Ikus-entzunezko Hizkuntza27087
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Titulazioa
- Kazetaritzako Gradua
- Ikasturtea
- 2019/20
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 27087
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
‘Ikus-entzunezko hizkuntza’ irakasgaia komunikazio hiru graduen lehenengo mailan kokatuta dago (Publizitatea, Ikus-entzunezko komunikazioa, Kazetaritza), izan ere oinarrizko adarreko irakasgaia da eta hurrengo ikasturteetan garatu beharreko irakasgaietan garrantzitsuak eta funtsezkoak diren kontzeptuak lantzen ditu. Helburu zehatza ikasleak ikus-entzunezko testuen aurrean izpiritu kritiko eta tresna metodologikoekin topo egiteko gaitasun minimoak garatzea da.
Irakasgai teorikoa izaki, zuzenean dago harremanetan Ikus-entzunezko sormen teknikak izeneko oinarrizko adarreko irakasgaiarekin. Hau bigarren lauhilekoan irakasten da, eta erabat oinarritzen da Ikus-entzunezko Hizkuntza irakasgaian. Hurrengo ikasturteetan ere ikastaro honetan ikasitakoak zuzeneko harremana izango du Publizitatea eta Harreman Publikoko (2. mailan) eta Ikus-entzunezko Komunikazioko (2., 3. eta 4. maila) honako ikasgaiekin: Ikus-entzunezko narratiba (2. maila), Ikus-entzunezko sormen prozesuak (2. maila) edo Ikusizko formen analisia (3. maila), Estetika korronte garaikideak (3. maila), Zinema klasikoaren historia (4. maila), Zinema modernoaren eta garaikidearen historia (4. maila) eta Zinema espainiarra: zinema nazionalak, nortasunak eta erbesteak (4. maila).
Lan jarduerari erabat lotutako ezagutzak garatzen dira irakasgai honetan, izan ere ikus-entzunezkoen gramatika minimoa ezagutzea ezinbestekoa da hedabideetan lan egiteko, jarduera zehatza edozein izanda ere, produkzio zein analisiaren ikuspuntutik.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Publizitatea eta Harreman Publikoko eta Ikus-entzunezko Komunikazioko graduetako gatsaunak:
1. Genero, formatu eta komunikabide desberdinetan lanaren eta ikerkuntzaren proiektu, lorpen eta emaitzak eraginkortasun, hitz-jario eta era argudiatuan komunikatzea eta adieraztea.
2. Modu kritikoan gertaerak, prozesu sozialak, testuak eta proiektu komunikatiboak aztertzea, interpretatzea, azaltzea eta balioestea.
3. Prozesu eta testuinguru komunikatibo desberdinetan teoria eta erreminta metodologikoak aplikatzea.
4. Parte-hartzearekin, kudeaketarekin eta talde-lanaren optimizazioarekin erlazionaturiko trebetasunak garatzea, erabaki-hartzera eta emaitzen ebaluaziora zuzenduriko irizpideak jarraituz.
5. Informazioa iturri desberdinetan bilatu, aukeratu, hierarkizatu eta analizatzea, bere edukia forma eta estrategia narratibo desberdinetara egokituz.
6. Komunikazioaren eta bereziki publizitate eta harreman publikoen alor (inter)diziplinarreko testuinguruan teoria, kontzeptu eta metodologien ezaguera lortzea eta ulertzea.
Kazetaritzako graduko gaitasunak:
1. Gizarte-zientzien berezko ezagutza eta metodologien bitartez (Soziologia, Ekonomia, Zuzenbidea, Historia Garaikide) gertaerak eta prozesu sozialak analizatu, interpretatu eta azaltzea, komunikabideen lanaren testuinguruan.
2. Iturri desberdinetan bilatzea, aukeratzea, hierarkizatzea eta analizatzea, edukiak forma eta estrategia narratiboetara moldatuz.
3. Jariakortasunarekin eta eraginkortasun komunikatiboarekin adieraztea, ahoz eta idatziz,komunikabide desberdinetarako egokiagoak diren baliabide linguistikoak aprobetxatzen jakinez.
Ikasgaiaren gaitasunak:
1. Ikus-entzunezko produktuen gaineko hausnarketa egiteko ezagutza teoriko-praktikoak eskuratzea.
2. Ikus-entzunezko eta ikusizko irudiaren zeinu eta kodeak interpretatzen eta analizatzen laguntzen
duten pertzepzio-gaitasunak, balio sinbolikoak eta kulturalak identifikatzea.
3. Ikus-entzunezko berezko baliabideak eta teknikak ezagutzea.
4. Ikus-entzunezko testuak analizatzea, eztabaidatzea eta interpretatzea.
Hauexek dira rakasgaian lortu beharreko irakaskuntza emaitzak: ikus-entzunezko edozein diskurtsoaren aurrean jarrera kritikoaz aritzea. Ikus-entzunezko baliabideak identifikatu eta ulertzea, diskurtso horien garapenean eskura izango dituen baliabideak ezagutzea, beti ere, baliabide horiek zentzu bat sortzen dutela jakitun, eta zentzu horren eraikuntzan testuinguruak eta kulturak daukan pisua kontuan hartuz.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
EGITARAU TEORIKOA
I. GAIA: Lengoaia eta Komunikazioa.
1.2. Irudiaren gizartea.
1.3. Oinarrizko definizioak: komunikazioa, hizkuntza eta ikus-entzunezkoen esparrua.
II. GAIA: Ikus-entzunezko pertzepzioa.
2.1. Pertzepzioa komunikazio prozesuaren atal nagusi gisa.
2.2. Ikusmen-pertzepzioa.
2.3. Soinu-pertzepzioa.
2.4. Baldintzapen kulturalak.
III. GAIA: Ikus-entzunezko irudikapena
3.1. Irudikapenaren kontzeptua.
3.2. Hitzarmenezko irudikapen mota ezberdinak.
IV. GAIA: Ikus-entzunezko osagaiak
4.1. Eszenaratzea.
4.2. Kodratzea eta planoen antolamendua.
4.3. Mugimendua.
4.4. Soinuaren osagaiak.
V GAIA: Mugimendua
5.1. Espazio eta denbora jarraitutasuna.
5.2. Trantsizio-elementuak.
5.3. Muntaketa: muntaketa mota ezberdinak, balio adierazleak, erabilerak eta funtzioak.
EGITARAU PRAKTIKOA
Gelako praktiken deskribapena ikaslearen gidan agertzen da.
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgai honek asteko 4 ordutako eskolak ditu, horietatik 3 teorikoak dira eta bat praktikoa. Praktika horiek garatzeko taldea bitan banatzen da. Atal teorikoan lezio magistralak, testuen irakurketa eta hainbat ikus-entzunezko adibideen laguntzarekin garatzen dira. Gela praktiketan ordea ikasleak berak aurrera atera behar ditu hainbat ariketa.
Horrela saiatzen da irakasgai honen bitartez beharrezko gaitasunak garatzen:
1. Ikus-entzunezko produktuen gaineko hausnarketa egiteko ezagutza teoriko-praktikoak eskuratzea.
Lezio magistralen bitartez, ikaslearen esku jarriko diren testu eta hainbat ikus-entzunezko adibideen laguntzarekin.
2. Ikus-entzunezko eta ikusizko irudiaren zeinu eta kodeak interpretatzen eta analizatzen laguntzen duten pertzepzio-gaitasunak, balio sinbolikoak eta kulturalak identifikatzea.
Eredu zehatzen erakusketa eta analisiarekin. Kasu-azterketen bitartez.
Talde lanean, bere kabuz analisia garatuz.
3. Ikus-entzunezko berezko baliabideak eta teknikak ezagutzea.
Irakaslearen erakustaldi zein gela praktiketan garatu beharreko ariketa eta kasu-azterketen bitartez.
4. Ikus-entzunezko testuak analizatzea, eztabaidatzea eta interpretatzea.
Irakasleak emandako adibideak aintzat hartuz, ikasleak bere kabuz ekin beharko dio berak aukeratutako testua analizatu eta interpretatzeari,
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
- Gelako praktiketara bertaratzea eta parte hartzea (%): 10
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
ETENGABEKO EBALUAZIOA
Hiru probaz osatuta dago. Ikasgaia gainditzeko ezinbestekoa da atal guztiak gainditzea.
1.- Gelako praktiketara bertaratzea eta parte hartzea: 10%
2.- Gelako praktiketako lanak egitea eta aurkeztea : 20%
3.- Azterketa: 70%
Argibideak:
8. 3. artikulua.- Ebaluazio sistemak
Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.
AZKEN EBALUAZIOA
Bi atal ditu: garatzeko azterketa (%70) eta proba praktikoa (%30).
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
AZKEN EBALUAZIOA
9. 3. artikulua.- Ebaluazioa ezohiko deialdian.
Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren %100 eskuratu ahal izango dute.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Nahitaez erabili beharreko material oro (artikuluak, liburuak, bideoak, apunteak…) ikaslearen esku jarriko dira egela plataforma birtuala erabilita.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
AUMONT, J. (1992) La imagen, Barcelona: Paidos.
BRODWELL D. y THOMPSON K. (2011), Arte zinematografikoa, Barcelona: Paidos.
CHION M. (1993), La audiovisión. Introducción a un análisis conjunto de la imagen y el sonido, Barcelona: Paidos.
BERGER J. (1980), Modos de ver, Madrid: Gustavo Gili
FERNANDEZ DIEZ F / MARTINEZ A (1998), Manual básico de lenguaje y narrativa audiovisual, Barcelona: Paidos.
RODRIGUEZ A. (1998), La dimensión sonora del lenguaje audiovisual. Barcelona: Paidos.
PINEL, V (2001). El montaje. Barcelona. Paidos.
SIETY, E. (2004). El plano, Barcelona: Paidos.
VILLAIN, D. (1997). El encuadre cinematográfico. Barcelona. Paidos.
Gehiago sakontzeko bibliografia
ARHEIM R. (1981), Arte y percepción visual, Madrid: Alianza
AUMONT J. y otros, (1995), Estética del cine: espacio fílmico, narración, lenguaje. Barcelona: Paídos
GOMBRICH R. (1996), La imagen y el ojo, Madrid: Alianza
GUBERN R. (1996), Del bisonte a la realidad virtual, Barcelona: Anagrama
PANOFSKY E. (1975), La perspectiva como forma simbólica, Barcelona: Tusquets
ROCK I.(1985), La percepción, Barcelona: Labor
ZUNZUNEGUI,S. (1989), Pensar la imagen. Madrid. Cátedra
Web helbideak
www.utadeo.edu.co/programas/humanidad
http://victorian.fortunecity.com/muses/116/cinedidactico.html
http://www.liceus.com/cgi-bin/ac/pu/tecn1.asp
http://tonicues2.eresmas.net/Comunicacion/lectura.htm
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- AGUIRRE MIGUELEZ, KATIXA
- FERNANDEZ DE ARROYABE OLAORTUA, MARIA AINHOA
- ITURBE TOLOSA, ANDONI
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 11:00-13:00 (1) | 11:00-13:00 (2) | |||
2-15 | 11:00-13:00 (3) | 11:00-12:00 (4) |
Irakasleak
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 13:00-14:00 (1) |
Irakasleak
01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 12:00-13:00 (1) |
Irakasleak
02 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 09:00-11:00 (1) | 09:00-11:00 (2) | |||
2-15 | 09:00-11:00 (3) | 10:00-11:00 (4) |
Irakasleak
02 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 13:00-14:00 (1) |
Irakasleak
02 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 09:00-10:00 (1) |
Irakasleak
03 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 11:00-13:00 (1) | 11:00-13:00 (2) | |||
2-15 | 11:00-12:00 (3) | 11:00-13:00 (4) |
Irakasleak
03 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 13:00-14:00 (1) |
Irakasleak
03 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 12:00-13:00 (1) |
Irakasleak
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 11:00-13:00 (1) | 11:00-13:00 (2) | |||
2-15 | 11:00-12:00 (3) | 11:00-13:00 (4) |
Irakasleak
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 12:00-13:00 (1) |
Irakasleak
31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 13:00-14:00 (1) |
Irakasleak
32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 11:00-13:00 (1) | 09:00-11:00 (2) | |||
2-15 | 11:00-13:00 (3) | 10:00-11:00 (4) |
Irakasleak
32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 13:00-14:00 (1) |
Irakasleak
32 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 09:00-10:00 (1) |