Konputagailuen Egitura26015
- Ikastegia
- Informatika Fakultatea
- Titulazioa
- Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 26015
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Ikasgai honekin, lehenengo lauhilekoko Sistema Digitalak Diseinatzeko Oinarriak irakasgaiarekin batera, Konputagailuen Arkitekturako lerroari sarrera ematen zaio. Lerro hau garrantzi bizikoa da informatikaren ingeniaritzako graduan, ezinbestekoa baita konputagailu baten barne funtzionamendua ezagutzea sistema informatiko eraginkorrak diseinatu eta garatzeko. Zer esanik ez, diseinatu nahi dena konputagailua bera bada.
Lehen lauhilekoan, Sistema Digitalak Diseinatzeko Oinarriak ikasgaiko azken gaian, zirkuitu digitalak erabiliz konputagailu sinple bat diseinatzen da. Hor ikasitako hainbat kontzeptu baliagarriak dira bigarren lauhilekoko ikasgai honetarako. Konputagailuen Egituran ordea, zirkuitu mailan lan egin beharrean, konputagailu baten oinarrizko egitura blokeka aurkezten da eta bere azpisistemen oinarrizko funtzionamendua aztertzen da.
Konputagailuen Egitura ikasgaian batez ere Sarrera/Irteera azpisistema eta prozesadorearen agindu multzoa aztertzen dira (busak eta memoria nagusiaren egituraren sarrera bat aztertzeaz gain). Memoriaren egitura eta bere eraginkortasuna bigarren mailako Konputagailuan Arkitektura ikasgaian lantzen dira sakon, prozesadorean aginduen exekuzioa azkartzeko erabiltzen diren teknikekin batera. Konputagailuen Arkitektura lerroko hurrengo irakasgaietan ordura arte aztertutako kontzeptuak zabaldu eta sistemaren eraginkortasuna hobetzeko metodoak ikusten dira, arkitektura paraleloak barne.
Konputagailuen Egituran makina erreal bat erabiltzen da adibide praktiko moduan, NINTENDO DS makina hain zuzen. Makina honen ezaugarri zehatzak aztertzen dira eta batez ere C programazio lengoaia erabiliz programatu. Arloko gainerako ikasgaietan C programazio lengoaia erabiltzen jarraitzen da, bere ezagutza zabalduz ikasgaiz ikasgai. Halaber, gertaerei zuzendutako programazioa lantzen hasten da ikasgai honetan, Internet of Things (IoT) eta Robotika bezalako arloetan oso garrantzitsua dena.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Ikasgai hau ikastearen emaitzak hauek dira:
1. Makinaren barne lengoaian eta mihiztadura lengoaian idatzitako programak ulertzea,
azpirrutinak kudeatzeko mekanismoak barne.
2. Mihiztadura lengoaian programak idaztea.
3. Ingurunea kontrolatzeko Sarrera/Irteerako aplikazioak programatzen ikastea C
programazio lengoaia erabiliz (hardware gertaeretara zuzendutako programazioa).
4. Konputagailu baten periferiko estandarren kontrola eta sinkronizazioa ulertzea.
5. Busen protokolo anitzen funtzionamendua ulertzea konputagailuan datu-
transferentzien abiaduran duten eragina erabakitzeko.
6. Konputagailuaren barne arkitektura eta aginduen exekuzioan azpisistema bakoitzak duen
funtzioa ulertzea, horrek guztiak programen exekuzio-denboretan eta memoria okupazioan
eragiten dituen ondorioekin batera.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. VON-NEUMANN MOTAKO ARKITEKTURA.
1.1 Von-Neumann motako arkitektura.
1.2 Memoriaren egitura. Helbideratze-unitatea.
2. AGINDU MULTZOA.
2.1 Makina-lengoaia eta mihiztadura-lengoaia: ARM.
2.2 Exekuzio faseak.
2.3 Azpirrutinak.
2.4 Aginduen-formatua.
3. SARRERA/IRTEERAKO AZPISISTEMA.
3.1 Sarrera/irteerako interfazearen deskribapena.
3.2 Komunikazioa eta sinkronizazioa: inkestak eta etenak.
3.3 S/Iko sistemak modelatzea automaten bidez.
3.4 Nintendo DS makinaren periferikoen kudeaketa.
3.5 DMA: memoriarako zuzeneko atzipena.
3.6 Sarrera/Irteerako aplikazio baten garapena Nintendo DS makinarako C programazio
lengoaia erabiliz.
4. AZPISISTEMEN ARTEKO KONEXIOA: BUSAK.
4.1 Sarrera: definizioa eta sailkapena. Busen hierarkia.
4.2 Transmisio-protokoloak: sinkronoak, asinkronoak, ...
4.3 Busen arbitrajea.
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgai honetan irakaskuntza metodologia bat baino gehiago erabiltzen dira. Irakasgaiaren eduki kontzeptualak azaltzeko klase magistralak ematen dira. Klase magistraletan oro har azalpen laburrak ematen dira eta denbora gehiena problemak eta ariketak ebazteko erabiltzen da. Ikasleen parte-hartzea bultzatzen da ariketen zuzenketa beraiek arbelean eginez eta bide batez ikasleen arteko eztabaida sortuz.
Laborategi saioak ere badira, asteko bat. Saio praktikoetan taldeka lan egin ohi da, talde lana bultzatuz. Saioetako batzuetan ariketa txikiak egiten dira konputagailua erabiliz. Ariketa hauek jaso egiten dira ebaluatuak izan daitezen eta bide batez ikasleei ikasten laguntzeko eta ikasten ari direla ziurtatzeko, ariketa hauetako batzuk zuzenduta itzultzen zaizkie. Beste hainbat laborategi saio berriz, proiektu baten garapenerako erabiltzen dira. Proiekturen garapena eta bere diseinua estuki jarraitzen dira laborategi saioetan, bere martxa egokia bideratuz. Proiektua dokumentazio tekniko batekin batera jasotzen da.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Ebaluazio motak eta bakoitzaren ehunekoak hurrengo ataletan azaltzen dira. (%): 100
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ikasgaiak honako bi ebaluazio modu hauek dauzka: azken ebaluazioa eta ebaluazio jarraitua. Ebaluazio jarraituari emango zaio lehentasuna ikasgaiaren aktibitate presentzialei dagokien denbora eskaini ahal diezaioketen ikasleen kasuan. Sistema jarraituan ebaluatua izateko baldintzak betetzen dituen ikasleak edozein unetan utz dezake ebaluazio-sistema hori eta azken ebaluazioa aukeratu irakasleei idatziz jakinaraziz.
Ikasgaia bi ataletan banatzen da, atal bakoitzaren pisua % 50ekoa izanik. Ondorengo taulan ebaluazio jarraituan atal bakoitzak dituen ebaluazio probak eta haien pisuak ageri dira:
1. atala ---------------------------------------------------------------------------> % 50
1 eta 2 gaietako azterketa -----------------------------------> % 35
2. gaiko laborategiak ------------------------------------------> % 15
2. atala ---------------------------------------------------------------------------> % 50
3. gaiko azterketa teorikoa -----------------------------------> % 10
3. eta 4. gaietako azterketa teoriko-praktikoa -----------> % 20
3. gaiko proiektua ----------------------------------------------> % 20
Ikasgaia ebaluazio jarraituan gainditzeko derrigorrezkoa da ebaluazio proba bakoitzean gutxienez notaren % 35a ateratzea eta batezbesteko nota 5 edo altuagoa izatea.
Horrez gain atal bakoitza bere aldetik liberatu daiteke atal horretan egindako ebaluazio proben batezbestekoa 5 edo gehiago izanik. Atal bat liberatuz gero, ikasturte horretan atal horren nota gorde egingo da ezohiko ebaluazioraino (ez da gordeko hurrengo ikasturterako).
Proiektua bere aldetik liberatu ahal izango da 5 edo altuagoa den notarekin, baina hurrengo deialdian atal horri dagokion azterketa gainditu beharko da, hau da, bost edo gehiago atera beharko da gainditzeko.
Azken ebaluazioko azterketak notaren % 80 balio du. Hemen ere atal bakoitzean gutxienez % 35a lortu behar da eta batezbestekoak gutxienez 5ekoa eman behar du. Programazio proiektu bat ere egin behar da notaren gainerako % 20 balio duena (ebaluazio-jarraituan egiten denaren berdina baina kasu honetan bakarka egingo da).
Azterketara ez aurkeztea nahiko da deialdiari uko egiteko.
Ebaluazioek jarraituko dute UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloa. Ebaluazio proba batean edota lan akademikoetan ustezko iruzur, kopia edo plagio bat antzemanez gero, ikasle horiek eta beren laguntzaileek suspentsoa jasoko dute gutxienez, eta diziplina espedientea bezalako bestelako ondorioak ere pairatzea gerta liteke.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Deialdi honetan azterketak notaren % 80 balio du. Programazio proiektu bat ere egin behar da notaren gainerako % 20 balio duena (ebaluazio-jarraituan egiten denaren berdina baina kasu honetan bakarka egingo da). Hemen ere atal bakoitzean gutxienez % 35a lortu behar da eta batezbestekoak gutxienez 5ekoa eman behar du.
Azterketara ez aurkeztea nahiko da deialdiari uko egiteko.
Ebaluazioek jarraituko dute UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloa. Ebaluazio proba batean edota lan akademikoetan ustezko iruzur, kopia edo plagio bat antzemanez gero, ikasle horiek eta beren laguntzaileek suspentsoa jasoko dute gutxienez, eta diziplina espedientea bezalako bestelako ondorioak ere pairatzea gerta liteke.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Ikasgai hau jarraitzeko beharrezkoa den material guztia eGelan aurkitu dezake ikasleak. Materialaren artean, irakasleek prestatutako apunteak daude.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
1.KONPUTAGAILUEN EGITURA IKASGAIKO APUNTEAK.
http://egela.ehu.eus/
2.COMPUTER ORGANIZATION AND EMBEDDED SYSTEMS
V.C. Hamacher, Z.G. Vranesic eta S.G. Zaky. McGraw-Hill Ed., 2011 (6. edizioa)
3.ORGANIZACIÓN Y ARQUITECTURA DE COMPUTADORES
W. Stallings. Prentice-Hall Ed., 2006 (7. edizioa)
[Computer Organization and Architecture (11th Ed.), Pearson. 2029]
4.LABORATORIO DE ESTRUCTURA DE COMPUTADORES empleando videoconsolas Nintendo DS.
Francisco Moya Fernández, María José Santofimia Romero, Universidad de Castilla-La Mancha. http://www.bubok.es/libros/190123/Laboratorio-de-Estructura-de-Computadores-empleando-videoconsolas-Nintendo-DS
Gehiago sakontzeko bibliografia
1.ORGANIZACIÓN DE COMPUTADORES: UN ENFOQUE ESTRUCTURADO
A.S. Tanenbaum. Pearson Prentice-Hall Ed., 2000.
[Structured Computer Organization (6th ed), Pearson Prentice-Hall Ed., 2012.]
2.ESTRUCTURA Y DISEÑO DE COMPUTADORES
Patterson D. A., Hennessy J.L. Reverté Ed., 2000 (3. ed)
[Computer Organization and Design. The Hardware/Software Interface (5th ed.), Morgan Kaufman, 2014]
3.INTRODUCCIÓN A LA INFORMÁTICA
A. Prieto, A. Lloris, J.C. Torres. McGraw-Hill Ed., 2006 (4ª ed)
Web helbideak
http://www.davespace.co.uk/arm/
http://netwinder.osuosl.org/pub/netwinder/docs/arm/ARM7500FEvB_3.pdf
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 14:00-15:30 (1) | 15:30-17:00 (2) |
Irakasleak
16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 17:00-18:30 (1) |
Irakasleak
16 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 17:00-18:30 (1) |
Irakasleak
16 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:00-13:30 (1) |
Irakasleak
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 09:00-10:30 (1) | 10:30-12:00 (2) |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:00-13:30 (1) |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 14:00-15:30 (1) |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:00-13:30 (1) |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-4 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 14:00-15:30 (1) |