Irakasleak
JESUS MARIA PEREZ DE LA FUENTE
- Ezagutza arloa
- Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia
- Saila
- Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia
- Ikastegia
- Informatika Fakultatea
- Posta elektronikoa
- txus.perez@ehu.eus
UPV/EHUko Informatika Fakultatean 1993an Informatikan lizentziatua. Bertan ikerketa proiektuetan bekadun gisa hainbat urte eman eta gero, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan 2 urte egon zen irakasle. 2000. urtetik UPV/EHUko Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia saileko irakaslea da Informatika Fakultatean. Bere irakaskuntza jarduerak Konputagailu-Sareak arloa izan du ardatz graduan eta Ikasketa Automatikoa graduondokoan. Informatikan doktorea UPV/EHUn 2006an, ALDAPA (Algorithms Data Mining and Parallelism) ikerketa taldeko kidea da, Ikasketa Automatikoaren esparruan azalpena ematen duten sailkatzaileen garapenean, sailkatzaileen konbinazioan eta klase desorekatuen probleman bere arreta jarriz.
· Webgunea: http://www.sc.ehu.es/txus
· ORCID: 0000-0003-1728-3249
· ResearcherID: G-8065-2012