nota ez ohiko deialdirako gordeko da.





AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA: EZ OHIKO deialdiaren sistema berberaren arabera ebaluatuko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA (OHIKO ETA EZ OHIKO DEIALDIAK)



TEORIA (%40): 4 puntu

- Emandako teoriaren inguruan, erantzun laburreko azterketa idatzia, data ofizialetan egitekoa.

Beharreko gutxieneko nota: 2 puntu.



ATAL PRAKTIKOA -> Bi zatitan bereizten da:



BANAKAKO AZTERKETA PRAKTIKOA (%40): 4 puntu

Informazio kasu baten edo zenbaiten analisia. Ikasleek eGelan jarritako kazetaritza etika-dokumentuak eraman behar dituzte, paperez inprimaturik. Data ofizialetan egitekoa.



Beharreko gutxieneko nota: 2 puntu.



BANAKAKO IDAZLANA (%20): 2 puntu

2019ko irailaz geroztik paperezko egunkari batek etikaren ikuspuntutik informazio gertaera bati emandako trataeraren inguruan.



Irakasleak beharreko oniritzia lanei ematearen aldera, apirilaren 24ra arte egongo da epea hautatuak izan diren gaia eta hedabidea jakinarazteko.



Idazlana emateko epemuga: azterketa ofiziala hasi aurretik, gelan.



Beharreko gutxieneko nota: puntu 1.



Irakasgaia gainditu ahal izateko gutxieneko betekizunak (lauak bete behar dira):

1. 5 puntu lortzea, guztirako 10 puntuetatik.

2. Teoria azterketan, 2 puntu lortzea 4 puntuetatik.

3. Banakako azterketa praktikoan, 2 puntu lortzea 4 puntuetatik.

4. Banakako idazlanean, puntu 1 lortzea 2 puntuetatik.



2., 3. eta 4. betekizunak EZ badira betetzen, aktan agertuko den nota lortutako guztiaren erdia izango da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGelan jarritako dokumentuak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

(Oharra: Bibliografia honek ez du gelan emandako teoria guztia -azterketan sartuko dena- ordezkatzen,



TEORIARAKO: Aznar, Hugo (2005): Comunicación responsable. Deontología y autorregulación de los medios. Bartzelona: Ariel.



ATAL PRAKTIKORAKO: Pérez Fuentes, Juan Carlos (2004): Ética periodística. Principios, códigos deontológicos y normas complementarias. Leioa: UPV/EHU.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Agejas, José Ángel eta Serrano, Fco. José (koord.) (2002): Ética de la comunicación y de la Información. Bartzelona: Ariel.
Alsius, Salvador eta Salgado, Francesc (ed.) (2010): La ética informativa vista por los ciudadanos. Contraste de opiniones entre los periodistas y el público. Bartzelona: UOC.
Aznar, Hugo (2005): Pautas éticas para la comunicación social. Valentzia: Universidad Cardenal Herrera-CEU.
Bañón, A.M. eta Fornieles, J. (ed.) (2008): Manual sobre Comunicación e Inmigración. Donostia: Gakoa.
Bonete, Enrique (koord.) (1999): Ética de la comunicación audiovisual. Madril: Tecnos.
Bonete, Enrique (koord.) (1995): Éticas de la información y Deontologías del periodismo. Madril: Tecnos.
Casasús, Josep Maria (2001): Perspectiva ética del periodismo electrónico. Estudios sobre el mensaje periodístico, 7. zbkia. Madril: U. Complutense.
Echaniz, Arantza eta Pagola, Juan (2004): Ética del profesional de la comunicación. Bilbo: Desclée.
Escobar Roca, Guillermo (2002): Estatuto de los periodistas. Madril: Tecnos.
Lamuedra, María (2007): Las historias de famosos en la sociedad mediática: ¿Por qué tantas, por qué ahora? Huelva: Diputación Provincial.
López Talavera, María del Mar (2016): Ética en los medios de comunicación. Prensa, radio, TV y cine. Bartzelona: UOC.
Maciá, Carlos (2006): La figura del defensor del lector, del oyente y del telespectador. Madril: Universitas.
Ortega, Félix (2006): Periodismo sin información. Madril: Tecnos.
Prats, Enric (koord) (2004): Ética de la información. Bartzelona: Voc.
Ramos Fernández, Luis Fernando (1997): La profesión periodística en España. Estatuto jurídico y deontología profesional. Pontevedra: Diputación de Pontevedra.
Videla Rodríguez, José Juan (2004): La ética como fundamento de la actividad periodística. Madril: Fragua.
Zion, L. y Craig, D. (ed.) (2015): Ethics for Digital Journalists. Emerging best Practices. New York: Routledge.

Aldizkariak

-Ámbitos: https://institucional.us.es/ambitos/
-Capçalera: http://www.periodistes.org/ca/home/capcalera.html
-Comunicació: http://blogs.iec.cat/scc/category/publicacions/revista-comunicacio-publicacions/
-Communication and Society: http://www.unav.es/fcom/communication-society/en/
-Comunicar: http://www.revistacomunicar.com/
-Estudios sobre el Mensaje Periodístico: http://revistas.ucm.es/index.php/ESMP/index
-ICONO 14: http://www.icono14.net/ojs/index.php/icono14
-Jakin: http://www.jakin.eus/aldizkaria
-Latina de Comunicación Social: http://www.revistalatinacs.org/
-Periodistas: http://fape.es/revista-periodistas/
-Zer.Komunikazio Ikasketen Aldizkaria: http://www.ehu.eus/ojs/index.php/Zer/

Web helbideak

Elkargoak:
-Andaluzia: https://periodistasandalucia.es/
-Asturias: www.periodistasdeasturias.es
-Errioxa: www.casadelosperiodistas.com
-Gaztela eta Leon: www.colegioperiodistascyl.es
-Galizia: www.xornalistas.com
-Katalunia: www.periodistes.cat
-Murtzia: periodistasrm.es
-Nafarroa: www.colegionavarrodeperiodistas.es/

Ikus-entzunezko kontseiluak:
-Andaluzia: http://www.consejoaudiovisualdeandalucia.es/
-Katalunia: https://www.cac.cat/

Informazio kontseiluak:
-Katalunia: http://fcic.periodistes.org/es/
-FAPEko Arbitraje, Kexa eta Deontologia Batzordea: http://www.comisiondequejas.com/

Hedabideetako erabiltzaileen babesleak:
-RTVEko Defensor de la Audiencia: http://www.rtve.es/rtve-responde/
-El Paíseko Defensor del lector: https://elpais.com/especiales/defensor-del-lector/

Erredakzio Estatutuak:
-EiTB: http://www.eitb.eus/multimedia/corporativo/documentos/estatuto-de-redaccion-radio-television-vasca-y-sociedades-filiales.pdf
-Hedabide batzuetakoak: http://www.fesp.org/index.php/template/itemlist/category/38-estatutos-de-redaccion

Nazio eta Nazioarteko Federazioak:
-Kazetarien Espainiako Elkarteetako Federazioa (FAPE): http://fape.es/
-Kazetarien Nazioarteko Federazioa (FIP): http://www.ifj.org/es
-Kazetarien Sindikatuen Federazioa: http://www.fesp.org/index.php/presentacion/la-fesp

Liburuak:
-Berriako Estilo Liburua: http://www.berria.eus/estiloliburua/
-Canal Sur-eko Estilo Liburua (Andaluzia): http://www.canalsur.es/resources/archivos_offline/2017/10/4/1507119787074Libro_de_estilo_Canal_Sur.pdf
-EiTBko Estilo Liburua: http://imagenes14.eitb.org/multimedia/corporativo/documentos/Libro-Estilo-EiTB-20160929.pdf
-RTVEko Estilo Liburua: http://manualdeestilo.rtve.es/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GOROSARRI GONZALEZ, MARIA
  • PALACIO ARKO, GORKA JAGOBA
  • PEREZ FUENTES, JUAN CARLOS

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

17-30

09:00-11:00 (3)

11:30-12:30 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:00-14:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:00-14:00 (1)

Irakasleak

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

17:00-19:00 (1)

15:00-17:00 (2)

17-30

17:00-18:00 (3)

15:00-17:00 (4)

Irakasleak

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

18:00-20:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

17-30

12:00-13:00 (3)

11:00-13:00 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

13:00-15:00 (1)

Irakasleak