Irakasleak
MIREN ARANTZAZU BERMEJO LLOPIS
- Ezagutza arloa
- Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
- Saila
- Lengoaia eta Sistema Informatikoak
- Ikastegia
- Informatika Fakultatea
- Posta elektronikoa
- miren.bermejo@ehu.eus
Miren Arantzazu Bermejo Llopis Fisika Zientzietan lizentziatua da (UPV/EHU) 1992 urtean. 1994ean Konputagailuen Tekonologia eta Zientzia masterra ikasi zuen (UPV/EHU) eta 2002 urtean, Universidad Oberta de Cataluña-k emana, Multimedia Material Didaktikoen Diseinuan masterra atera zuen.
1995 urtetik aurrera UPV/EHUko Informatika Fakultateko Unibertsitate Eskolako Titularra da eta 2017 aurrera Unibertsitate Titularra. 2015 urtean tesi doktoralaren defentsa aurrera eraman zuen, tesiaren ikerkuntza arloa ordenagailuz lagundutako irakaskuntza eta lan kolaboratiboa izanik; konkretuago, Computer Supported Collaborative Learning (CSCL) arloa.
Kudeaketan, kargu desberdinak bete ditu: Informatika Fakultateko Euskara eta Plangintza Dekanordea (2003-2008) eta Gipuzkoako Kanpuseko Kalitate eta Prebentzio Zuzendaria (2009-2012). 2007 urtean Euskalit erakundeko EFQM Kanpo Ebaluatzaile izatera pasa zen.